"Nafarroako Erriberako nekazarien ekoizpenaren %99 Europako iparraldera doa"

  • Hori da Sustrai Erakuntza elkarteak adierazten duena, larunbat eguerdirako Makroetxaldeen aurkako Nafarroako Plataformak eta hainbat taldek antolatu duten manifestazioaren atarian. Sarasate Pasealekutik abiatuko da 12:00etan, Stop agro-abeltzaintza industrialari. Elikadura burujabetza orain goiburupean.


2022ko azaroaren 25an - 12:17

Gizarte mugimenduek azaroan antolatu duten Klimaren aldeko Gailur Alternatiboaren barruan egindako beste ekitaldietako bat da honakoa. Antolatzaileen iritziz, ongi da produkzio eta kontsumo sistema alternatiboak sortzea, baina aldi berean kalera ere atera behar da: “Ezinbestekoa da eredu jasangarriago bateranzko trantsizioa diseinatzea, agroekologia, dibertsifikazioa eta desintentsifikazioa jorratuz, lurrarekiko atxikimendua duen abeltzaintza eredu estentsiboa landuz”. Horretarako errotiko aldaketak eta egiazko politika publikoak behar direla berresten dute, ingurunea zaintzen duten eta Nafarroa osorako elikagai osasungarriak produzitzen dituzten sistemak sortzeko: “Eskatu behar dugu instituzioek ez aritzea agroindustriaren botere ekonomikoaren menpe”.

Historikoki –azaltzen du Sustrai Erakuntzak– nekazal guneetako nekazaritza eta abeltzaintza sistema dibertsifikatuek elikagai aukera handi batez hornitu izan du herrialdea. Egun, ordea, Nafarroako lurren %75a ganaduarentzako alea eta bazka produzitzeko monokultiboak dira. Lurren %25a bakarrik dago giza-elikadurara bideratuta. Eta datu esanguratsua ere jaurti du: Erriberako nekazari ekoizpenaren %99 Europako iparraldera doa.

Produkzio industrial eta intentsibo hori, halaber, erregai fosilen oso menpe dagoela azpimarratzen dute, baita ongarri kimiko eta pestiziden menpe ere. Darabilten datuen arabera, “azken hauen kontsumoa 2009 eta 2019 artean bikoiztu zen Nafarroan, Europatik 2030rako murriztu behar ditugula esaten ari zaizkigun bitartean”.

Horren ondorioz, lurrak eta ura kutsatzen ari dira. Nafarroako zonalde zenbait Nitratoz Kutsatutako Zonalde Kaltebera bezala aitortu dituzte, eta kutsatutako lur azalerak handitzen jarraitzen du, elkarteak azaldu duenez: zehazki 2016-2019 urte artean %76ko hazkunde izan dute eta 2012-2015 urte artean %317a, Europako txosten batek berriki aditzera eman duenez. Sustrai Erakuntzaren iritziz, “arriskuak areagotzen diren arren, etxalde eta industria-hondakin organikoen biometanizazio zentro berrietarako baimenak ematen jarraitzen dute, honakoak adibidez: Biomendi, HNT Biogás eta Kabanillasen tramitean dagoen beste bat”.

Sustrai Erakuntza hainbat proiekturen aurkako alegazioak aurkezten ari da azken hilabeteetan. Haien webgunean ikus daiteke zeintzuren aurka egin duen eta nahi duenak alegazioak nola egin ditzakeen ere azaltzen dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Elikadura industria
2023-12-20 | ARGIA
Biomendi txerri granjan 80.000 tona hondakin industrial tratatu dituzte, 33.000-rentzako izan arren baimena

Abenduaren 16an Mendigorriako Biomendi txerri granja eta biometanizazio instalakuntzan elkarretaratzea egin du Nafarroako Makroetxaldeen Aurkako Plataformak. Bertan salatu du Biomendin 2022an 80.000 tona hondakin industrial-organiko tratatu zituztela, soilik 33.000 tonarentzako... [+]


2023-08-29 | Ilargi Manzanares
Nafarroako VIII. Azoka Ekologikoa egingo dute irailaren 15etik 17ra

Noaingo Zentzumenen parkean egingo da. Nafarroako elikagai ekologikoen merkatu handiena da; gune gastronomikoa, jarduerak, haurrentzako gunea eta gehiago eskainiko dute.


2023-07-18 | Leire Artola Arin
Zergatik eten du Errusiak Itsaso Beltzeko zereal esportazioen ituna?

Ukrainako gerra egonda ere, Errusia eta Ukrainako Gobernuek hitzartuta zeukaten laboreen esportazioa ahalbidetuko zutela, 2022ko uztailetik. Astelehenean Vladimir Putinek erabaki du ez luzatzea, arrazoituta NBE ez zela betetzen ari adostutakoa.


Laborategiko haragia: Donostiatik mundura

Etorkizuna dirudiena gertatzear da: Donostian, Zubietako Eskusaitzeta industrialdean, haragi sintetikoen fabrika bat eraikitzen ari da BioTech Foods enpresa. Munduko laugarren laborategia izango da Eskusaitzetakoa, oraindik Europan salmenta debekatuta dagoen bitartean. Zelula... [+]


"Urtean 4.000 tona Frankenstein haragi egingo dituen munduko laborategirik handiena egin nahi dute Donostia"

Eskusaitzeta industriagunean BioTech Foods enpresa eraikitzen ari den haragi sintetikoen laborategi erraldoiaren aurrean elkarretaratzea egin du EHNE sindikatuak, makroproiektua salatzeko. Garikoitz Nazabal EHNEko lehendakariak salatu du “isiltasunean eta gezurrean”... [+]


Eguneraketa berriak daude