Corbynen militantzia eten du Alderdi Laborista britainiarrak, Israeli buruz duen jarrera baliatuz

  • Erresuma Batuko Alderdi Laboristaren zuzendaritza berriak militantzia eten dio Jeremy Corbyn alderdiko lider ohiari. Alderdi barruko antisemitismoaren aurrean Corbynek izandako jarrera izan da erabakia justifikatzeko eman duten azalpena.


2020ko urriaren 29an - 16:36
Jeremy Corbyn Erresuma Batuko Alderdi Laboristako buruzagi ohia.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

EHRCk, Erresuma Batuko ikuskaritza organo independente batek, ostegun honetan argitaratu ditu Alderdi Laboristako antisemitismoari buruz egindako ikerketaren emaitzak. Ondorioa: alderdiaren buruzagitzak antisemitismo salaketei erantzuteko orduan huts egin zuela eta legez kanpoko ekintzak egin zirela, jazarpena eta diskriminazioa barne, auzi horren inguruan.

Ikerketaren emaitzak eskuan, zuzendaritza laborista berriak Corbynen militantzia etetea erabaki du eta barne-ikerketa abiatzea. Erresuma Batuko parlamentuan dauzkan eskumenak ere etenda geratu dira.

“Gogorra izan da niretzat txosten hau irakurtzea”, adierazi du Keir Starmer buruzagi laborista berriak. “Gaur lotsarako eguna Alderdi Laboristarentzat. Huts egin diogu herri juduari, gure afiliatuei, gure aldekoei eta herritar britainiarrei”, gaineratu du.

Corbynek, bere aldetik, Facebooken argitaratu du auzia esajeratu egin dutela bere aurkakoek, bai alderdi barruan, baita kanpoan ere, arrazoi politikoak medio –laborismoaren korronte ezkertiarrena ordezkatzen du Corbynek–. Erabakiari aurre egingo diola ere iragarri du buruzagi laborista ohiak, iradokiz bere burua erretiluan zerbitzatu duen txostena Starmerren aginduz idatzi dela.

EHRCren txostenaren arabera, azken lau urteetan antisemitismoarekin lotutako kexa zehatzak ikertzeko trabak eta esku-hartzeak izan dira alderdian. The Guardian egunkarian kasu zehatz batzuk zerrendatu dituzte: Corbynen inguruko laboristek sare sozialetan Israeli egindako kritikak eta horien aurrean buruzagi ohiak hartutako jarreran laburbil daiteke auzi honen muina. 


Erresuma Batua kanalean gehiago
2026ko maiatzaren 13
Goizean argi
Let's go home

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...