Bukatu da Egunkaria auzia

  • Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak itxi egin du Egunkaria auziko pieza ekonomikoa eta horrenbestez, 2003ko otsailaren 20an hasitako prozesu judiziala amaitu egin da.


2014ko urriaren 14an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-10-17 09:41
2003an itxi zuten Egunkaria, baina 11 urte geroago, auzi ekonomikoa oraindik irekita zegoen (argazkia: Gari Garaialde / Argazki Press).
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Espainiako Auzitegi Nazionaleko Juan del Olmo epaileak euskarazko egunkaria ixteko agindua eman zuen Egunkaria ETArekin lotuz. 2010era arte itxaron behar izan zuten auzipetuetako askok absoluzioa jasotzeko.

Gainera, horren ondoren ere auziko atal ekonomikoak bere bidea jarraitu zuen. Asteartean bukatu da bigarren adar hori azkenik, 1998-2001 urteen artean ustez egindako delituak preskribatutzat jo baititu Gipuzkoako Auzitegiak.

Begoña Zubelzu, Ainhoa Albisu, Fernando Furundarena, Mikel Sorozabal, Joxe Mari Sors, Txema Auzmendi, Iñaki Uria eta Joan Mari Torrealdai auzipetuak libre geratu dira horrenbestez eta ez diote epaiketari aurre egin beharko, Fiskaltzak nahi zuen bezala.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Egunkaria auzia
2021eko uztailaren 28
Otsaileko hostoak

2021eko martxoaren 17
Samara Velte. 'Euskaldunon Egunkaria'-ren memoria
"Sumatzen genuen 'Egunkaria'-ren inguruan orokortuta zegoen narratiba oso onbera zela"

2021eko urtarrilaren 26
Sara González. Estoldak astintzen
"Beldurra da gizartea kontrolatzeko arma"

2019ko otsailaren 22
2003-02-20 Euskaldunon Egunkaria itxi zuen Guardia Zibilak
Dena aldatu zuen deia

Eguneraketa berriak daude