CDRetako bederatzi kide espetxeratuen defentsa koordinatzen duen Alerta Solidaria antolakundeak agerraldia egin du ostegun goizean Bartzelonan. Publiko egin den sumarioaren zatian jasotzen diren informazioak baloratu ditu, eta Espainiako komunikabideetan argitaratu diren filtrazioei erantzun diete.
Judas polizia operazioan Herrialde Katalanetako bederatzi kide atxilotu eta espetxeratu zituen estatuak irailean. Hamabost egun direla jaso zituzten abokatuek sumarioko bederatzi liburukietatik zortzi. Alerta Solidariako bozeramaile Xavir Pellicer abokatuak azalpenak eman ditu prozedura judizialeran inguruan.
Izaera politikoa, ez juridikoa
Sumarioak agerian utzi du prozedura osoak izaera politikoa duela eta ez judiziala, baita inputatuei egozten zaizkien delituen frogarik ez dagoela ere, Pellicerren esanetan: "Sumarioak akusazioei eusteko oinarririk ez duela berresten dugu. Ez da sostengatzen terrorismo akusazioa, ez lehergaiak izatearena, ez suntsiketak eragitearena ere”.
Nabarmendu du lehergailuetan espezializatutako TEDAX polizia taldearen txostenak leherkarien aukera baztertzen duela. Terrorismo akusazioa ukatu du ere: "Terrorismo akusazioa protesta eta mobilizazioetan oinarritzen da. Eskubideak arriskuan jartzen ari dira”.
Euskal Herria style filtrazioak
Espainiako hedabideak Judas operazioaren inguruko filtrazioak zabaltzen hasi dira asteazkenetik. Sumarioaren edukiez gain, atxilotuetako batzuen epaile aurreko bideo deklarazioak ere argitaratu dituzte –konfiantzazko abokaturik izan ez zuten eta deklarazio inkulpatorioak egin zituzten bi espetxeratuenak–. Bideoetan epaile aurrean, eta atxilotuak izan aurretik poliziak grabatutako telefono elkarrizketetan, Kataluniako Parlamentua okupatzeko asmoaz, buruzagi politiko independentistekin duten harremanaz edo lehergailuak erabiltzeko asmoez hitz egiten dute atxilotuek.
Espainiako komunikabideen titular nagusia CDRek Parlamentua okupatu eta bertan aste betez gotortzeko asmoa zutela izan da, eta ekintza horren sustatzaileen artean Quim Torra Kataluniako presidentea zegoela. Informazio hori kontraesanean dago alderdi eta buruzagi politikoek urriaren 14ko sententziaren aurkako protestetan izan duten protagonismo eskasarekin eta oinarri independentistekiko erakutsitako urruntasunarekin. Okupazioa ez da gertatu, edonola dela.
Filtrazioak askoz gehiago izaten ari dira, ordea, Euskal Herrian ezaguna den "metodologiari" jarraiki, askoren ustez: titular deigarri eta asaldagarri asko, mamira joz gero despuztu egiten direnak gezur, egi-erdi eta testuingurutik kanpo ateratako ondorio desitxuratuen artean. Leherkariak, “leherkariak egiteko erabili daitezkeen osagaiak” bilakatzen dira; CDRen eta Tsunami Democractic-en arteko koordinazioa espetxeratuetako baten zeharkako aipamenean geratzen da; atxilotuetako baten argazkia ikusi daiteke metraileta bat eskuan, eta poliziak “arma egiazkoa edo faltsua den” ez duela zehaztu irakur daiteke argazki oinean. Eldiario.es agerkari digitala bera ere, estatuko hedabide ofizial handienen pare aritu da oraingoan.
Pellicerrek aipamena egin die zabaldutako informazio horiei. Lehenik eta behin, defendatu du filtratu diren atxilotuen deklarazioak ez dutela balio juridikorik, mehatxupean, atxilotuei loa galarazi ondoren eta konfiantzazko abokaturik gabe eginak direlako: “Deklarazio guztiak defentsa eskubidearen urraketa testuinguru argian egin dira”. Deklarazioak baliogabetzea eskatuko dute defentsek.
Parlamentua okupatzeko asmoei dagokienez, “egia balira” beste hainbat borroketan egiten diren protesta moduak direla adierazi du: "Mobilizazio independentistek edo sindikalek, ikasleenek, etxebizitzaren aldekoek... Espazio publikoak okupatu izan dituzte, eta egiten jarraituko dute. Ez dugu uste tankerako ekimenei delitu penal izaera eman behar zaienik”. Torrra presidenteak komunikatua argitaratu du deklarazio horien harira. Argitaratutakoei sinesgarritasuna ukatu die eta adierazi du ez duela inongo harremanik izan inputatuekin. Atxilotuek deklarazioak zein baldintzetan egin zituzten ikertu dadin eskatu du, eta haien defentsarako eskubidea bermatua izan dadila.
Beldurra eta mesfidantza sortu nahian
CDRen aurkako operazioak hainbat helburu dituela salatu du Alerta Solidariako abokatuak. Batetik, “jendartea beldurtu eta atxilotuei eta haien inguruneari mina sortu”; bestetik, “mugimendu independentistaren barnean hausturak eta mesfidantzak sortzea”.
Nota de premsa d' @AlertaSolidaria davant la filtració del sumari del cas @Detingudes23S: "El cas del 23S s’ha utilitzat una vegada més com a eina política i es constata de nou la seva falta de fonamentació jurídica". pic.twitter.com/uPpVhQUzKD
— Alerta Solidària (@AlertaSolidaria) November 7, 2019
Cervera de la Marenda (Ipar Katalunia), 1906. Herriko emakume garraiatzaileak lan baldintza eskasen aurka altxa ziren. Espainiako eta Frantziako estatuetako trenbideen zabalera desberdinak eraginda, garraiatzaileek Mediterraneoko kostaldetik zetozen zitrikoak tren batzuetatik... [+]
Espainiako Gobernuaren estrategia politikoaren barruan mugitu du fitxa PSOEk: protagonista handirik gabeko irudi batekin jakinarazi dute akordioa, baina detaile gutxi emanda eta datarik ipini gabe.
Anstey (Ingalaterra), 1779. Leicesterren kanpoaldeko herriko ehungintza fabrika batean, ugazabak Ned Ludd izeneko aprendizari errieta eta jipoia eman zizkion, ehungailua gaizki erabiltzen ari omen zelako. Haserre, Luddek mailu bat hartu eta bi makina hondatu... [+]
PPk ezarritako helegiteari erantzunez, legearen testua ia bere osotasunean konstituzionala dela dio auzitegiaren ebazpen proposamenak. Hala ere, legea pertsona gutxi batzuentzat dela dioen argudioan arrazoia eman dio eta herritar guztiei aplikatzea proposatu du.
Apirilaren 28ko gauean Bartzelonako Badal Ramblako terrazak gainezka zeuden; hoztu gabeko garagardoak zerbitzatzen ziren, baina jendeak zoriontsu zirudien. “Munduaren amaierak iritsi behar badu, pozik harrapa gaitzala”, esaten zidan auzokide batek. Hamar ordu baino... [+]
Maiatzak 8an abiatu eta ekainaren 3ra arte luzatuko da epaiketa. Guztira 35 espetxe urteko eta 200.000 euroko zigorra eskatu ditu fiskalak auzipetuentzako.
Directa hedabideak ikertu eta argitaratu du poliziaren infiltrazioa. 2019ko irailean hurbildu zen lehen aldiz Lleidako Ateneu Cooperatiu taldera, Joan Llobet García izenpean, eta 2021eko azaroan utzi zuen militantzia, Bartzelonan lana aurkitu zuela eta amonaren... [+]
Otzandu egin gara, katalanak eta euskaldunok, ekaitzaren ondoren. Saiatu ginen, bai; sendo ekin genion, eta gogor kolpatu gaituzte; ezin izan genien gure helburu zuzen, ezinbesteko, sakratuei eutsi. Eta porrotaren mingostasuna dastatu dugu, eta bigundu egin gara irabazleen... [+]
Directa hedabidearen ikerketa batek ondorioztatu du 2018. eta 2020. urteen artean murgildu zela Kataluniako Palestinaren aldeko eta ezker independentistaren mugimenduetan, "Belén Hammad" izenaren pean. Nortasun agiri faltsu batekin Kataluniako Gobernuak... [+]
Haur Hezkuntzatik hasi eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza amaieraraino, ikastetxeetan mugikorra debekatzea du helburu Kataluniako Generalitateko Hezkuntza kontseilariak. 6 urtera arteko haurren ikasgeletan material teknologikorik ez egotea eta eskolen digitalizazioa aztertzea... [+]
Media.cat-ek egindako azken ikerketak agerian utzi du emakume kazetariek Katalunian jasaten duten sexu-diskriminazioa. Inkestatutako emakumeen %54,4k sexu-jazarpena jasan dutela eta %55,1ek sexu-generoaren araberako jazarpena izan dutela adierazi dute.
Goiburu baten bidez ezagutu nuen Juana Dolores; zera zioen: iraultzaileagoa zela ondo idaztea, katalanez idaztea baino. Flipatu egin nuela aitortu diot, eta berak esan dit bizitzako lehen elkarrizketa zuela hura. Lau urte geroago, berritasunaren olatua surfeatu du, eta... [+]
Esan ohi da uda sasoia parentesia dela politikan. Agian politikaren ikuspegi instituzional hutsa duenak pentsatuko du horrela, baina oraindik ere amaitzear den aurtengo udak eman digu zer aztertu.
Uda sasoia hasteko zela osatu zen Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako autonomia... [+]
Salvador Illa Generalitateko president izendatzeko oinarrietako bat PSC-ERC arteko ituna izan da. Ez da itun subiranista inondik ere, baina hainbat alorretan ate berriak zabal litezke, ohikoa den PSC-PSOEren balaztaren estrategia politikoa berriz ere nagusitzen ez bada,... [+]
Baratzerako udako nagiak astindu ditzagun. Lehen udazkenean izaten zen sagardoaren txotx denboraldiaren hasiera, orain neguaren zilborrean izaten dugu. Ezagun katalanen bat duen edozeinek pentsa dezake sagardo gozoa calçot tipula erreekin dastatzeko atzeratu eta sortu... [+]