Burmuin ebakuntza egin behar dioten eleanitzak nola eutsi hizkuntzei galerarik jasan gabe?

  • Jesús Martín-Fernández Kanariar Uharteetako neurozirujauak modu hau aurkitu du burmuin tumoreak kendu eta eleanitzen hizkuntza gaitasunak ez kaltetzeko: gaixoa esna dagoela ebakuntza egitea, eta behatzea pertsona horrek hizkuntza bakoitza burmuinean zein eremurekin duen lotua. Brain Sciences aldizkari zientifikoan argitaratu du bere lana.


2022ko maiatzaren 17an - 11:32

Ebakuntzak dirauen bitarteko mapeoa gaixo eleanitzetan: zer dakigu eta norantz goaz? artikuluan eman dute bere proposamenaren berri esna ebakuntzak egiten dituen neurozirujau talde honek: Jesús Martín-Fernández, Alejandro Fernández Coello eta Andreu Gabarrós. Burmuin tumoreak esna dauden bitartean kentzen dizkie talde honek eta beren esperientzian ikusi dituzten kasuetan oinarritu dute ikerketa.

Testak eginez uneoro burmuineko guneen estimuluen berri

Oraindik eremu lausoa da ea eleanitzen burmuinek nola kudeatzen dituzten hizkuntza anitzak eta ea hizkuntza bakoitza burmuineko zein gunetan kokatzen den. Ikusi dutenez, pertsona bakoitzaren burmuinean leku ezberdina hartzen du hizkuntza bakoitzak, eta badira garuneko gune batzuk hainbat hizkuntza kokatzen direna.

Gaixoa esna dagoen bitartean egiten den ebakuntzetan, gaixoari hizkuntzarekin lotutako testak eginarazten zaizkio, eta aldi berean, estimulu elektriko bat ematen zaio, "lesio birtual" moduko bat eragiten duena garuneko zonalde zehatz batean. Beraz, gaixoa une horretan hizkuntza horretan ulertu ezinik geratzen bada, ondorioztatzen dute hizkuntza horrentzat garuneko gune hori ezinbestekoa dela.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Osasuna
Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Psikologo gutxiago indarkeria matxisten biktimak artatzeko

Bizkaiko Foru Aldundiko Emakumeak Babesteko eta Familiei Laguntzeko zerbitzuan, lau psikologotik hiru kendu dituzte. Are gehiago, langileek salatu dute indarkeria matxistaren biktimak artatzeko plan berriak emakume ugari uzten dituela kanpoan.


"Kartzelak gaixotzen du eta kartzelak hiltzen du"

Espetxeetako osasun zerbitzuaren gabeziez mintzatu da Libertad Francés Lecumberri, Salhaketa Nafarroa elkarteko koordinatzailea: “Osasun arloko langileak espetxeko logikekin eta irizpideekin kutsatzen direnean, zenbait eskubideren bermatzaile izan beharrean,... [+]


Irati Unamunzaga eta Jon Arriaga. Dolu perinatala
"Mina ez da tapatu behar; bizi egin behar da, aurrera egiteko"

Iaz, irailaren 9an, jaio eta egun gutxira zendu zen Irati Unamunzagaren eta Jon Arriagaren umea, Nare. Haurdunalditik beretik, bidearen gazi-gozoak konpartitu dituzte ingurukoekin, naturaltasunez, eta dolu perinatalaren prozesuarekin beste pauso bat egitea erabaki dute:... [+]


Eguneraketa berriak daude