Bridgestonek 335 langile kaleratu nahi ditu Basauriko plantatik

  • Japoniako multinazionalak egin nahi duen erregulazio txostenak plantako langileen herenari baino gehiagori eragingo die. Enpresa batzordeko kide Luis Escalonak adierazi du "langileen aurkako eraso bat" dela, eta lanuzteak egingo dituztela iragarri du.


2025eko apirilaren 1ean - 14:17
Bridgestoneko langileek burututako elkarretaratzeko bat. Euskadiko COOO
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Autogintzaren industria hautsak harrotzen jarraitzen du Euskal Herrian: Bridgestone Japoniako pneumatikoen multinazionalak Basauriko plantan dituen 900 langile ingurutik 335 kaleratzeko asmoa du, hau da, herena baino gehiago, langile batzordeari zuzendaritzak bidali dion erregulazio txostenaren arabera. Igor Mena langile batzordeko buruak azaldu du "kolpe latza eta ezustekoa" izan dela, enpresak gainera ez baitu etorkizunerako inolako planik aurkeztu.

Pneumatiko konpainiak Usansolon (Bizkaia) dituen langileei ez die eragingo erregulazio txostenak; bai, ordea, Puente San Miguelekoan (Kantabria) dituenei: bertako 211 kaleratu nahi ditu Bridgestonek. Azken honen eta Basauriko plantaren artean erantzuna antolatu beharko dutela adierazi du Menak. Enpresak zabaldutako oharrean "gurpilen Europako merkatuan izaten ari diren aldaketak" eta salmentak nahiz ekoizpena asko murriztu izana argudiatu du 546 langileen kaleratzeko.

Enpresa batzordeko kide Luis Escalonak adierazpenak egin ditu kazetarien aurrean, Bridgestone Hispania Manufacturing konpainiak hartu duen erabaki ezagutarazi eta berehala, eta zera esan du: "Uste dugu kaleratzeak langileen aurkako erasoak direla, beraz, grebak deituko ditugu".

Azken urteetan, maldan behera

Azken urteetako datuek baieztatzen dute Bridgestonen zuzendaritzak adierazitakoa: enpresaren zifren arabera, 2024an salmentek %58ko jaitsiera izan zuten 2023rekiko, hau da, 841 milioi euro fakturatzetik 351 fakturatzera. Joera hori mantendu egin da aurten, urtarrilean iazko hil berean baino ia 40 milioi euro gutxigo fakturatu baitzuen. 


Industria kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...