Bostehun lagun batu dira Ipar Euskal Herriko talde feminista guztiek batera finkatu manifestazioan. COVID-19 izurriteak azaleratu lan esparruetako eta zaintzaren alorreko diskriminazioak salatzeko unea izan da. Emakume etorkinen egoera ere gaitzetsi dute Baionatik.
Jendetza batu da Baionan, Ipar Euskal Herriko talde feministek batera jarritako Baionako hitzorduan. 500 lagun bildu dira Gora borroka feminista, vive la lutte féministe banderolaren gibelean. Manifestazioa ospitaletik hasi dute, osasunaren eta zaintzaren arloan emakumeek bizi duten diskriminazioa eta prekarizazioa salatzeko gisan. COVID-19 garaian emakumeek duten "zama mentala", "erabaki guneetako ordezkaritza eskasa", "prekarietate handia" eta "bortizkeriak" gaitzetsi ditu osasun alorrean dabilen langile batek, argiki adieraziz: "Izurrite garai honetan gizon-emakume arteko ezberdintasunak areagotu egin dira".
Hortik Cassin lizeora joanik, ikasleek hartu dute hitza, emakume gazteen kezkak adierazteko. Eta horrela segitu dute bidea, hainbat gunetan geldituz eta emakumeek hainbat arlorretan jasandako diskriminazioak eta zapalkuntzak salatuz. Adibidez, Monoprix supermerkatuaren aitzinean Kitty Tsui poetaren Don't call me sir, call me strong ("Ez nazazue jauna deitu, deitu nazazue indartsu") irakurri dute.
Katedralean berriz Cancion sin miedo abesti feminista kantatu du Baionan osatu berri den koru feministak. Hementxe bideoa:
Canción sin miedo Baionako katedrala aitzinetik, #m82021 @argia #GoraBorrokaFeminista pic.twitter.com/jJal5RAQG7
— Jenofa_B (@Jenofa_B) March 8, 2021
COVID-19ak eragindako krisi globalaz gain, emakume etorkinek bizi duten egoera salatzeko unea ere izan da manifestazioa. Elkartasuna adierazirik, emakume etorkinen manifestua irakurria izan da. Arrazakeria sistemikoa deitoratzen duen testua da azken hau: "Gure miseria elikatzen duen eta isiltasunera zein lotsara behartzen gaituen bortizkeria instituzionala salatzen dugu paperak eskatzen gabiltzan emakumeok". Papergabeen erregularizazioa eta duintasuna exijituz bukatu dute hitzartzea. Suprefeturaren aitzinean eman zaio bukaera manifestazioari, asteburu honetan Irun eta Hendaiatik Emakumeen Mundu Martxak luzaturiko aldarria berretsiz: "Mugarik ez!".
Duela aste batzuk, gurean egon ziren El Salvadorko eta Kanarietako emakumeen eskubideen aldeko hainbat aktibista. Sexu- eta ugalketa-eskubideez eta eskubide horiek urratzeak emakumeengan dituen ondorioez aritu gara; hala nola El Salvadorren berezko abortuak izanda homizidio... [+]
Martxoak 8an egindako pintaketak gainetik margotu dituzte ikur faxistekin Zuberoako hiriburuan. Horren aurrean elkarretaratzera deitu dute, astelehenean.
Mugimendu feministak manifestazioak egin ditu goizean Donostian, Gasteizen eta Iruñean eta arratsaldean Baionan eta Bilbon. Oinarrizko irakurketa partekatu dute, eta horri gehitu diote hiri bakoitzean bertako problematika, eragile eta ekimenen erreferentzia.
Bilgune Feministak Heldulekuak argi, Euskal Herria feminista leloa baliatu du M8an, azpimarratzeko feminismoak ematen dituela “datorrenari aurre egiteko tresnak”, eta gogorarazteko faxismoaren gorakadaren testuinguru hau helduleku horretatik irakurri eta borrokatu... [+]
Festa egiteko musika eta kontzertu eskaintza ez ezik, erakusketak, hitzaldiak, zine eta antzerki ikuskizunak eta zientoka ekintza kultural antolatu dituzte eragile ugarik Martxoaren 8aren bueltarako. Artikulu honetan, bilduma moduan, zokorrak gisa miatuko ditugu Euskal Herriko... [+]
“Kasu, ez gitxu lo!”. Gure denbora eta manerekin baina heldu gira.
Azaroaren 25ean Baionako elgarretaratzera joan ez joan eta autoak nola partekatu pentsatzetik (joan-jina bi oren), bat-batean Lartzabalen elgarretaratze bat antolatu genuen, eta 47 emazte bildu!... [+]
Nahiz eta Nazio Batuen Erakundeak (NBE) 1977an nazioarteko egun bat bezala deklaratu zuen eta haren jatorriaren hipotesi ezberdinak diren, Martxoaren 8aren iturria berez emazte langileen mugimenduari lotua da.
Euskal Herriko Bilgune Feministak deituta elkarretaratzea egin dute Hernanin Iratxe Sorzabali elkartasuna adierazi eta "babes osoa" emateko. Inkomunikatuta egon zen uneak berriz ere epailearen aurrean kontatu behar izatea, "bizi izandakoak utzitako ondorioen... [+]
Martxoaren 6an 11:00etan Bilbon eta Iruñean mobilizazioak egingo dituzte sindikatuek, patronalak eta Eusko Jaurlaritza zein Nafarroako Gobernua interpelatzeko, zaintza eskubide kolektiboari dagokionez.
Martxoaren 8a hurbiltzen ari zaigu, eta urtero bezala, instituzioek haien diskurtsoak berdintasun politika eta feminismoz josten dituzte, eta enpresek borroka egun hau “emazteen egunera” murrizten dute, emakumeei bideratutako merkatu estereotipatu oso bati bidea... [+]
Martxoak 8aren izaera iraultzailea berreskuratzeko deia egin du Itaia emakumeen antolakunde sozialistak. Irene Ruiz Itaiako kideak azaldu digunez, “oldarraldi erreakzionarioaren eta matxismoaren aurrean proposamen iraultzailea hauspotu eta kontzientzia sozialista... [+]
Martxoaren 8an kalera ateratzera deitu ditu herritarrak mugimendu feministak, "desberdinkeriek bere horretan" dirautelako. Zapalkuntza mekanismo berriak agertu direla salatu dute, eta feminismoa "ezkerreko borroken erdigunera" eramateko beharra aldarrikatu.
Andre zahar dotorea senarraren besotik zihoan gurutzatu ginenean. Bistaz ezaguna, oker samar zegoela ikusi nuen, adinaren ajeak. Benetako señora eibartarra: perlazko lepokoa; ilea kardatuta harro-harro, ostirala izanda, ile-apaindegian goizean egon zela ezagun zuen. Gure... [+]