Bonbak, berriz ere Bardean

  • Azaroaren 8an, 9an eta 10ean benetako munizioarekin eginen dituzte maniobra militarrak Bardeako Tiro Poligonoan. Tiro Poligonoaren Kontrako taldeak elkarretaratzea eginen du larunbatean Tuteran. 

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2017ko azaroaren 07an - 08:31

Beste behin ere benetako bonbak jaurtiko dituzte Bardeako Tiro Poligonoan. Maniobra militarrak eginen dituzte azaroaren 8, 9 eta 10ean. 

Bardean, Parke Naturalean eta Munduko Natura Erreserba izendatutako horretan dagoen Tiro Poligonoan maniobra militar gehiago izanen dira aste honetan.

Azaroaren 8 eta 9rako daude iragarrita, hau da, asteazken eta ostegunerako. Behar izanez gero ostiralera ere luzatuko dituzte maniobrak. Ariketa militar horietan benetako munizioarekin eginen dituzte gainera.

Elkarretaratzea antolatu dute Poligonoaren Aurkako Taldetik. Ostegunean eginen dute Tuterako plaza Berrian.

Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bardeetako tiro eremua
Bonbak eta munizioa jaurtiko dituzte aste guztian Bardeako tiro poligonoan

Herrialde askotako hegazkinak izanen dira Bardean gerrarako ariketa militarrak egiten. Benetako bonbak eta munizioa erabiliko dituzte horretarako. Aste osoan izanen dira lan horietan eta Poligonoaren Aurkako Asanbleak zalantzak ditu segurtasuna ziurtatuko ote duten... [+]


Benetako bonbekin maniobra militarrak egiten ari dira Bardean

Bardeak Ya plataformak salatu du ostegun iluntzean "bi eztanda handi" entzun zirela Tuteran eta Zaragozako zenbait herritan. Benetako munizioa erabiltzen ari da Espainiako Armada ariketa militarrak egiteko. "Bisitariei ohartarazten ari zaizkie laser armak ere... [+]


Bonbardaketa praktikak Bardean, hamabost egunez

Benetako armak erabili dituzte eta ostirala arte ariko da Espainiako Armada parajean bonbak botatzen.


Espainiako Armadak lau eguneko bonbardaketa hasi du Bardean

Espainiako Defentsa Ministerioak ez du argitu benetako sua erabiltzen ari diren ala ez. Aurreko astean erabili zuten, herritarrak abisatu gabe.


Eguneraketa berriak daude