124.274 pertsona deituak zituen Gure Esku Dagok igande honetako herri galdeketara, eta horien %24,83k bozkatu dute: 30.862k. Tolosaldean, Oarsoaldean, Astigarragan, Hernanin eta Larrabetzun antolatu dituzte galdeketak, 35 herritan denera.
Parte-hartzea askoa aldatu da herri txikietatik handietara. Orexan bozkatzera deitutakoen %82,11k bozkatu dute, eta Errenterian, atzo galdeketa egin zen herrietatik handiena, %13,54k.
Jasotako bozen %95,84k baiezkoaren alde egin dute, eta %2,63k, berriz, kontra egin dute.
2014an Etxarri-Aranatz eta Arrankudiaga-Zollo izan ziren aitzindariak galdeketak egiten. Joan den urtean beste 36 herrik eduki zuten galdeketa egiteko aukera. Atzokoarekin, jada 70.000 pertsona inguruk eman dute bozka herri galdeketetan.
Berria-k Zelai Nikolas Gure Esku Dagoko kidearen hitzak jaso ditu. Esan du ez dela kontuan hartu behar zenbat jendek parte hartzen duen soilik, baizik eta eztabaida zein testuingurutan egiten den. Eztabaidak anitza izan behar duela azpimarratu, eta hori lortzen ari direla erantsi du.
Herritarrek Euskal Herri independente batean bizi nahi duten ala ez galdetu dute galdeketetan. Galderaren muina bera bazen ere, galderaren formulazioa ez zen berdina leku guztietan:
Tolosaldea: 'Nahi al duzu euskal estatu burujabe bateko herritarra izan?'
Oarsoaldean:
Lezo: 'Nahi al duzu euskal estatu libre bateko herritarra izan?'
Oiartzun: 'Nahi al duzu euskal estatu bateko herritarra izan?'
Pasaia: 'Nahi al duzu Euskal Herri burujabe bateko herritarra izan?'
Errenteria: 1) 'Ados zaude euskal errepublika burujabe bat eratzearekin?' 2) 'Aurreko erantzuna baiezkoa bada, ados zaude independentea izatearekin?'
Astigarraga eta Hernani: 'Nahi al duzu Euskal Herria errepublika burujabea eta independentea izatea?'
Larrabetzu: 'Euskal estatu burujabe bateko herritar izan gura dozu?'
Hemen dituzue orain arte egin diren galdeketa guztien mapa interaktiboak, grafikoak eta herriz herriko emaitzak:
Asteazkenez bildu ziren Gure Eskuren bozeramaile Amalur Alvarez eta Josu Etxaburu Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko lehendakariarekin. Gure Eskuk Legebiltzarrari dei egin dio erabakitzeko eskubidea arautzeko bidean hainbat konpromiso har ditzan. Uztailaren 2an, Kataluniako... [+]
Higer lurmuturretik Creusera, Atlantikotik Mediterraneora, 300 gailurretatik igarota Euskal Herria eta Katalunia batuko dituen argi-lerro baten bidez herrien autodeterminazio eskubidea aldarrikatuko dute Pirinioetako Bidea ekimenean.
Lehenik, gure errespetua eta begirunea adierazi nahi diegu Koldo Mitxelena berari eta haren senide eta gertukoei. Ez baitu atsegina izan behar, haren izena daraman kultur guneak horrelako kulturaren ikuspegi hertsi eta zentsuratzailearen gune bilakatuta ikustea.
1931ko apirilean Espainian Bigarren Errepublika ezarri zen egun bertsuetan, udal ugarik Euskal Errepublika aldarrikatzea eskatu zuten, “Euskal Herriko autodeterminazioaren lehen urrats bezala”. Ideia errepublikazale eta soberanistak odolez ito zituzten bost urte... [+]
"Pirinioetako Bidea 2022" ekimenaren baitan 300 gailur baino gehiago argiztatuko dituzte uztailaren 2an, Gure Esku, ANC eta Federacio d' Entitats Excursionistes de Catalunya elkarteek deituta. Ekimenean parte hartu nahi dutenek, zein mendi igoko duten aukera... [+]