Bouba Diouf (Mbolo Moye Doole): “Kooperatibak migratzaileon bizi baldintzak eta integrazioa hobetzeko modu bat izan daitezke”

  • Migratzaile talde batek sortu duen garbitzaile kooperatiba bat da Mbolo Moye Doole. ARGIA aldizkarian adierazi izan dugunez, gurekin elkarlanean “Inor ez da ilegala” kanpaina jarri zuten martxan, kooperatibarako dirua lortzeko.


2018ko abenduaren 21ean - 12:10
Argazkia: @halabedi
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Mbolo Moye Doole kooperatibako kidea den Bouba Diouf izan dute protagonista Halabedi Irratiko Hizpidean saioan, eta kooperatibaren berri eman du bertan.

Elkarrizketa osoa hemen entzungai (Halabedi irratia):


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Inor ez da ilegala
2025-06-04 | Uriola.eus
Manteroekin eta Ainararekin elkartasuna adierazi dute Bilboko Epaitegiaren aurrean

Ainararen aurkako epaiketa dela eta, Bilboko Epaitegiarekin aurrean elkartu dira Manteroekin bat! plataforma eta bertaratutakoak poliziaren gehiegikerien eta egiturazko arrazakeriaren aurrean, elkartasunez antolatuko direla aldarrikatzeko.


Zaku bete galdera iritsi dira Leizaran institutuko ikasleak Pape Niangen solasaldira

Andoaingo institutuan izan da Pape Niang, bere migrazio-esperientzia kontatzen. 16-18 urteko gazteek, aurrez Pape Niang, hasiera berri bat liburua irakurria zuten ikasleek, jakin-minez, gogoetez eta galderez bete dute aretoa. Bejondeiela, pertsona kritikoak heztea baita... [+]


Askatu dituzte Hendaiako zazpi atxilotuak, baina urtarrilean epailearen aitzinean agertu beharko dira

Hendaiako komisarian deklaratu dute asteazken goiz honetan, eta segidan atxilotu dituzte, martxoaren 14an Korrika Irundik Hendaiara iragan zen egunean “talde antolatuan migratzaileak Frantziako Estatuan sartzen laguntzea” leporatuta. Zazpi herritarren aldeko... [+]


“Migratzaileak autoan hartu eta Polizia egon zitekeen errepideak saihestuta eramaten nituen”

Pertsona migratzaile asko eraman ditu Aritzek bere autoan, Poliziak ez ditzan harrapatu, gaueko iluntasunean ez daitezen galdu eta batetik bestera seguru ibili daitezen. Bereziki gogoan ditu Irundik Hendaiara muga gurutzatzen lagundu eta etxean lotan izan zituen emakumea eta... [+]


Moussa bizilagunaren kanporatzea ekiditeko herri bazkaria egin dute asteburuan Txantrean

Kanporatze agindu mehatxua gainean du Moussa txantrearrak. Bizilagunak bildu dira prozesuari aurre egiten laguntzeko.


Indarkeria polizialaren gorakada eta Bilboko Udalaren erantzun falta salatu dute manteroek

Juan Mari Aburto alkateak jai apartak izan direla esan arren, kale saltzaileek Aste Nagusian etengabeko tentsioa, jazarpena eta presentzia polizial neurrigabea bizi izan dutela kritikatu dute. Beren eskubideak babesteko neurriak adostu nahian uztailetik Bilboko Udalarekin... [+]


Bost urte inor ez da ilegala aldarrikatzen

Bost urtean, Inor ez da ilegala proiektuak lau haizetara zabaldu ditu migratzaileen eskubideen aldeko lelodun kamiseta, jertse eta poltsak; elkarlana eta elkartasuna oinarri dituen ekimenak istorio eta bizipen ugari oparitu dizkigu; eta zoritxarrez, inoiz baino biziago... [+]


2023-07-13 | Ilargi Manzanares
Texasen “harresi flotagarri” bat eraikitzen ari dira, migratzaileei bidea oztopatzeko

Neurria Texaseko (AEB) gobernadore Greg Abbott kontserbadorearen proposamena da. Migratzaileen aurkako beste hainbat politika erasokor aplikatu ditu aurretik: kontzertinen instalazioa, mugako patruilen sorrera, eta migratzaileen deportazioa estatu demokratetara autobusez.


2023-07-07 | Ilargi Manzanares
Irun eta Hendaia arteko mugaren “antzerki lotsagarria” salatu dute

Irungo eta Hendaiako herritarrak elkartu dira Santiago zubian, “Ireki zubiak, elkartasuna eraiki” lelopean ostegunean.


2023-07-05 | Ilargi Manzanares
Irun eta Hendaiaren arteko muga irekitzeko elkarretaratzera deitu dute, migratzaileen eskubideen alde

Uztailaren 6an, 18:00itan, Santiagoko zubian deitu dute kontzentraziora hainbat taldek, hala nola Bidasoa Etorkinekin, Irungo Harrera Sarea, edo Ongi Etorri Errefuxiatuak.


Hör Berlin eta legalitate kontu batzuk

Han agertu zen, Hör Berlinen, Brava DJa, bere txapela gorri eta guzti Inor ez da ilegala leloa zeraman kamiseta jantzita. Orain hilabete pasatako kontua da eta spoilerra egin badizut ere, irakurle, amaiera horixe duen istorio polita kontatuko dizut gaur.


Eguneraketa berriak daude