Auzitegi Konstituzionalak hala aginduta, ostegunean deklaratu du Eneko Compainsek; 2010ean atxilotu zuten, beste bost lagunekin batera, eta torturak salatu zituen. Zazpi urte pasa dira horrez geroztik.
"Euskal Herrian milaka tortura kasu egon dira, ez kontrolik gabeko lau guardia zibilek hala izan nahi dutelako, baizik eta hori baimentzen zuen sistema oso bat eraiki delako" esan du Eneko Compainsek Iruñeko Auzitegira sartu aurretik. 2010ko irailean hartu zuten atxilo, beste bost kiderekin batera, eta zazpi urteotan ez du epaile aurrean deklaratzeko aukerarik izan.
Auzitegi Konstituzionalak agindu du haren auzia berriz ikertzeko, Compainsen irudiko, "Estrasburgotik eman dizkioten zapaztekoak aintzat hartuta". Atzo auzi medikuak hitz egin zuen epaile aurrean; Compainsen txanda izan da gaur; baina, dena dela, oraindik ikusteke dago ahozko epaiketa izanen den ala ez.
Auzitegiengan "konfiantza eskasa" duela adierazi du, ez, ordea, herritarrengan: "Itxaropentsu nago, baina itxaropena daukat herriarengan, torturaren aurka konpromisoak hartu dituzten herritarrenagan".
Atxilotu zutenean Donostian zegoenez, Paco Etxeberriak ikertu du Compainsen tortura kasua, Eusko Jaurlaritzak eskatuta, beste hainbat kasurekin egin duen gisan. EAEko bidea izan du hizpide gaur Compainsek eta eskaera zuzena egin dio Nafarroako Gobernuarri, "azterketa sakona" egin dezan, "torturak Nafarroan izan duen eragin erreala ezagutzeko; tortura itzaletik argira ekartzeko".
Auzitegi parean, elkarretaratzea egin dute hainbat herritarrek 5.657 torturatu. Inpunitaterik ez lelopean. Txalo zaparrada jasota sartu da Compains epaile aurrean deklaratzera. "Torturatuok biktimak gara; besteei zor zaiena zor zaigu: aitortza, erreparazioa eta ez errepikatzeko bermea", esan du.
Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta ARGIAra ekarri dugu CC by-sa lizentzia baliatuta
Ondo jakina da Euskal Herriak bere buruaren jabe izateko beharrezko duen botere politikoa ukatua duela Espainia eta Frantziako estatuen aldetik. Euskal Herrian, bertan bizi, lan egin eta euskaldun izan nahi duen biztanleriari, herritar gisa bizi-proiektu duin eta ziurra garatu... [+]
Guillermo Garcia eta Ioseba Pagola “giza eskubideen urraketen biktima” izan zirela aitortu du gobernuak. Egiaren Garaia Da plataformak “positiboki” baloratu ditu beste bi aitortza hauek.
Beste 20 pertsonarekin batera, Guardia Zibilaren esku zegoenean pairatu zituen torturak aitortu dizkio Nafarroako Gobernuak. Urrats honetara heltzeko Torturatuen Saretik egindako lan kolektiboa azpimarratu du Euskalerria Irratian. Ziklo baten itxieratzat hartu du aitortza... [+]
21 pertsona “giza eskubideen urraketen biktima” gisa aitortu dituzte ofizialki. Espainiako Estatuko funtzionarioek eta eskuin muturreko taldeek torturatutako pertsonak dira eta biolentzia horren lagin txikia baino ez direla dio Egiaren Garaia Da ekimenak.
Espainiako Auzitegi Goreneko Fiskaltzak, Iratxe Sorzabal atxiloturik egon zenean "tratu gizagabeak" eman zizkiotela aitortzen duen epaia baliogabetzea eskatu du, eta berriz epaitu dezatela nahi du, 1995ean Irunen jarritako lehergailu baten harira.
1991n atxilotua izan zenean Espainiako Poliziak Bilboko Komisarian torturatu egin zuela salatu zuen Raul Fuentesek. Espainiako auzitegiek ez zuten salaketa aintzat hartu, besteak beste delitua preskribituta zegoelako. Orain, Nazio Batuen Erakundeko Torturaren Aurkako Batzordeak... [+]
Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskalak kasazio helegitea aurkeztuko du Auzitegi Gorenean, Guardia Zibilak eragindako torturak onartu eta Sorzabal errugabetu zuen epaiaren aurka. Sorzabalek bere burua autoinkulpatu zuen gutuna torturen ondorioz idatzi zuela ebatzi zuen Auzitegi... [+]
Historikoa izan da, Monarkia Espainiarreko epaitegi batek honako ebazpen hau onartu du: "Iratxe Sorzabal zaintzeaz arduratzen ziren funtzionarioek elektrodoak aplikatu zizkioten deklaratzera behartzeko, eta horrek zera dakar, haren oinarrizko giza eskubideak nabarmen... [+]
"Erantzukizun publikoa hartzeko ordua" dela esan du Euskal Herriko Torturatuen Sareak, Auzitegi Nazionalak Iratxe Sorzabal Guardia Zibilak torturatu zuela onartu eta horregatik errugabetu ostean. Eusko Jaurlaritzari eskatu dio EAEko aitortza eta erreparaziorako... [+]
Iratxe Sorzabalek sufritutako torturen gaineko testigantzak jasotzen ditu dokumentalak. Maiatzaren 20an emango dute dokumentala, 23:40an. Iaztik dago Primeran plataforman ikusgai, baina lehen aldiz emango dute telebistan.
Giza eskubideen urraketa horietan duten erantzukizuna aitortu gabe jarraitzen dutela seinalatu du koalizio subiranistak.
Larunbatean prentsaurreko bateratua eman dute Egiari Zor Fundazioak, Euskal Herriko Giza Eskubideen Behatokiak eta Iratxe Sorzabalen abokatu Aiert Larrartek. Ostegunean ezagutu zen sententzia mugarria dela adierazi dute hirurek. Larrartek adierazi du Estrasburgoko epaitegira... [+]
Epaiak dio 2001ean Sorzabalek egindako autoinkulpazioa "tratu txarren ondorioa" izan zela, eta beraz, "baliogabea" dela. 1995ean Irunen lehergailu bat jarri izanagatik atxilotu zuten 2001ean, eta bost egunez inkomunikatuta atxiki zuten, gogorki torturatuz.