Ostegun goizean Paris kanpoaldean tirokatu duten udaltzainetako bat hil egin da, polizia iturriek jakinarazi dutenez. Beste polizia bat larri zauritu dutela jakinarazi dute.
Tiro egin duen ustezko erasotzaileetako bat atxilotu du poliziak. Europe1 irratiaren arabera, ez da Charlie Hebdo aldizkariaren kontrako erasoan parte hartu zuen gizonetako bat.
"Hainbat atxilotu"
Frantziako lehen ministro Manuel Vallsek jakinarazi duenez, "hainbat lagun" atxilotu dituzte bart, Charlie Hebdo aldizkariaren aurkako erasoaren ondoren abiatutako polizia operazioan.
RTL irratian egindako adierazpenetan, Vallsek esan du atxilotuak zaintzapean dituztela. Zenbat lagun diren ez du zehaztu.
Hainbat hedabidek diote atxilotuak zazpi liratekeela, eta erasoaren ustezko egileekin lotura dutelakoan atzeman dituztela. AFP agentziaren arabera, lau lagun Reimsen atxilotu dituzte, bat Genevilliersen, eta bi Belgikako mugatik gertu, Charleville-Mézieres herrian.
Hain justu, hango polizia-etxean aurkeztu du bere burua erasoaren "susmagarrietako" batek, segurtasun indarrek jakinarazi dutenez.
Bere izena sare sozialetan zabaldu ostean entregatu da
Hemezortzi urteko mutila da bere burua Charleville-Mezieres herriko polizia-etxean aurkeztu duena. Atentatuaren egileei ihes egiten lagundu izana egotzi dio poliziak. Gazteak, aldiz, errugabea dela dio, eta bere izena sare sozialetan ikusi duelako erabaki duela entregatzea. Charlie Hebdoren kontrako erasoaren ustezko egileak 32 eta 34 urteko bi anaia dira.
Cherif eta Said Kouachi anaiak lirateke erasotzaileak, frantziar poliziak jakinarazi duenez. Metronews egunkariaren arabera, Cherif 2005ean epaitu egin zuten, Irakera jihadistak bidaltzen zituen talde bateko kide izateagatik. Hiru urteko espetxe zigorra ezarri zioten.
Bost urteko ikerketaren ostean, Parisko Epaitegi Judizialak ustez erasoan lagundu zuten hamalau lagun epaituko ditu. Bien bitartean, adierazpen askatasunaren inguruko eztabaida berpiztu da Frantziako Estatuan.
Maiatzaren 4an hasi eta uztailaren 10era bitarte egitekoa zen. Epaitegiko lehen auzialdiko presidenteak adierazi du ez dagoela baldintza egokirik horretarako, osasun krisia dela-eta.
Ezkerraren itxaropen zaharberrituekin ekin urte berriari eta alde guztietako kontserbadore eta inmobilistek aldarrikatutako Zibilizazioen Talkaren edizio odoltsuekin burutu, horra zein izan den 2015 honen patua. Disney World edo Port Aventurako txirrista erraldoietako batean... [+]
Hitza eta marrazkia. Marrazkia eta hitza. Hitzak marraztu eta marrazkiak esan. Ahotik lapitza atera eta mingaina eskuan hartu. “Santa Barbara bendita, tralaralaralaralai...”.
500 komikigilek manifestazioa egin dute Anguleman euren erretreta osagarriaren kotizazioa neurtzerakoan egin azken aldaketez kexu.
Lankideak hil dizkidate sarri. Beste askoren artean, lau aipatzearren, gogoan dauzkat Urkiaga 1937an, Galindez 1956an, Portell 1978an, eta Galdeano 1985ean.
2015a ez da baketsu esnatu gremiokoentzat, hor da Parisko atentatua Charlie Hebdo aldizkariaren aurka. Ofizio... [+]
Charlie Hebdo astekariaren aurkako atentatuaren ostean eta ondorengo gertaeren aurrean ezinbestekoa da hausnarketa lasaia eta arrazoizkoa egitea. Atentatua giza eskubideen aurkako eraso benetan larria izan da: bizitza eskubidea, adierazpen eta prentsa askatasuna apurtu nahi izan... [+]
Tamalez ez da egia suertatuko Luz marrazkilariaren desioa, sarraskiaren hurrengo asteko Charlie Hebdoren azalean margotua: “Barkatuta dago dena” dio Mahomak eskuetan daukalarik “Je suis Charlie” eslogana. Potentzia handiek munduaren mapa geopolitikoa... [+]
Andy Warholek zioenez, bakoitzak bere ospea eskuratuko du. Gehitu zuen laurdentxo batek bakarrik iraunen duela. Gaur egun ezagutzen dugun mundu mediatiko numerikoan edonor eror liteke Warholek profetizatu zuen tranpan. Facebook kontuak sortuz, milaka Tweetak igorriz, Whatsappa... [+]
...Charlie Hebdo naiz, astekariaren aurkako erasotik landa. Aitor dut nire ironiarako joera formateatu zutela denboran Caburen edo Wolinskiren marrazkiek. Ondorioez axolatu gabe idazteko eta pentsatzeko jaidura itsu horretan tematzeko ausardia edo inkontzientzia zor diegu askok... [+]
Gutxienez hamabi pertsona atxilotu dituzte ostegun gauean Pariseko hainbat puntutan, joan den astean Charlie Hebdo aldizkariaren aurkako erasoarekin zerikusia izan dezaketelakoan.
Charlie Hebdoren aurkako atentatuaren erreakzioek begi bistan jarri dituzte Europan une honetan nagusitzen ari diren joera politikoak. Bi mutur, eskuinekoa bata eta islamista bestea, aurkezten zaizkigu arrisku nagusitzat. Eta “segurtasunaren” mesedetan eskubideak... [+]
Frantziako Musulmanen Kontseiluak (CFCM) musulmanen aurkako 54 gertakari identifikatu ditu Charlie Hebdo aldizkariaren aurkako erasoaren ondoren.
“Je suis Charlie” ikurritza zabaldu da asasinatuekiko elkartasunetik. Agerraldiak sortu dira giro antiterrorista berri batean, adierazpen askatasunaren eta hildakoen oroimenaren alde. Alta, “Je suis Charlie” oihukatzeko ez dute aukerarik izan Egipton hil... [+]