Caparrosoko ukuiluan 7.200 esne-behi metatzeko baimena eskura dauka Valle de Odieta enpresak

  • Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak Valle de Odieta enpresak jarritako errekurtsoa hein batean onartu du, eta Caparrosoko haztegia bikoizteko ingurumen-baimen bateratua izateko eskubidea aitortu dio. Nafarroako Gobernuko Garapeneko eta Ingurumeneko Sailak iragarri du ebazpen hau onartuko duela, baina lan egingo duela Nafarroan makrogranjak ezartzea eragotziko duen marko juridikoa sortzeko. 7.200 esne-behi metatu ahalko ditu enpresak eta bera da Tuteratik 60 kilometrora 20.000 esne-behiko ustiategi erraldoia ireki nahi duena.


2021eko urtarrilaren 05an - 07:46

2018an ukatu egin zion Nafarroako Gobernuaren Ingurmenaren eta Lurraldearen Antolaketaren zuzendaritzak "Hibridación Termosolar Navarra SL y Valle de Odieta" enpresari 7.200 behira arte metatzeko azpiegiturak handitzeko ingurumen-baimen bateratua. Honek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri zuen eta orain Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak enpresari aitortu dio baimen hori izateko eskubidea. Horrez gain, biometanizazio planta erregimen termofilora pasatu ahalko du.

Itziar Gómez López buru duen Garapeneko eta Ingurumeneko Sailak ebazpena ontzat hartuko duela adierazi du eta beraz, enpresak egungo 3.450 behitik 7.200 buru izateraino handitu ahalko du haztegia. Garapeneko eta Ingurumeneko Sailak adierazi du neurri handiko haztegiek "ondorio larri eta konpon-ezinezkoak ekar ditzaketela Nafarroako abeltzainen sektorerako, baita ingurumenerako eta lurralderako ere, eragin handia dutelako ikuspegi sozial, ekonomiko, ingurumeneko eta batez ere, osasunekotik". Hain justu abereen osasun araudia zorroztuz zaildu nahi luke Gobernuak etorkizunean makro haztegiak zabaltzeko bidea.

Handiago bat, Tuteratik 60 kilometrora

Valle de Odieta enpresa da Soriako Noviercas herrian, Tuteratik 60 kilometrora, 20.000 esne-behiko makro ukuilua zabaldu nahian ari dena. Baimen administratiboak lortzen ari da, Gaztela eta Leongo Juntaren oniritzia dauka, eta lurrak erosten ari da herrian.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Elikadura industria
2023-12-20 | ARGIA
Biomendi txerri granjan 80.000 tona hondakin industrial tratatu dituzte, 33.000-rentzako izan arren baimena

Abenduaren 16an Mendigorriako Biomendi txerri granja eta biometanizazio instalakuntzan elkarretaratzea egin du Nafarroako Makroetxaldeen Aurkako Plataformak. Bertan salatu du Biomendin 2022an 80.000 tona hondakin industrial-organiko tratatu zituztela, soilik 33.000 tonarentzako... [+]


2023-08-29 | Ilargi Manzanares
Nafarroako VIII. Azoka Ekologikoa egingo dute irailaren 15etik 17ra

Noaingo Zentzumenen parkean egingo da. Nafarroako elikagai ekologikoen merkatu handiena da; gune gastronomikoa, jarduerak, haurrentzako gunea eta gehiago eskainiko dute.


2023-07-18 | Leire Artola Arin
Zergatik eten du Errusiak Itsaso Beltzeko zereal esportazioen ituna?

Ukrainako gerra egonda ere, Errusia eta Ukrainako Gobernuek hitzartuta zeukaten laboreen esportazioa ahalbidetuko zutela, 2022ko uztailetik. Astelehenean Vladimir Putinek erabaki du ez luzatzea, arrazoituta NBE ez zela betetzen ari adostutakoa.


Laborategiko haragia: Donostiatik mundura

Etorkizuna dirudiena gertatzear da: Donostian, Zubietako Eskusaitzeta industrialdean, haragi sintetikoen fabrika bat eraikitzen ari da BioTech Foods enpresa. Munduko laugarren laborategia izango da Eskusaitzetakoa, oraindik Europan salmenta debekatuta dagoen bitartean. Zelula... [+]


"Urtean 4.000 tona Frankenstein haragi egingo dituen munduko laborategirik handiena egin nahi dute Donostia"

Eskusaitzeta industriagunean BioTech Foods enpresa eraikitzen ari den haragi sintetikoen laborategi erraldoiaren aurrean elkarretaratzea egin du EHNE sindikatuak, makroproiektua salatzeko. Garikoitz Nazabal EHNEko lehendakariak salatu du “isiltasunean eta gezurrean”... [+]


Eguneraketa berriak daude