“Burbuila” taldeak eta gelako 33 ikasleraino: Nafarroako Gobernuaren plana ikasturte berria hasteko

  • Nafarroako Gobernuak aurkeztu du ikasturte berriari aurre egiteko bere plana. COVID-19aren zabalkundea mugatzeko, burbuilaka antolatutako sistema proposatu dute. Ikasgela bakoitzeko ikasle-kopuruari dagokienez, Batxilergoan 33raino onartuko ditu.


2020ko abuztuaren 26an - 08:51
Carlos Gimeno, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza kontseilaria.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza sailak nahi du ikasleen arteko harremana ahalik eta txikiena izan dadila irailaren 4tik 7ra bitarteko ikasturtearen hasieran, eta horretarako, Foru Gobernuaren Hezkuntza Jarduera Prebenitzeko eta Antolatzeko Protokoloa aplikatuko du. Protokolo hori "sektore blokeagarrien" sistema batean oinarritzen da –langile eta ikasle jakin batzuez eta espazio konkretu batzuez osatuak–, eta egoerarik murriztaileenean, sektore horiek ezin izango dira elkarren artean komunikatu. Sektoreen arteko harremana malgutzen joan daiteke, pandemiaren egoera epidemiologikoak hobera egingo balu.

Blokeatu daitezkeen sektoreen sistemaren helburua pertsonak eta okupatzen duten espazioa guneka banatzea da, "burbuila talde" gisa; hartara, COVID-19aren agerraldi baten aurrean, osasun-agintaritzak sektore jakin horretan zehazten dituen neurriak har daitezke, eta gainerako sektoreek "zaintza-sistema baten pean" funtzionatzen jarraituko dute.

Protokoloa oinarritzen da pertsonen fluxua eta sektore bakoitzaren barruko ikasgelen trukea mugatzean oinarritzen da eta, beraz, lehentasuna emango dio irakasleek ikasleen erreferentziazko ikasgeletara joateari. Ildo horretan, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako 4. mailara arteko bizikidetza-talde egonkorren kasuan izan ezik, ikasle bakoitzak eskola-postu finko bat izango du izendatuta, bai gela arruntean, bai gela bereizi eta espezifikoetan, kontaktu estuak bilatzeko.

Haur Hezkuntzako etapari eta Lehen Hezkuntzako laugarren mailara arteko etapari dagokionez, bizikidetza-talde egonkortzat jotzen da ikasleak –gehienez 25 pertsona– eta hura artatzen duen irakasle-taldea, zeina ikastetxeko gainerako taldeetatik ia isolatuta egongo den. Ziklo horietan ikasgela barruko mugimendua librea izango da, pertsonen arteko 1,5 metroko bereizketaren murrizketa eta maskararen erabilera bete behar izan gabe. Talde horien eta gainerako ikasleen arteko elkarrekintza ahalik eta gehien mugatuko da, batez ere espazio komunetan, hala nola jolastokian edo jantokian, bertara txandaka sartuko baitira eta espazio jakin bat izango baitute –bazkaltzeko, gelak ere erabili ahal izango dira, egoki iritziz gero–.

Hezkuntza Sailak uste du irakasleak izan daitezkeela "birusa sektore guztietan barreia dezaketen bektoreak", ikasgelatik ikasgelara edo ikasgelatik bulegora mugituko direlako. Horregatik, ikastetxe barruan haien mugimendua ahalik eta gehien mugatzea aurreikusten du,

eta uste du komeni dela profesional bakoitzak, dela irakasle, dela ikasle, ahal den neurrian leku bat eta erabilera pertsonaleko bere lan-materiala izatea.

Era berean, hainbat sektorek eskolara sartzeko bide berak erabili behar dituztenean, mailakatuta erabili beharko dituzte, gune komunetan pilaketak eta aldi berean igarotzea saihesteko.

Nafarroako Gobernuaren planak arau orokor gisa aurreikusten du ikasgela bakoitzeko ikasle-ratioa 1,5 metroko pertsonarteko gutxieneko distantzia errespetatzeko moduan zehaztuko dela eta, horretarako, ikasle bakoitzeko 2,25 metro koadroko gutxieneko azalera zehazten du. Irizpide horren arabera, ikasgelen gaitasuna haien tamainaren araberakoa izango da, eta 25 ikasle arteko taldeak egon daitezke Lehen eta Haur Hezkuntzan, 30 Bigarren Hezkuntzan eta 33 Batxilergoan, ikasgelaren azalerak horretarako aukera ematen badu.

Halaber, pandemiaren egoerak okerrera eginez gero, gelak itxi daitezkeela-eta, irakaskuntza digitalerako plan bat garatzeko eskatu die departamentuak Nafarroa osoko ikastetxeei.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hezkuntza
Auzolanean ikastola eraiki!

Goizaldeko lehenengo eguzki-izpiekin batera zabaldu ditu ateak Kirikiño Ikastolak. Zapatua da, auzolan eguna. Parte-hartze batzordeko arduradunak irrintzia egin eta lanera bideratu ditu bertaratu diren ehundik gora partaide: “Hemen erronkak denonak dira! Aurrera,... [+]


Zigiluen artean elkar ulertu, alternatibak eraikitzeko

Hainbat zigilu elkarrizketan jartzea. Horixe izan da Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) eta EHKOlektiboak Usurbilen antolatutako jardunaldien abiapuntua. Bertan elkartu dira: EHKO Berme Sistema Parte hartzailea, Ekolurra zigilu ekologiko ofiziala, Idoki Iparraldeko etxe... [+]


Nerabeak

Gero eta sarriagotan ikusten ditut nerabeak sufritzen. Irakasle naizenetik Bigarren Hezkuntzan, azken urteotan gero eta kasu bortitzagoen aurrean ikusi dut neure burua, eta hortxe batez ere hasten zaigu irakasleoi korapiloa. Nola lagundu nerabeari? Ikastetxean ordu asko... [+]


Zigiluen artean elkar ulertu, alternatibak eraikitzeko

Hainbat zigilu elkarrizketan jartzea. Horixe izan da Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) eta EHKOlektiboak Usurbilen antolatutako jardunaldien abiapuntua. Bertan elkartu dira: EHKO Berme Sistema Parte hartzailea, Ekolurra zigilu ekologiko ofiziala, Idoki Iparraldeko etxe... [+]


Euskara, katalana eta galiziera Europar Batasuneko hizkuntza ofizial gisa aitortzea babestu dute hainbat unibertsitatek

Espainiako Gobernuak Europako Batzordeari egindako eskaerari Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako 28 unibertsitatek babesa eman diote. Salvador Illa Kataluniako Generalitateko presidenteak eta Imanol Pradales lehendakariak eskutitz bat sinatu dute eskaerari babesa... [+]


‘Eskumenlagoa’

Hezkuntza Sailak 2025-2026 ikasturtearen antolaketa bigarren hezkuntzako ikastetxe publikoetan ebazpena argitaratu du. Urteroko agiria da, uztail hasierakoa; ikasturte-hasierako ebazpena esaten diogu.

Aurtengoan, hauxe jasotzen du euskarazko bertsioak:... [+]


Nagusikeria

Berriz gertatu da. Bartzelonako Unibertsitateko ikerlari batzuek (emakumeak) salatu dituzte beren nagusiarengandik (gizona) jasandako sexu erasoak eta nagusikeria edo botere-gehiegikeria. Eta berriz ere, ospe handiko gizonaren aldeko adierazpena bultzatu dute, baita... [+]


Pediatra, neurologo, psikologo eta psikiatra elkarteak batu dira, deseskalatze digitala eskatzeko

Adituen irizpideei jarraituko dien pantailekiko deseskalatzea premiazkoa da eskolan eta etxean. Osasunaren bueltako Espainiako Estatuko erakunde garrantzitsuenek sortu berri duten plataformak hala dio. Internet eta sare sozialekiko “hiperkonexioa da pandemia berria”... [+]


EIRE euskal unibertsitate-irakasleen elkartearen amaiera

Erakundeek, beren helburua bete ondoren ere, bizirik irauteko ahalegina egiten dute, Max Weber-ek zioen modura. Baina porrotaren kontzeptuaren eremutik haratago joan eta jakinduria eta ausardia behar dira elkarte bat amaitzeko, Alan Badiou gogoratuz.

Euskal Herrian ere... [+]


EHUk euskarazko 32 ikaspostu gehiago eskainiko ditu Medikuntza Fakultatean

2025-2026 ikasturtean, Medikuntza eta Erizaintza Fakultatean euskarazko 32 ikaspostu gehiago eskainiko ditu EHUk. Erakundeak adierazi du kopuru hori lortzea Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailarekin eta Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailarekin izandako... [+]


2025-07-11 | Enbata
Eztabaidaren gainetik… gazte batzuen bizipena

Azterketak euskaraz gaia aktualitatean jarri zen berriz ekainean, baxoaren hilabetean. Etxepare lizeoko ikasleek aldarrikatzen segitu dute Baionako suprefeturaren edo herriko etxearen aitzinean eta euskaraz ari diren irakasleek prentsaurreko bat eskaini dute azpimarratzeko... [+]


2025-07-09 | Hiruki Larroxa
Ikastetxean, taldearen jakituria

Ikastetxeetako ikasgelak, tamalez, espazio gatazkatsuak izaten dira askotan eta, gatazka gehienetan gertatzen den moduan, emozio intentsuak eta minak izaten dira. 2022an, ikastetxeetan aritzen diren beste eragile batzuekin batera, azken urteetan ikasgela askotan bizirik dagoen... [+]


Zergatik ez dago apenas ijitorik unibertsitatean?

Datu latza utzi du Ijito Idazkaritza Fundazioaren azken ikerketak: ijitoen %0,8ak baino ez du unibertsitate titulua lortzen. Espektatiba eta erreferentzia falta, eskola-segregazioa,  aurreiritziak, arrakala ekonomiko eta kulturala… faktore garrantzitsuak dira,... [+]


Etxeko langileen erdiak ez du inoiz lan kontraturik izan, baina enplegatzaileek uste dute “baldintza ezin hobeak” dituztela

EHUk eginiko ikerketaren arabera, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako etxeko langileen %43,10ak ez du inoiz lan kontraturik izan, baina enplegatzaileen %70ak uste du "baldintza ezin hobeak" ematen dizkietela beren etxeko langileei. Etxeko langileen %27,4 egoera... [+]


Unibertsitatera sartzeko Historia azterketan datorren ikasturterako iragarri berri dituzten aldaketek kezka eta haserrea piztu dute

Unibertsitatera sartzeko azterketa eredu berria estreinatu eta gutxira, datorren ikasturterako azterketa berriz ere “goitik behera” aldatuko dietela eta probak eskakizun maila altua izango duela salatu du EAEko Historiako irakasle talde batek. Azterketa eredua... [+]


Eguneraketa berriak daude