Iñigo Cabacasen heriotzaren kasua bideratzen duen epaileak gaur hartuko dio deklarazioa 2012ko apirilaren 5eko liskarretako Ertzaintzaren furgonetetako arduradunetako bati.
Ana Torres Bilboko 10. Instrukzio Auzitegiko epaileak urtarrilean deitu zien deklaratzea inputatutako lau ertzainei. Lau ertzainetatik hiruk deklaratu zuten, denbora faltagatik ertzaintzako ofizialordearen deklarazioa gaur arte atzeratu baitzen.
Gau hartan pilotak jaurti zituztela berretsi zuten hiru agenteek. Aurreko testigantzetan esan bezala hainbat aldiz tiro egin zutela onartu zuten, batzuetan salbekin eta besteetan gomazko pilotekin.
Akusazio partikularrak Gara eta Naizek zabaldutako grabazioak epaiketa-gelan entzutea eskatu zuen. Grabazioan ertzainek izandako barne-elkarrizketak jaso dira. Cabacasek tiroa jaso zuen kalean zeuden ertzainek euren nagusiari egoera kontrolatua zegoela esaten diote; honek, ordea, “sartu material guztiarekin” agintzen die. Pasa den urtarrilean egindako deklarazioetan, arazo teknikoak medio ezin izan ziren grabaketa hauek entzun.
Cabacas familiaren abokatuak, Jone Goirizelaiak, inputatutakoez gain gau hartan beste ertzain batzuek ere gomazko pilotak jaurti zituztela defendatzen du eta agente eta buruzagi gehiagoren prozesamendua erreklamatu du.
Iñigo Cabacas 2012ko apirilaren 9an hil zen Athletic taldearen partidu baten ostean izandako istiluetan ertzainek jaurtitako gomazko pilotakadabatek buruan jo eta larri zauritu ostean. Inputatutako lau poliziak administrazio lanetan ari dira gaur egun, Segurtasun Sailak kargugabetu eta gero.
Omenaldia egin diote Iñigo Cabacasi, bere heriotzaren hamargarren urteurrenean. Iñigo Cabacas Lizeranzu plaza izendatu dute Ertzaintzaren pilotakada batek hil zuen kantoia. Antolatzaileek eta gurasoek herritarren babesa eskertu dute, eta erakundeen... [+]
Apirilaren 5ean hamar urte bete dira Ertzaintzak jaurtitako gomazko pilota batek Iñigo Cabacas larriki zauritu zuenetik. Apirilaren 9an, ostera, Cabacasen heriotzaren hamargarren urteurrena beteko da, pilotakadaren ondorioz hil egin baitzen gaztea. Data seinalatu... [+]
Abenduaren 15ean Ertzaintzak artxibatu egin zuen Cabacasen hilketari buruzko barne ikerketa, eta gurasoek gutun batean adierazi dute “harridura eta atsekabea” eragin ziela erabakiak. Josu Erkoreka Jaurlaritzako Segurtasun sailburuari leporatu diote euren samina... [+]
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburu Josu Erkorekak azaldu duenez, sei auzipetuei ezin zaie ardura diziplinariorik eskatu, haietako bost (Juan José de Pablo 'Ugarteko' ertzainburua tartean) jada ez direlako funtzionarioak, eta seigarrenak, tiro egiteko agindua... [+]
Bizkaiko Auzitegiak erabaki du bi urtez bertan behera uztea Iñigo Cabacas hiltzea kondenatutako Ertzaintzako agenteari ezarritako bi urteko kartzela zigorraren gauzatzea. Ebazpenaren arabera, espetxe zigorra betearaziko diote, baldin eta Juan Jose de Pablo ertzain... [+]
Bizkaiko Probintzia Auzitegiaren epaia berresten du bere erabakiarekin Espainiako Epaitegi Gorenak. Ertzain bakarra izan zen zigortua Iñigo Cabacasen heriotzagatik.
Ertzaintzak “eraldaketa sakona” aurrera eraman ondoren, “hobera” egin duela dio Segurtasun sailburuak. Cabacasen familiak “gezurretan” aritzea leporatu dio.
Cabacas kasuko auziperatuen “inpunitatea hautsi” eta berriz horrelako gertakaririk ez izatea bermatu behar dela azpimarratu dute manifestariek. Justizia egiteko borrokan jarraituko dutela ere adierazi dute.
Paintballeko eskopetekin koloredun pilotak tirokatuz Olagibel kaleko Ertzaintzaren komisaldegia margotu du Ernaik, Cabacas auziaren epaia salatzeko.
Cabacas auziko epaia salatzeko elkarretaratzeak egin dituzte Bilbon asteazkenean eta igandeko manifestazio handirako deia egin dute. Gasteizen mobilizazioekin jarraituko dute ostegunean.
Ostegunean eman zuen epaia Bizkaiko Lurralde Auzitegiko epaimahaiak. Iñigo Cabacasen guraso, senide, lagun eta kasuko abokatuek jakinarazi dute Auzitegi Gorenean helegitea jarriko dutela.
Iñigo Cabasen heriotzagatik kondenatutako ertzainak ez du kartzelara sartu behar izango, baina lau urteko inhabilitazioa ezarri dio Bizkaiko Lurralde Auzitegiko epaimahaiak.
Iñigo Cabacasen senide eta lagunek epaiketaren balorazioa egin dute ostiralean Bilboko Kafe Antzokian deitutako prentsaurrekoan. Beraien ahotik kontatu nahi izan diote jendarteari gertatutakoa, baita nola sentitzen diren ere.
Iñigo Cabacasen heriotza argitzeko epaiketaren azken aurreko egunean, behin betiko ondorioak eta eskaerak aurkeztu dituzte alde guztiek. Hasierako eskaerari eutsi dio fiskalak: ez du deliturik ikusten eta absoluzioa eskatu du akusatuentzat. Minduta, haserre, malko artean... [+]
Urriaren 15ean ekin zitzaion Iñigo Cabacasen heriotzaren gaineko epaiketari, eta azaroaren 9an amaituko da. Orain arteko saioetan kontrajarri egin dira ertzainen gehiengoen eta kaleko testiguen bertsioak. Asteartetik aurrera adituek deklaratuko dute.