Bost eguneko greba hasi dute Gipuzkoako zaharren egoitzetako langileek

  • Gipuzkoako zaharren egoitzetako eta eguneko zentroetako langileek bost eguneko greba hasi dute astelehenean, “lan hitzarmen duinaren alde”.


2013ko apirilaren 30ean - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Zaharren egoitzetako langileek manifestazioa egin zuten atzo Donostian.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

ELA eta LAB sindikatuen arabera, adinekoen egoitzetako langileen %92k egin zuen bat greba deialdiarekin, eta eguneko zentroetako langileen %80k. Aldiz, Adegi enpresarien elkarteak esan du %10ak egin zuela greba. Gutxieneko zerbitzuak %50 izan beharko dira, Eusko Jaurlaritzak zehaztu duenez.

Greba deialdiak 3.000 langile ingururi eragiten die, %85ari. Gainerako %15ak akordio berria sinatu du Biharko-rekin, zaharren sei egoitza eta eguneko hamaika zentro dituen enpresarekin. Adegiren enpresa bat da Biharko.

Akordioak Gipuzkoako Foru Aldundiaren babes ekonomikoa dauka.

Iñigo Zubeldia ELAko ordezkariak azaldu duenez, Lares patronalak kudeatzen dituen Eskoriatzako egoitzako eta Zestoako udal-zentroko langileak ere adostasunera heldu dira. Laresen gainerako egoitzek eta Adegiren esku daudenek, ordea, ez dute Diputazioak proposatutako akordioa sinatu. Horren harira, Adegik salaketa jarri du Diputazioaren aurka, "negoziazio kolektiborako eskubidea urratzeagatik".

“Adegiren enpresa bat da Biharko. Harrigarria da Adegik akordioa ez sinatzea, eta haren enpresa batek sinatu nahi izatea”, adierazi du Zubeldiak, Berria egunkariak jaso duenez.

Bost eguneko greba amaitu eta aurrerapausorik ematen ez bada, maiatzaren 13rako greba mugagabea deituko duela jakinarazi du ELA sindikatuak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Murrizketak
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!