Bizitzak salbatzea betebeharra dela salatu du Ongi Etorri Errefuxiatuak elkarteak Elcano ontziaren bisitan

  • Asteburuan Elcano Espainiako armadaren gerra ontzia Getarian izan da, eta Ongi Etorri Errefuxiatuak elkarteak pertsonak salbatzen dituztenen kriminalizazioa salatu du.


2019ko uztailaren 8an - 10:09
Getarian egindako protesta. Argazkia: Ongi Etorri Errefuxiatuak Bizkaia
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Itsasoan bizitzak salbatzen dituztenen jazarpena eta munduan hainbeste sufrimendu eragiten duten ontzien zuritzea salatu du Ongi Etorri Errefuxiatuak elkarteak Getarian, Elcano ontziaren bisita dela eta. Igandean goizeko 9:30ean ekin zieten protestari, eta 11:00etan performancea egin zuten Malkorbe hondartzan, egunero itsasoan hiltzen diren pertsonak omentzeko.

Gaur egun Europako herrialdeak Giza Eskubideen Nazioarteko Lege eta Itunak urratzen ari direla eta Europara migratu nahi dutenen aurkako genozidioa gertatzen ari dela azpimarratu dute, instituzioetatik militarismoa eta arma-industria goraipatzen ari dela gogoratuz.

Euskal Autonomia Erkidegoa Espainiako Estatuan arma gehien produzitu eta banatzen dituen komunitate autonomoa da, eta enpresa hauek eginiko armen zati handi bat gerran dauden Afrika eta Ekialde Hurbileko herrialdeetara doaz. Arma salmenta honekin, herrialde horietan egoera ezegonkorra sortu eta mendebaldeko potentziek multinazionalen bidez baliabideak espoliatzen dizkietela salatu dute.


Ongi Etorri Errefuxiatuak kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.