Cabacasen hiltzailea identifikatzea “zaila” izango da EAEko fiskalaren ustez

  • “Badakigu zein ertzainek tiro egin zuten eta zenbat aldiz, baina ez zein armatatik irten zen pilota”, adierazi dio EAEko Fiskal Nagusi Juan Calparsorok Diario Vasco egunkariari. Urtebete eta lau hilabete dira Iñigo Cabacas gaztea ertzainen pilotakada baten erruz hil zela eta kasua astiro ari da aurrera egiten.


2013ko abuztuaren 2an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Calparsorok operatiboan parte hartu zuten agenteak eta haien nagusiak inputatu ditzake (argazkia: Gorka Estrada / Deia).
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Tiroa bota zuen ertzaina nor den zehazteko zailtasunen aurrean, fiskaltzak aurreratu du Deustuko kuartelean agintzen ari zen agentea eta Basauriko gaztea hil zen lekuan operatiboaren buru zeuden Ertzaintzako kideak inputatuko lituzketela.

Cabacasen familiak dagoeneko eman du urrats hori Diario Vascon bertan irakur daitekeenez. Hainbat medio aipatuz, Vocento taldeko agerkariak dio familiaren abokatuak dagoeneko aurkeztu duela idatzi bat Bilboko 10. Instrukzio epaitegian, eskatuz 40 laguni deklarazioa eskatzeko inputatu gisa. Gehienak kargan parte hartu zuten ertzainak dira eta haien nagusiak.

Horiez gain, Cabacasen familiak proposatu dituen inputatuen zerrendan Miguel Buen ere badago, hilketa gertatu zen unean Jaurlaritzako Barne sailburuordea. Baita Ertzaintzako orduko buruzagi Jose Antonio Varela ere. Momentuz ez dute Rodolfo Aresen inputazioa eskatu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Inigo Cabacas auzia
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!