Ekologistak Martxan elkarteak, Euskal Gune Ekosozialistarekin elkarlanean, larrialdi klimatiko eta sozialaren aurrean Bilbo aldeak dauzkan puntu beltz nabarmenenak erakutsi dizkie hedabideei azaroaren 26an antolatutako Bizkaia kolapsoaren aurrean izeneko biran. Globalizazio kapitalistak ezarritako ekoizpen eta kontsumo ereduaren aurrean eraikitzen ari diren alternatiben aipamenak ere izan ziren.
Tour sinboliko eta adierazgarrian Bilboaldeko azpiegitura nabarmenetara eraman ditu Ekologistak Martxan elkarteak azaroaren 26an haren deiari erantzunez bildutako hedabideak. Biraren helburua zen, militante ekologistek adierazi zutenez, Bizkaiko gizartea ohartaraztea energia fosilen kontsumoak, biodibertsitatearen galerak eta, oro har, Europako txoko honetan bizi dugun "normaltasun hiltzailea" nola mamitzen den lurralde honetako zenbait azpiegitura handitan.
Autobusak lehenik eraman zitue Bilboko portura eta zehazkiago hor munduko beste muturretatik ekarritako erregai fosilak deskargatzen diren terminalera. Atarian Iñaki Barcena irakasle eta militante ezagunak azaldu zituen petrolioaren eta beste erregaien urritzeak jada erakusten dituen ondorioak, denborarekin larriagotzen joango direnak.
Iñaki Barcena hitz egin ostean, David Hoyosek mugikortasuna jorratu du: AHT, autobideak, garraio pribatuak... Beste eredu bat behar dugu.
— Ekologistak Martxan (@ekologistak) November 26, 2020
Después de escuchar a Iñaki Bárcena, David Hoyos habla de movilidad: TAV, autopistas, transporte privado... Necesitamos otro modelo #colapso pic.twitter.com/JdyPB6OoM1
Birak Supersur autobideko tartea egin zuen gero eta militanteek baliatu zuten kritikatzeko azpiegitura oso garesti honen zentzugabekeria, azalduz herritarrek mugikortasunaren mitoa baino behar dutena dela zerbitzuak eskueran edukitzea. Salatu zuten autobide hori sustatzaileek aurreikusitako jendeen erdiak baino ez dutela erabiltzen, ordainpeko errepideak aberatsenen eskueran bakarrik dauden seinale.
Amets Ladislaok egungo ekoizleen egoera argi eta garbi azaldu digu Mercabilbao aurrean. Elikadurak ez ditu milaka kilometro egin behar.
— Ekologistak Martxan (@ekologistak) November 26, 2020
Frente q Mercabilbao, Amets Ladislao nos ha expuesto la realidad de nuestras productoras. Es un sinsentido que la comida recorra miles de km. pic.twitter.com/9QMHUyI0lp
Bilboaldeko Ur Partzuergoa ere bisitatu zuten eta hor ekologistek ohartarazi zuten Euskal Herriko biztanle gehien biltzen duen inguru honen ur hornidura hain modu zentralizatu eta mugatuan egotea, ur eskasia indartzen ari denean berrantolatu eta dibertsifikatu beharra dagoena. Hortik Mercabilbaora jo dute, eskualdea hein batean elikagaiz hornitzen duen azoka-biltegi handira. Bertan Amets Ladislao baserritarrak komentatu ditu elikagaien ekoizpen eta kontsumoan nagusitu den eredu produktibista industrialaren ezaugarriak eta horien aurrean hainbat laborari txiki, merkatari eta kontsumitzailek azken urteotan eraiki dituzten egitura alterlatiboak.
Horietako batean, hain zuzen, Labore elkarteak Santutxun daukan saltokian eman diete hamaiketakoa bidaian partaide zirenei. Hondakinen afera ere nabarmendu dute eta Gorka Bueno aritu da Zabalgarbi erraustegiak gure ekoizpen eta kontsumo ereduaren barrunbeez erakusten dituenak azaltzen.
Ostera autobusa hartuta, azken geldialdia Bilboko Inmigrazio bulegoaren atarian egin dute, Etxekotu Gabeko Emakume Langileen ordezkari Txefi Rocok ohartarazi ditu baidaiariak nagusiki gure zaharren zaintza lanetan ari diren beharginon arazoez eta denen ahotan dabilen zaintza kontzeptua modu egokian erabili beharraz..
Txefi Rocok hainbeste erabiltzen den #zaintza hitzari bueltak eman dizkio. Ikasteko dugu oraindik.
— Ekologistak Martxan (@ekologistak) November 26, 2020
Txefi Roco, de Trabajadoras No Domesticadas, nos ha dado un repaso por la tan manida palabra #cuidados. Tenemos mucho que aprender. #colapsar #MugenAmildegian #LosLimitesDelAbismo pic.twitter.com/RTjngb05Qv
Garaipen historikotzat jo dute hainbatek: duela sei urte Ozeano Bareko estatu zaurgarrietako ikasle talde batek bultzaturiko ekimen baten ondorioz, Nazio Batuen auzitegi gorenak iritzia plazaratu du uztailaren 23an, zeinak munduko estatuek klima aldaketari begira dituzten... [+]
"Berdela iparralderantz ari da mugitzen, itsasoa berotzeak sardinari ez dio on egiten eta geroz eta gutxiagoa dago, antxoarentzat ona da eta geroz eta gehiago dago, baina txikiagoa da...", dio Aztiko ikerlari Xabier Irigoienek, EITB Datak tenperaturaren gorakadaz egin... [+]
Abuztuan 411.000 hektarea baso eta lursail erre dira León, Asturias, Ourense, Cáceres eta Zamoran. Bizkaiko eta Gipuzkoako azalera osoa beste. Irmotasunez esan dezakegu muturreko baldintza meteorologikoek sutu zituztela suteak, berotze global antropogenikoaren... [+]
Paul Moal-Darrigade ozeanografoak "Itsas korronteak eta klima aldaketa" bere tesia aurkezten du Donapaleun Otsail Ostegunak hitzaldi zikloaren baitan, eta Kanaldudek jaso du solasaldia bideoz.
Ikerketa batek ondorioztatu du adituek uste baino AMOC korrontearen kolapsoa egoteko aukera handiagoak daudela. Korrontean aldaketa handiek eta azkenengo kolapso batek euri tropikaletan eraldaketa handiak eragingo lituzke, Europan negu oso hotzak eta uda lehorrak izango... [+]
Naturklima fundazioak kaleratutako Itsasoko eta kostako txostena-k argitara eman ditu klima aldaketa euskal kostaldean izaten ari den ondorioak: Bizkaiko Golkoko uren tenperatuta 0,22 gradu igo da hamarkada bakoitzean, 1981tik 2023ra, munduko uren tenperaturen batez besteko... [+]
Gaztetape (Getaria) eta Muriola (Barrika) hondartzak 2050. urterako desager daitezke Greenpeaceren txostenaren arabera. Itzurun (Zumaia), Karraspio (Mendexa), Isuntza (Lekeitio) eta Azkorri (Getxo) hondartzek hedaduraren erdia gal dezakete.
Azken asteko sapa lehergarri egunetan gure zereginen egitarauak aldatu beharrean aurkitu gara. Freskura erlatibo batek seietan atera gaitu ohetik, gosaldu eta lan gehienak bederatzietarako plegatu ditugu eta hamarretan jalgi gara oinezko ibilaldia egitera. Eta ez ginen bakarrak... [+]
Prekaritate global hirukoitza pairatzen dute Pakistanen, klimak, energia gabeziak eta finantza publiko arazoak elkarrekin eragindakoak, bakoitzak bertze bien kalteak areagotzen dituela. Halere, arazoaz jabetu dira bertako agintariak eta bideratu dituzte aldaketak, nahiz eta... [+]
2003ko udarekin batera, 1970etik beroena izan da aurtengoa. Europar Batasuneko "Copernicus" behategiak larrialdi klimatikoa dela-eta bero boladak "maizago" egongo direla dio, eta aurtengo ekainean bere ondorioak izan ditu: ehunka pertsona hil dira Europan.
Bizi mugimendua, Nicolas Goñirekin. Bizi mugimendua 2009az geroztik ari da klima larrialdiaren aurka borrokan Ipar Euskal Herrian. Erradikal eta pragmatiko, herrikoi eta anbiziodun, garaiek eskatzen duten mugimendua izan nahi du Bizik. Nicolas Goñirekin aritu gara,... [+]
Bero boladak ohikoagoak eta luzeagoak dira, azken bi mendeetan 20 zentimetrotan igo da itsas maila eta EAEko bataz besteko tenperatura 0,3 ºC igo da hamarkada bakoitzean.
Lurreko bi heren baino gehiago ura da; ur horretatik %96, ozeanoetako ur gazia. Eguzki izpiak ozeanoetako lehen 200 metroko sakonerara heltzen dira, eta bertan bizi dira munduko arrantza industriak ustiatzen dituen espezie ia guztiak. Aitzitik, zientziak gehiago erreparatu izan... [+]
Landetako THT Ez taldeak antolatutako hitzaldia duzue honakoa, apirilaren 27an Seignossen hirian egina. Iaz Groelandian 149 egunez preso atxikitako Paul Watson baleen aldeko ekintzaileak, Sea Shepherd-eko Lamya Essemlali ekologistak eta GNSA Zuhaitzen Babeserako Frantziako... [+]
Ehun konpainia multinazional baino ez daude baliabide naturalen erauzketarekin lotutako gatazka guztien % 20aren atzean, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoak egin duen ikerketa baten arabera. Ikerketak agerian utzi du iparralde globaleko herrialdeetako konpainiak baliabideez... [+]