Bizi Bira zapatista 2021


2021eko irailaren 27an - 14:10
Azken eguneraketa: 16:15

Zapatisten delegazio batek Europara etortzeko asmoa zuela entzun nuenean, bat-bateko poza sentitu nuen. Mundu osoan pandemiaren mehatxupean bizi garen garai honetan, mugak gainditu eta besteen ahotsa entzuteko interesa adierazi zuten haiek nire miresmena merezi zutela ohartu nintzen. Berri hura jasotzean, antiglobalizazioaren zikloko bidaia politikoek eragiten zituzten sentsazioak etorri zitzaizkidan burura: berriro entzuten nuen gugandik urrun bizi arren gurekin horrenbeste gauza komunean dutenen ahotsa, eta berriro oroitzen mugetatik haragoko erronka politikoak komunak direla eta asanblada handi eta askotarikoetan landu eta eztabaidatu daitezkeela.

"Dekolonialitatearen afera gurean oso latza da, eta horrek sortzen dizkigun ezinegonak zapatistekin konpartitzen ahal ditugu"

Ziklo politiko hura amaituta badago ere (duela bi hilabete igaro da Genova2001 kontragailurraren 20. urtemuga), sentitzen dut atzera begira jarri eta handik “keinu politiko” aunitz berreskuratu beharrean gaudela. Adibidez, anbizio politikoa: momentu hartan, G8a deuseztatzea zen asmoa; zein da orain gurea? Baita herrialdeen eta nazioen arteko elkarlana ere, besteak beste asanblada eleanitzetan gauzatzen zena (gogoan dut zeinu hizkuntza ere erabiltzen zela, inor bazterrean ez uzteko). Eta jakina, norberaren lurraldetik kanpo ere burkideak izatea.

Urteak pasa dira, eta ez dut zapatisten gaur egungo gatazken eta lan ildoen inguruko informazio zehatza, baina jakin badakit zeintzuk diren gure erronkak eta gure galderak. Badakit dekolonialitatearen afera gurean oso latza dela, eta badakit ere horrek sortzen dizkigun ezinegonak zapatistekin konpartitzen ahal ditugula. Gauza bera gertatzen zait botereaz edo feminismoaz mintzatzen bagara.

Mexikotik datozen zapatistekin modu zintzoan solastatu, eztabaidatu eta lan eginez gero, hastear den ikasturtearen erronkei modu zorrotzagoan begiratu ahal izango diegu, baita gure erronka politikoen inguruan sakonago hausnartu ere.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-04-28 | Karmelo Landa
Gernikaren berpiztea

Urte bat bestearen ondotik, 87 urte joan dira astelehen lazgarri hartatik, apirilaren 26 hartatik; azoka eguna Gernikan, heriotza eguna. Suzko eta berunezko egunak eta urteak ondoren. Hildako ugariren gainean porlana eta isiltasuna. Porrota eta sufrikarioa. Nortasun debekatua,... [+]


Hitzen piroteknia

Garai batean nire ustez naftalinaz gainezka zeuden esaldiak erabiltzen hasia naizela antzeman dut. Zahartzen ari naizen seinale ote? “Osasuna badugu behintzat-eta, gustura egoteko moduan gaude!” edo “gure garaian jan ez, baina barre...”. Eta tristuraz... [+]


2024-04-28 | Ahoztar Zelaieta
EAJko karguen senide harrobia

Azken hamarkadan, EAJk hiru harrobitatik datozen kargu publikoen esku utzi du Eusko Jaurlaritzako sailen kudeaketa. PwC eta Andersen bezalako aholkularitza-enpresetan aritu zen talde bat nabarmentzen da. Beste talde garrantzitsu bat karrerako funtzionarioek osatzen dute... [+]


2024-04-28 | Edu Zelaieta Anta
Duda-muda

Ramadana bukatzear zela sortu zen zalantza irakasleen artean: familia musulmana duten ikasle batzuek adierazia zuten, ramadanaren amaieraren ospakizuna zela eta, ez zirela egun horretan joanen gelara. Ekintza horren bidez –aipatu zuen irakasle batek– argi gelditzen... [+]


Eguneraketa berriak daude