Bost lagun atxilotu ditu Ertzaintzak Voxen mitinaren harira Barakaldon, bostak antifaxistak

  • Voxen ekitaldiaren aurka protestan ari ziren barakaldarren aurka oldartu zen Ertzaintza. Bost lagun atxilotu dituzte eta gazte batek zauriak jaso ditu.

     


2020ko uztailaren 10ean - 10:41
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Ostegun honetan Vox alderdi ultraeskuindarrak hauteskunde ekitaldia egin zuen Barakaldon. Euskal Herriko gainontzeko txokoetan gertatu den bezala, hainbat bizilagun kalera atera dira haien kontra egiteko. Ehunka pertsona bildu dira Bide Onera plaza inguruan, Voxeko eledun Ortega Smith eta enparauak txistu eta oihu artean jasotzeko. Voxeko kideek euskal preso politikoen aldeko kartel bat erditik hautsi dute ekitaldian.

Ertzaintzak babestuta egin dute mitina eskuin muturreko alderdikideek. Plaza inguratzen zuten manifestarien aurka jo eta bost lagun atxilotu dituzte istiluetan, “desordena publikoa” egotzita.

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Eskuin muturra
2025eko urriaren 29
Faxismoaz

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!