Burdin Hesia eta Bilboko defentsak kultur ondasun izendatu ditu Jaurlaritzak

  • Eusko Jaurlaritzak kultur ondasun kalifikatu ditu Burdin Hesia eta 1936 altxamendu frankistari lotutako Bilboko defentsak, monumentu multzo kategorian. Erabakiaren helburua da defentsa horrek ondasun gisa duen balioa aldarrikatzea, bere esanahi historikoa gogora ekartzea eta, ikuspegi materialetik, egitura bera babestea. Burdin Hesiak 80 kilometro baino gehiagoko defentsa egitura hartzen du, eta kostaldean jaio eta hiltzen den eraztun bat eratzen du. Hedadura horrek 33 udalerri barne hartzen ditu, Bizkaikoak eta Arabakoak, gehienak egungo Bilbo Handian kokatuak.

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Oroimen historikoa
Angel Egaña gudariaren gorpuzkiak ekarriko dituzte igandean Arrankudiaga-Zollora

Udalak jakinarazi du herrian bertan egingo diotela omenaldia apirilaren 28an. Igande honetan, aldiz, beste 198 fusilaturekin batera omenduko dute Valladoliden, baina ez dute hango memorialean hobiratuko.


Iruñeko Erorien Monumentua: eraitsi ala eraldatu?

Iruñeko Erorien Monumentuarekin zer egingo da? Hori da legealdi honetako gai izarretakoa Hiri Buruzagian azken asteetan. Asteazken honetan, Joseba Asiron alkateak kazetarien aurrean jakinarazi duenez, legealdi honetan emango zaio irtenbidea gaiari eta herritarrek... [+]


'Oroibidea', memoria historikoaren erreferente digitala 23.000 biktimaren datuekin

Nafarroako Gobernuak Espainiako Gerra Zibilaren eta frankismoaren artxibo digitalaren plataforma, Oroibidea, gaurkotu du eta bildutako errepresaliatuen testigantzak laukoiztu dituzte.


Eguneraketa berriak daude