Biral egin dira bi turistak Bilboko La Salve zubitik egindako saltoen bideoak

  • Saltoen bideoak biral egin direnetik Bilboko Udaltzaingoa zubia zaintzen ari da, Nerbioi ibaira salto egin ez dezan beste inork.


2022ko uztailaren 18an - 12:43
Bilboko La Salve zubitik egin dute jauzi.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Bi bideo zabaldu dira sare sozialetan zehar, lehen bideoan gizon batek egiten du salto Nerbioi ibaira eta bigarren bideoan beste batek. El Correok adierazi duenez, Bilboko Udaltzaingoa zubia zaintzen ari da. Udaltzaingoak adierazi du ez dela asteburu honetan grabatu, baina bideoak beste hainbat pertsona salto egitera animatu ditzakeela ziurtatu du.

Bideoetan ingelesez atzerako kontaketa bat egin ondoren La Salve zubitik Nerbioi ibaira salto egiten dute ustez ingelesak diren bi gizonek.

La Salve zubiak 25 metro ditu eta gaizki salto eginez gero edo gaizki eroriz gero, hiltzeko arriskua dago. Zubietatik salto modu profesionalean egiten dutenek teknika garatuak dituzte eta modu jakin batean erortzen dira, minik ez egiteko lepoan, bizkarrean edo belarri barnean.

Bideoetan susmatu daiteke salto egin duten bi gizonak ez direla zauritu, nahiz eta haietako batek ia lagunen gainean egin salto.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Turismoa
2025eko abenduaren 10
Itsuan

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!