Bizkaiko pentsionistek mobilizazioa egin dute txertaketaren planifikazio hobe baten alde

  • Pentsionistek manifestazioa egin zuten astelehenean udaletxetik hasita Osakidetzako egoitzara arte, 65 eta 79 urte bitarteko pertsonak “epe laburreko txertaketa-planetatik baztertzeagatik” haien gaitzespena adierazteko.

(Argazkia: Ecuador Etxea)
Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2021eko apirilaren 21ean - 09:24
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Adin-tarte horretako pertsonen kezka “oso nabarmena” dela adierazi dute. Izan ere, arrisku gehien dutenak dira eta azken asteetan “kutsatu eta ospitaleratu asko” egon dira.

Gainera azken egunetan hainbat nahasmen egon direla jakinarazi dute: “Joan den asteko ostegunean, Osasun sailburuak iragarri zuen 60 urtetik beherako pertsonek ez zutela oraingoz AstraZeneca txertoa jasoko. Baina, aldi berean, txerto horrekin 65 urtera arte ez ezik, 69 urtera arte ere txertatzen jarraituko zela adierazi zuen".

Hainbat pertsonari mezu baten bidez txertatzeko eguna eta ordua eskatu zezaketela esan ondoren, txertoak bukatu zirela eta berriak iritsi arte ezingo zirela txertatu jakinarazi zietela adierazi dute.

Egoera honen aurrean, astelehenero bezala “protesta pazifikoa” egin dute udaletxearen aurrean, arazo hau konpontzeko hartu beharreko neurriak hartu ditzaten eskatzeko. 


Covid-19 shockean adi kanalean gehiago
2022ko otsailaren 16
Eneritz Zubiaurre, COVID-19aren aurkako txertoak kaltetua
"Txertoa hartu nuenetik ia urtebetera, oraindik ez naiz gai bizitza normala egiteko"

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...