Bost urteko espetxe zigorra Mossoei pintura eta hautsa botatzeagatik

  • 2018an, Jusapolen aurkako manifestazio batean segurtasun indarrei "eraso egiteagatik" erruduntzat jo dute Marcel Vivet kataluniarra. Bartzelonako Audientziak "hiri gerrillatzat" jo du orduan gertatutakoa.


2021eko ekainaren 18an - 11:21
Azken eguneraketa: 13:27
Argazkia: Victor Serri / La Directa

Bartzelonako Probintzia Auzitegiak bost urteko kartzela zigorra ezarri dio gizon bati, 2018ko irailean Jusapol Espainiako polizien sindikatu eskuindarraren aurka egindako manifestazio batean Mossoei pintura eta hautsa botatzeagatik. "Hiri gerrillen" antzera jokatu zela ebatzi du tribunalak, eta hiru delitu egotzi dizkio Marcel Viventi: desorden publikoa, segurtasun indarren aurkako atentatua eta lesioak, kalte-ordainak ematera behartzeaz gain. 

2018ko irailaren 29an Jusapol sindikatuak manifestazioa egin zuen Urriaren 1eko erreferendumean Espainiako poliziek egindako lana txalotzeko. Horren aurrean hainbat elkarte independentistek elkarretaratzea antolatu zuten. Protesta hori ezagun ezin egin koloretako hautsak botaz, Indiako “holi” festaren antzera, mossoak askotariko kolorez zikindu zituztelako. Marcel Vivet Guanyem Badalona en Comú-ko zerrendako kidea zen orduan, eta mobilizazioan parte hartu zuen. 

Auzitegiak ebatzi du manifestariek —horien arten Vivetek— jaurtitako pinturaren helburua ez zela festa baten irudikapena egitea, segurtasun indarrei eraso egitea baizik: hautsekin, Poliziari ikusmena zaildu eta arnasteko arazoak eragin nahi zizkieten bertaratuek. Gainera, tribunalak azaldu du botilak eta min emateko beste hainbat objektu bota zizkietela agenteei. Vivetek bandera bat esekitzeko zeraman makilarekin, ustez, polizia bat kolpatu zuen. Berak ezeztatu egin badu ere, karguez gain, agenteari 1.512 euroko kalte-ordaina ematera behartu dute Vivet.

Salbuespenezko kasutzat jo dute

2020ko azaroan, Generalitateko Barne Kontseilari zen Miquel Sámperrek iragarri zuen akordio batera heldu zirela, Kataluniako administrazioak mota horretako akusazio gehiago ez aurkezteko. Horren arabera, manifestazioetan segurtasun indarren aurkako  akusazioak ez lirateke auzitegira helduko administraziotik. Halere, Viveten kasua salbuespenetako bat izan da, haren aurkako karguak mantendu egin baitira.

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Katalunia
Jesús Rodríguez kazetariak erbestera jo du Auzitegi Nazionalaren jazarpenaren aurrean

Joan den azaroaren 6an Espainiako Auzitegi Nazionaleko Manuel García-Castellón epaileak hamabi pertsona auzipetu zituen Tsunami Democratikoa auzia dela eta. Ostegun honetan ezagutu zen hiruk atzerrira ihes egin dutela, tartean Jesús Rodríguez La... [+]


Amnistia Legearen proposamena onartu du Kongresuak eta haren bidean Kataluniako hauteskundeak sartu dira

Orain Senatura bidean joango da legea, han PPk ahal duen neurrian atzeratuko du –bi bat hilabetez– eta gero berriz itzuliko da Espainiako Kongresura azken onarpena izan dezan.


hauteskunde aurrerapena Katalunian
Juntsek dio Puigdemont izango dela bere hautagaia maiatzaren 12ko hauteskundeetan

Pere Aragonès Generalitateko presidenteak asteazken honetan aurreratu ditu Kataluniako hauteskunde autonomikoak, En Comú-rekin batera atera behar zituen 2024ko aurrekontuek porrot egin ondoren. Juntsek iragarri du bere hautagaia Carles Puigdemont izango dela; azken... [+]


Azken 20 urteetan etxebizitzetako ur grisak birziklatzen ditu Kataluniako herri batek

Ura aurrezteko ordenantzak onartu nahi dituzten udal guztiak, tartean Bartzelona, Sant Cugat del Vallèsera joaten dira. Udalerri horrek ura aurrezteko bere lehen araudia onartu zuen 2002an, eta 2008an eta 2018an eguneratu zuen, murriztaileagoa izan zedin.


Kopa eta kulero menstrualak doan Katalunian

Kopa baten, kulero menstrual baten edo konpresa berrerabilgarri pare baten artean aukeratu ahal izango da.


Eguneraketa berriak daude