D ereduan ikasi ahalko dute datorren ikasturtetik aurrera Otxarkoagako eskola publikoko ikasleek

  • 2021-2022 ikasturtean D eredua ezarriko dute CEIP Otxarkoaga HLHI eskola publikoan, 2 urteko gelatik aurrera.

(Irudia: Amuge)
Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2021eko martxoaren 12an - 09:53
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

D ereduan matrikulatzeko deia egin dute AMUGE Euskadiko Emakume Ijitoen elkartetik. Tamara Claveria AMUGEko lehendakariordeak Bizkaiko Hitzan esan duenaren arabera, bere ustez eskubide bat da: “Denok daukagu bizi garen lekuko hizkuntza ezagutzeko eskubidea. Euskaraz pentsatzeari oso garrantzitsu deritzot. Lanbidea aurkitzeko ere aukera asko zabaltzen ditu. Administrazioetako eskaintzetarako euskara maila jakin bat eskatzen dute”.

Ia 350 ikastetxetatik zazpitan A eredua besterik ez dago. Zazpi horietatik Lehen Hezkuntzako bi Bilboko Otxarkoaga auzoan kokatuta daudela adierazi du lehendakariordeak.

Familia ijito kopuru handia dagoela adierazi du Claveriak, eta horien artean %1,23ak soilik egiten duela euskaraz ere esan du. “Amuge elkartearekin lanean ari diren emakume eta gizonen aldetik jaio da eskaera. Haiek ere euskara ikasi nahi dute. Auzoko familiek eskatu dute”.

Horrekin batera, aurreikusi da Artatse eskolan ere D eredua jartzea 2022-2023 ikasturtean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hezkuntza
2025eko azaroaren 26
Saioa Mujika Sierra. Pedagogia mugimenduan
"Herritartasuna bueltatu behar diegu, hori da umeekin daukagun zorra"

2025eko azaroaren 14
Iñaki Alegria Loinaz eta Amaia Torrealday Galarreta ikerlariak
"Oso garrantzitsua da administrazioak onartzea euskara zientzia hizkuntza bat dela"

Eguneraketa berriak daude