‘Cabacas auzia’ Europako Parlamentura eramango dute senide eta lagunek

  • Gaur eta bihar Iñigo Cabacasen gurasoak, abokatuak, lagunak eta Iñigo Gogoan plataformako kideak Bruselan egongo dira. Europako Parlamentuko hainbat batzorde eta mahai ingurutan parte hartuko dute.

Argazkia: Uriola.
Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2016ko uztailaren 13an - 09:30
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Bertan kontaktu eta bilera ezberdinak egingo dituzte Iñigo Cabacasen kasuaren inguruan eta gomazko piloteen erabilerak utzitako ondorioen inguruan. Haien artean gaur, hilak 13, 15:30ean gomazko piloteen erabileraren inguruko konferentzia batean izango dira.

Instituzio eta erakunde ezberdinekin batera parte hartuko du Iñigo Gogoan plataformak gomazko piloteen erabileraren aurka lanean dauden beste kide batzuekin, besteak beste, Catalunyako Stop Bales de Goma, Irlandako Campaign to ban plastic bullets eta Amnistia Internacionaleko kideekin. 

Europako Parlamentuak Bruselasera joatera gonbidatu du Cabacasen familia. Parlamentuan, familiak "bigarren mailako biktimak" sentitzen direla azalduko du instantzia judizialen berri emateaz gain.

Albiste hau Uriolako argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Inigo Cabacas auzia
Eguneraketa berriak daude