Burlatako Euskararen Ordenantza murrizteko neurriak salatu ditu Euskararen Defentsarako Sareak

  • Navarra Suma eta PSOEren murrizketen kontra alegazioak aurkeztu dituzte Burlatako zenbait eragilek.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2023ko urtarrilaren 25an - 11:11

Navarra Sumak eta PSOEk Burlatako Euskararen Ordenantza murriztearen aurrean, Euskararen Defentsarako Sareak komunikatua zabaldu du. Besteak beste, alderdiek euskara meritu moduan puntuatzeko beharra desagerrarazi nahi dute. Gainera, indarrean dagoen Euskararen Foru Dekretuaren aurka, testu eta errotulazioetan gaztelania euskararen aurretik lehenetsi nahi dutela salatu du Euskararen Defentsarako Sareak.

Era berean, D ereduaren aldeko kanpainak egiteko beharrak kendu nahi dituztela eta murrizketa berriez gain, orain arte Euskararen Ordenantza zenbait kasutan bete ez dela gaineratu du sareak. “Ez dute kanpainarik egin euskararen alde. Halaber, Plantilla Organikoan, ez dituzte errespetatu euskararentzat ezarritako ehunekoak”, biltzen du komunikatuak.

Euskararen Defentsarako Sareak “euskarak Burlatako oraingo agintariekin etorkizun latza” duela adierazi du eta  “alegazioak bultzatzeko mugimendu gehiago” eragin beharko direla. Murrizketen kontra alegazioak aurkeztu dituzte Axular Elkarteak, AEK-k, Gubaigu - Ermitaberriko Guraso Elkarteak, Burlata Futbol Eskolak eta beste batzuk, aldaketak ezeztatzeko xedez.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskaldunen aurkako erasoak
Azterketak euskaraz pasatzearen aldeko mobilizazio eguna antolatu dute Euskal Herri osorako

Seaskako Bernat Etxepare lizeoko ikasleek mobilizaziorako deia luzatu dute maiatzaren 17rako. Guztien arteko sarea irudikatzeko asmoz, ekimenen aipamena Interneten #EuskarazIkasiMatxinada eta #EuskarazBiziMatxinada traolekin zabaltzeko eskaera egin diete.


2024-02-15 | ARGIA
Helegitea jarri diote 119 administrari-plaza egonkortzeari, hizkuntza eskakizuna dutelako

LABek ohartarazi du Gipuzkoako Foru Aldundiko behin-behineko 119 langileak egonkortzeko egin den bidea bertan behera gelditu daitekeela, hizkuntza eskakizuna ezarri izanagatik helegitea aurkeztu dutelako. LABek eta ELAk elkarretaratzea deitu dute otsailaren 16rako, Donostian.


Errenteriako tabernari baten jarrera euskarafoboa salatu dute

Errenteria-Oreretako Aurrera tabernako zerbitzariak euskararekiko "mespretxuz" eta oldarkor erantzun zion euskaraz eskatu zuen bezero bati euskalgintzako hainbat kidek salatu dutenez.


Agurne Gaubeka
"Euskararen aurkako estrategia judizial eta politikoari erantzun behar diogu"

Zizurko Udalaren obretako langile lanpostu baten euskarazko profila atzera bota du Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegiak. Erabaki horren aurka elkarretaratzera deitu dute hainbat eragilek. Hizkuntza Eskubideen Behatokiko zuzendari Agurne Gaubekaren aburuz,... [+]


Eguneraketa berriak daude