Boliviako estatu kolpea salatzeko elkarretaratzea egingo dute asteartean Gasteizen

  • Asteartean, azaroak 12, Andra Mari Zuriaren plazan, Boliviak bizi duen estatu kolpea salatuko dute 19:30etan burutuko den elkarretaratzean.

Artikulu hau CC BY-SA 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko azaroaren 11n - 14:16
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Askapenak elkarretaratzea deitu du Boliviako estatu kolpea salatzeko, bihar 19:30etan Andra Mari Zuriaren plazan. “Boliviako prozesu eraldatzailea” babesteko deia luzatu du Askapenak.

Kargua uztera behartua izan ostean, atzo aurkeztu zuen Evo Moralesek bere dimisioa, Boliviako “bake soziala” bermatze aldera, eta estatu kolpeak aurrera egin du. Boliviako presidentearen hitzetan “Kolpe zibiko, politiko eta poliziala izan da”. Azken egunetako protesta bortitzek, Morales presidentearen etxearen eta MAS alderdiaren egoitzen aurkako erasoei eman diete bide, Boliviako presidenteak berak sare sozialetan salatu duen bezala.


Irakurri gehiago: Bolivia Nazioartea Amerika
Bolivia kanalean gehiago
2024ko ekainaren 19
Elena Quispe Tincuta eta Cecilia Llusco Alaña
"Bizitzan dena ezin da gailurra izan"

Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.