Brigada feminista, etxera laguntzeko

  • Tolosaldeko emakume taldeek brigadak antolatu dituzte Irurako San Migeletako bi larunbatetan.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2016ko irailaren 22an - 10:31
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Brigadak antolatuko dituzte eraso sexistak saihestu eta etxera buelta beldurrik gabe egin ahal izateko. Izan ere, emakume jaiotze hutsa beldur zenbait sentitzeko arrazoi da, Irurako eta Anoetako emakume taldearen iritziz: «Bortxatze horiek herrietako jaietan gertatzen dira sarri, eta matxismoaren icebergaren punta besterik ez dira».

Horrela, emakume zein gizonen parte hartzeari dei egingo diote brigada horietan. Anoetaraino zein geltokietaraino laguntza eskainiko dute bi larunbatetan, 00:00etatik 6:00etara. Horretarako, 632 445 333ra deitu beharko da; aldiz, eraso sexistaren bat salatu nahi duenak 669 300 447 telefonora dei dezake.

Txosnan ere egongo da zenbakia, eta karparen ondoan elkargune morea jarriko dute; bertan elkartuko dira telefonora deitzen dutenekin. Azkenik, trinketerako bidean dagoen tunelean pankarta esekiko dute, puntu beltza delako.

 

Albistea Tolosadeko Atariak argitaratu du eta CC-by-sa lizentzia baliatuta ekarri dugu ARGIAra


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Autodefentsa feminista
2024ko ekainaren 19
Irantzu Varela, komunikatzaile feminista
"Erreparazio zein mendeku ariketa bat da nire eleberria"

2024ko martxoaren 8
Jone Gil Landaburu, Euskal Herriko Mugimendu feministako kidea
"Gure indarra instituzioen hipokrisiaren eta diskurtsoez jabetzeko ahaleginen gainetik dago"

2023ko maiatzaren 10
Teknologia
Jakitetik egitera

Eguneraketa berriak daude