Boxeoa, kirola?

Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

“Boxeoak galzori eta arrisku handiak dakartza. Hau da gure lana, gure grina. Sekula ez da nire asmoa izan nire aurkariari min ematea”. Hauxe da Marie Pier Hule boxeolari kanadiarrak 2021eko irailaren 2an esandakoa, hain zuzen ere, Jeanett Zacarias Zapata mexikarra, bere aurkaria, hil eta bost egunetara egindako adierazpena.

2021eko abuztuaren 8an izan zen elkarren arteko lehia. Hainbestekoa izan zen basakeria, non epaileak lehiaketa bertan behera utzi behar izan zuen laugarren roundean, Janette Zacarias Zapataren egoera kritikoa zela eta. 18 urteko neska mexikarraren hanka eta eskuak kontrolik gabeko dardarak hartu zituen. Bertan zeuden medikuek konbultsioak zeuzkala ikusita, berehala eskatu zuten gertuko ospitalera eramatea. Koma egoeran sartu, eta bost egunetara hil zen neska gajoa! Hasieran aipatutakoa adierazi zuen bere aurkariak, Jeanette Zacariasen heriotzaren berri izan zuenean.

Azaldutakoa kontuan izanda, boxeoa kirola dela esan genezake? Onartezina iruditzen zaigu gizonezkoen eta emakumezkoen arteko horrelako lehia. Beti pentsatu izan dugu horrelako ankerkeriak gizonezkoen kontuak zirela, gure auzo-lotsarako. Irudiak ikaragarriak ziren: kolpeak aurpegian eta buruan, etengabean. Odol jarioak, ubeldurak, begirada erasokorrak, ikusleak (gizonezkoak eta emakumezkoak) algaraka eta pozarren, paranoia egoeran guztiak.Bozgorailutik ari zen gizonezkoak, bi aurkariak animatzen, giroa berotzen. Ahari talken antzeko egoeran, elkar topeka, inongo errukirik gabe. Ez zait bidezkoa iruditzen horri kirola deitzea; izan ere, pertsona suntsitzen baitu. Adituen esanetan, honakoak dira boxeoaren ondorioak:

"Batzuek esango dute norbanakoek askatasunez erabaki dezaketela bere ogibidea. Guri, ordea, gogorra, gogorregia egiten zaigu bi kide inongo errukirik gabe elkar kolpeka ikustea"

Etengabeko kolpeen ondorioz, epe ertainean, arazo neuronalak sortzen dira kasuen % 90ean. Bizkortasun mentala gutxitzea da ohikoena. Silvester Stallonek egindako Rocky filmean, esaterako, egoera hori azaltzen da. Kolpe gogorren eragina ez da soilik mentala. Kalte fisikoak nabarmenak dira, bereziki, erretiroa hartzen dutenean. Ikerketa baten arabera, %90ek garuneko lesioren bat izango dute kirol-karrera bukatzean. Jasotzen dituzten kolpeek burmuina substantzia kimikoz betetzen dituzte neuronen despolarizazioaren ondorioz. Borroka bakoitzean burmuinak jasaten duen kaltearen baliokidea honakoa litzateke: sei kiloko mailu bigungarri batek 30 kilometro orduko abiaduran, 30 aldiko maiztasunez jotzea. Garunaren aurkako eraso hori urteetan pairatuz gero, kalteak konponezinak bihurtzen dira.

Sintomak hauek izaten dira: buru-arintasunaren murrizketa, mugimendu-koordinazioaren gabezia, pentsamenduak sailkatzeko zailtasunak. Denborak aurrera egin ahala, portaera psikotikoak ere ager daitezke, baita dementzia eta parkinsona ere. Datuak esanguratsuak dira: boxeolarien %40 eta %80 entzefalopatia kroniko traumatikoak dituzte, eta %17k parkinsona. Gaian aditua den Dick Swaab neurologo holandarrak honako hauek ere aipatzen ditu: hizkuntzaren nahasmenduak, epilepsia, begien mugimendu kontrolaezina eta mugimenduen ezegonkortasuna. Ikusmenean ere ohikoak dira kalteak, bat-batean edo modu mailakatuan ikusmen galerak izatea kasu.

Aipatu ditugun ondorioak boxeolari ezagun askok pairatu dituzte: Mohamed Ali (Cassius Clayk) parkinsona izan zuen. Mike Tysonek ere buruko gaitzen ondorio, alkohol eta droga arazoak izan zituen eta sexu-indarkeriagatik espetxean eman zituen hainbat urte. Hildako boxeolarien zerrenda ere: Kevin Randleman, José Carvalho, Amokrame Sabet, Jordan Parsons, Ivan Cole, Amzar Subev, Mateus Fernández, Obeb Pereira, Perro Aguayo, eta Jeanett Zacarias. Boxeolari gehienak jatorriz txiroak eta kultura-maila urrikoak izaten dira eta boxeoan egoera horretatik irteteko aukera ikusten dute.

Batzuek esango dute norbanakoek askatasunez erabaki dezaketela bere ogibidea. Guri, ordea, gogorra, gogorregia egiten zaigu bi kide inongo errukirik gabe elkar kolpeka ikustea. Are gehiago aipatutako ondorioak kontuak hartzen baditugu. ETBk ere astero Boxeo izarrak izeneko saioa eskaintzen du. Kontuan izanda ETBk onartua duen kode-etikoa, ulertezina egiten zait kirola den aitzakiapean horrelako programak ematea. Ez da kirola, basakeria da. Gizonezko eta emakumezkoak laidoztatzen dituzte.

Guztion erantzukizuna da era honetako ikuskizunak eta gaizki izendatutako kirolak ezabatzea. Ez dute ezer onik ekarriko, ez boxeolarientzat ezta gizartearentzat ere.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Irakurleen gutunak
Konfrontaziora pasatzeko garaia da

Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu


Honezkero, hemen dago beherakada

Antropologo eta ingeniaria den Yayo Herrerok dioen bezala, datu bat da. Horren jatorria ulertzeko erraza den baieztapen xume batean laburbil daiteke: Lurra agortzen ari da.

Gaia konplexua da. Ikuspegi asko daude, interesak gurutzatzen dira, informazioa desinformazioarekin... [+]


2025-07-25 | Ana Morales
Esan barik ez doalako

Sasijakintsua, jakineza eta franco txikia: horiexek dira aurrekoan Gotzon Lobera jaunak, Bilboko kale batzuen izenak aldatzeko ekimenaren kariaz, Deia egunkarian zuzendu dizkidan epitetoak. Ez du nire izena aipatu, egia, baina neu izan naizenez urte eta erdi luzeko borrokan... [+]


2025-07-25 | Julen Orbea
Bilbon euskara jira ta Bira

Euskara badago Bilbon, baina non? Eta zertarako? Nork sortzen du euskarazko kultura, eta nork sostengatzen? Galdera horien aurrean, udalaren azken urteetako erabakiei begira, argiago ikusten da euskara eta kultura bizirik nahi ditugunontzat kezkagarriak diren erabakiak hartu... [+]


Gizon heterosexualak eta literatura feminista: hausnarketa bat

Hasieratik argi utzi nahiko nuke ez naizela inolaz ere feminismoan, sexu- eta genero-teorietan ezta LGTBIQ+ komunitatearekin lotutako gaietan aditua. Gizon txuri heterosexual bat naiz, ezkertiarra esan dezagun, bere burua feministatzat hartzen duena (edo feministen aliatua,... [+]


Auzolanean ikastola eraiki!

Goizaldeko lehenengo eguzki-izpiekin batera zabaldu ditu ateak Kirikiño Ikastolak. Zapatua da, auzolan eguna. Parte-hartze batzordeko arduradunak irrintzia egin eta lanera bideratu ditu bertaratu diren ehundik gora partaide: “Hemen erronkak denonak dira! Aurrera,... [+]


Amasa-Villabonako EH Bilduri erantzuna

Amasa-Villabonako EH Bilduk argitaratutako idatziaren harira, hainbat adierazpen egin nahiko genituzke. Lehenik eta behin, argi utzi nahi dugu larrialdi klimatikoari aurre egitearen urgentzia ukaezina dela, eta horregatik, krisi honekiko dugun kezkagatik beragatik jartzen dugula... [+]


Lotsa sentitzen dut giza generoko kide izateagatik

Milaka pertsonak modu aktiboan parte hartu dute, eta hala jarraitzen dute, XXI. mendeko holokausto telebisatu handienaren aurka protestatzeko, eta pertsona horiei errespetu eta miresmen handiena zor diet. Baina, gizateriaren zoritxarrerako, askoz gehiago dira, egoerarekin... [+]


2025-07-23 | Iñaki Lasa Nuin
Gizakia kosmosa da

Gizakia kosmosa da. Kosmosa, mundua ez da gizakiarena, askotan hala dela ematen badu ere.

Udako solstizioan, egunez eguzkiak itsutu egiten gaitu duen argiaren indarrarekin, baina gauak ederrak dira, zeruan izar dirdiratsuak kabitu ezinka ikusten ditugunean. San Juan suaren... [+]


2025-07-23 | Josu Jimenez Maia
Marokoren estrategia zahar-berritua

"Saharar erradikalizatuek Estatu Islamikoaren burutza hartu dute Sahel-en". Izenburu asaldagarria, berriki argitaratua, baina hasierako asalduratik harago, testuaren irakurketa eta analisi sakonago bat eginda, honako ondorio hauek atera daitezke.

Kezka, ezinegona eta... [+]


Txorimaloei mokoka

Aurrean duzunak min ematen badizu, ez begiratu aurrera. Muturren aurrean duguna saihesteko logikoa dirudi, ezta? Zer ikusiko ote du gutako bakoitzak albo aldera so egiten duenean? Beharbada, miope batek betaurreko bila ikusten duen antzeko zerbait.

Miope bezain itsu,... [+]


2025-07-23 | Patxi Saez Beloki
Euskara gara

Gu gara euskara. Euskara gure baitan bizi da. Guk biziarazten dugu. Euskara bizi dugu eta euskarak bizi gaitu. Guk elikatzen dugu eta gu elikatzen gaitu. Euskara gara. Euskara egiten dugunean euskarak egiten gaitu. Guk dugu, euskarak gaitu.

Euskararik gabe ez gara, eta hori... [+]


2025-07-22 | Kote Camacho
Aurtengo baraualdirako jada hamalau lagunek eman dute izena

Barau kolektiboak beti erdaraz izaten ziren, baraualdi bat euskara hutsean antolatzen hasi ginen arte. Irakurketa dramatizatuak taldean, abestu, dantzatu, arnasketa kontzientea, masaje trukaketa, Bergarako igerilekura jaistea, kanten liburuxka... eta pilota partiduak.

Aurten,... [+]


2025-07-22 | Nagore González
Maite ditugun pertsonen heriotza

Zenbat min jasan dezake bihotz batek?

Zenbat aztarna sentitu dezake azkenengo bihotz-taupadara arte?

Jaiotzen garenetik, min desberdinak sentitzen ditugu. Desilusioak eta arazoak, gero eta helduago garenean, orduan eta jasanezinagoak bihurtzen dira.

Jolasa bukatzea... [+]


Banketxeen mozkinak eta ustezko ezinak

Askotan hitz egin izaten da (dugu) banketxeen inguruan, kritika askoren jo-puntuan jarriz behin baino gehiagotan. Inor gutxi ezagutzen dut banketxeei buruz zerbait txarra esan ez duenik… baina, era berean, inor gutxi ezagutzen dut banketxeen zerbitzurik erabiltzen ez... [+]


Eguneraketa berriak daude