Ugalketaz gaindiko sexualitateaz hausnarketa argitaratu du Bilgune Feministak

  • Zer da sexualitatea? Euskal Herriko Bilgune Feministak atondu berri duen Sexualitatearen eztabaida txostenak proposatzen digunez, plazeraren kudeaketa litzateke. 17 orrialdeko txostena ez da itxia, hausnarketarako dokumentua baizik.


2014ko maiatzaren 22an - 07:00
Azken eguneraketa: 2014-05-26 10:16
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Urteetan emandako eztabaidak, ideiak eta ondorioak bildu dituzte txostenean. Helburua, jendeak irakurri eta gaiaz hitz egin eta hausnartzea da.

Sexuaren, generoaren eta sexualitatearen eraikuntza sozialaz argibideak aurkituko ditu irakurleak. Idatziak ugalketan oinarritutako sexualitate eredua aztertzen du eta jendarteak gaur egun eredu normaltzat horixe hartzen duela azpimarratzen du.

Sexu-hierarkia azaltzeko Gayle Rubin antropologo estatubatuarraren gurpil magikoa ekarri dute orriotara. Sexualitate ona, normala, naturala, sakratua, ondoko hitzek biltzen dute: heterosexuala, ezkontza barruan, monogamoa, ugaltzeko, ez komertziala, binaka, belaunaldi bereko kideen artean, pornografiarik ez, erlazio batean… Sexualitate txarrak, anormalak, naturaren kontrakoak, madarikatuak ondoko terminoak biltzen ditu: homosexuala, ezkontzatik kanpo, promiskuoa, plazeragatik, banaka edo taldean, noizean behin, sadomasokista, jendaurrean…

Ekainaren bukaera bitartean hainbat herritan sexualitatearen inguruko eztabaidak egingo dira, Bilgune Feministaren dokumentua oinarri hartuta.


Sexualitatea kanalean gehiago
2026ko otsailaren 11
Berriketa gutxi
Bixente

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.