Munduko birziklapen datuek argazki kezkagarria utzi dute

  • 2017. urtean lehengaien kontsumoak gora egin zuela azaldu du The Circularity Gap Report txostenak eta lehen aldiz gainditu dela 100.000 milioi tona lehengaien langa. Kontsumo frenetiko horrekin batera, ekonomia zirkularraren datuek okerrera egin zuten urte horretan: materialen %9,1 berrerabiltzetik %8,6ra jaitsi ziren datuak, La Vanguardiak jaso duenez.


2020ko otsailaren 12an - 09:38

Birziklatze datu kaskar horiek esplikatzeko, ekonomiaren gorakadak eragin zuzena izan duela azpimarratu dute adituek, munduko ekonomiak azken urteetan utzitako hazkundeak lehengaien kontsumoa baitakar eta, ondorioz, arestian berrerabiliko lituzketen materialak zakarretara botatzea.

Ekonomia soilik ez, munduko biztanleriak ere gora egin du etengabe. Izan ere, planetan bizi diren gizakien kopurua bikoiztu egin da 50 urtean, eta ez hori bakarrik, pertsona horiek lau aldiz gehiago kontsumitzen dute.

Munduko herrialdeak oso urrun daude birziklapen tasa gomendagarritik. Europako Batzordeak 2030eko helburuen barruan jarri zuen birziklatu gabeko hondakinen tasa %10eraino gutxitzea. Gaur egungo datuak, ordea, urrun daude hortik, %24an –eta portzentaje honetatik kanpo geratzen dira erraustutako materialak–. Zer esanik ez espainiar Estatuari dagokionez: %54koa da zabortegietara doan hondakinen ehunekoa, Europako batez bestekoa baino handiagoa.

Adituak bat datoz hondakinen kantitatea gutxitzeko pizgarriak falta direla gobernuen aldetik, jendartea ez baitago kontzientziatuta honek ekar ditzakeen arazoez.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hondakinen kudeaketa
Espainiako Estatuan inoiz baino ur gehiago botilaratu da, eta behera egin du Hego Euskal Herrian

2022an errekor historikoa hautsi zen Espainiako Estatuan, ia 8.700 milioi litro ontziratu baitziren, Geologia eta Meatzaritza Institutuaren estatistikaren arabera. Aurreko urtean baino 580 milioi gehiago dira horiek, eta 2019an ezarritako mugarria baino % 4,8 gehiago.


Plastiko-fabrikatzaileek iruzur egin dutela erakusten du txosten batek

Sektoreko enpresek hamarkadak daramatzate praktika sustatzen, nahiz eta ebidentziak izan ez dela bideragarria, Center for Climate Integrity-ren ikerketa baten arabera.


Zaldibarko zabortegiaren hondamendia gogoratu dute laugarren urteurrenean

Zaldibar Argitu plataformak ekitaldia egin du igandean. Ez dago berririk “euskal oasian”, adierazi dute, “Eusko Jaurlaritzak dena ondo egin zuela errepikatu zuen”.


2024-01-30 | Uriola.eus
Zorrotzara iritsiko diren lixibiatuak jo-mugan

Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak komunikatu bat eskaini du Gipuzkoako erraustegiko lixibiatuak Zorrotzara bidaltzeko asmoaren inguruan.


Aierdik dio Artaxoan ez zela jaso behar Gipuzkoatik zetorren inongo hondakin likidorik

Artaxoako konpostatze plantara Gipuzkoatik Nafarroara bidalitako lixibiatuek Nafarroako Gobernuko eta Gipuzkoako Diputazioaren arteko hika-mika piztu dute. Ostegun honetan Jose María Aierdi kontseilari nafarrak gaitzetsi egin ditu atzo José Ignacio Asensio diputatu... [+]


Eguneraketa berriak daude