Bost zentral eolikori buruzko iragarkiak egun bakarrean, Jaurlaritzaren aldizkarian

  • Aldizkari ofizialean egun bakarrean bost zentral eolikorentzako hainbat eskaerari buruzko informazioa eman du Eusko Jaurlaritzak, bai aurretiazko administrazio baimena emateko eskarienak, bai ingurumen-inpaktuaren adierazpena eskatzeko. Bi eskari Gipuzkoako proiektuentzako dira eta beste hiruak Bizkaiko hainbat tokitan egin nahi diren azpiegiturentzako. Enkarterrietan, berriz, Artzentales inguruko makroeolikoen proiektua geratzeko 2.500 alegazio aurkeztu dituzte herritarrek.

Oletako lepo inguruan kokatu nahi dute zentral eolikoetako bat.

2023ko abenduaren 15an - 09:10
Azken eguneraketa: 10:34

EAEko aldizkari ofiziala eolikoen inguruko iragarpenez beteta dator ostiral honetan. Eusko Jaurlaritzako Gipuzkoa eta Bizkaiko Industriako Lurralde Ordezkaritzek egin dituzte iragarkiak orain izapideekin hasi edo jarraitzeko, baina azpiegitura horietako batzuen egitasmoak aspaldi ezagutarazi zituzten sustatzaileek.

Gipuzkoako kasuan, Trekutz mendiaren inguruan, Urretxu eta Antzuola artean Cilda Energy SL-k –Capital Energy multinazional taldearen sozietatea– 5 MWko bi haize errota jarri nahi ditu eta lau kilometroko lurpeko linea elektriko bat eraiki; denera 10 milioi euro baino gehiago kostako duen proiektua da. Horretarako ingurumen-inpaktu baimena eskatu du konpainiak eta eskabide hori jarri du Jaurlaritzak jendaurrean.

Horrez gain, Gipuzkoan ere, Oletako mendi eta lepo inguruan –Azkoitia, Azpeitia, Zumarraga eta Ezkio-Itsaso ukituko lituzke– beste zentral eoliko bat eraiki nahi dute. Kasu honetan Green Capital enpresak egin du eskaria ingurumen-inpaktu adierazpena onartzeko. Zentral honek 4 aerosorgailu edukiko lituzke 5 MWkoak eta bost kilometro baino gehiagoko lurrazpiko linea batekin lotuta egongo litzateke; 20 milioi euroko aurrekontua du proiektuak.

"Enkarterriko lurraldea aukeratua izan da energia kolonialismo eta finantza espekulazioaren prozesu oso zabal baten baitan, administrazioaren adostasunaz, enpresa handiek berdez tindatzen dutelarik baliabide naturalen espoliazioa"

Bizkaian beste hiru zentral eolikoen inguruko iragarkiak irakur daitezke aldizkari ofizialean, denak aurretiazko administrazio baimena eskatzeko: Zeberio, Galdakao, Bedia eta Igorreko udalerriak ukitzen dituena, Ferosca Wind SL enpresarena –6 haize errota–; Gorliz eta Lemoiz arteko beste bat, Mendia Wind SL izeneko enpresa batek eskatua 5 haize errota jartzeko; eta  Bakio, Maruri-Jatabe eta Mungia artean beste zentral baterako eskaria Mendia Wind enpresa berak egina, baina kasu honetan 8 haize errotarentzat.

3.000 alegazio Enkarterrietan, makroeolikoen kontra

Artzentales, Sopuerta, Galdames, Muskiz, Zalla eta Gueñesko lurrak kaltetuko dituen Alen-Mello gailurreriako zentral eoliko proiektuaren kontrako 3.000 alegazio aurkeztu ditu Makroeolikorik Ez herri plataformak.

Azpiegitura erraldoia Euskal Haizie SL enpresak jarri nahi du inguru horretan eta plataformak gogor gaitzetsi du egitasmoa: "Mendien industralizazioaren aurka eta kapital handien onurarako, lurraldeetako biztanleria pobretzen duen eredu makro-berriztagarriaren kontra" azaldu dira.

Enkarterrietan Makroeolikorik Ez plataformako elkarretaratzea, alegazioak aurkezteko unean. Argazkia: Makroeolikorik Ez.

Horrez gain, salatu dute kalteturiko udalek ez dituztela adierazpen sinbolikoetatik haragoko urratsak eman eta plataformak bere jarduerarekin aurrera jarraituko duela ohartarazi du. "Enkarterriko lurraldea aukeratua izan da energia kolonialismo eta finantza espekulazioaren prozesu oso zabal baten baitan, administrazioaren adostasunaz, enpresa handiek berdez tindatzen dutelarik baliabide naturalen espoliazioa", azaldu du.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ingurumena
2024-05-14 | Garazi Zabaleta
Ja(ki)tea
Betiko eta bertako sukaldaritza sustatzeko elkartea

2009an sortu zen Ja(ki)tea elkartea zenbait jatetxe, sukaldari eta gastronomia kritikariren arteko elkarlanetik. “Hasiera hartan, Gipuzkoako 14 bat jatetxe elkartu ginen, baina pixkanaka hazten joan da proiektua, eta gaur egun 37 gara”, azaldu du Xabier Zabaletak,... [+]


2024-05-14 | Jakoba Errekondo
Ezti ihintzez egindako ihintz eztia

Zein da zuretzat zuhaitzik gozoena? Janari gozoenak ematen dituena? Erleentzako eztigai, lore gehien eskaintzen duena? Ez ba! Ezkur jendearen artekoak dira zuhaitzik gozoenak.


2024-05-14 | Iñaki Sanz-Azkue
Dragoitxo arrunta eta klima aldaketa: etsaia lagun duzunean...

Euskal Herriko gune batzuetan bizilagun ezaguna dute jada dragoitxo arrunta. Nafarroa hegoaldean, esaterako, urteak daramatza (gutxienez 1980ko hamarkadatik) bertako hormetan eta etxe inguruetan gora eta behera, batez ere gau partean, argia duten inguruetan, jatena non... [+]


Borrokak eta liburuak

Konturatu orduko apirila joan da, bere intentsitate eta kolore guztiekin. Egun beroak, epelak eta hotzak utzi dizkigu. Ostadarra eta izotza. Euri jasak eta bero sapa. Jaio berri diren arkume apurrak belardian dabiltzan bitartean, labanak eten egin du bizitza eman duten hiru... [+]


2024-05-13 | ARGIA
Alternatiba ekosozial justua aldarrikatu dute Iruñean eta Bilbon

Maiatzaren 11n egin dira mobilizazioak eta Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak, Emakumeen Mundu Martxak eta Gune Ekosozialistak antolatu dituzte. 60 eragile sozial baino gehiagok bat egin dute mobilizazioekin.


Eguneraketa berriak daude