Aspalditik daramagu Ordiziako Eskola Publikoko kideok, baita Euskal Herriko hamaika txokotako eskolek ere, pairatzen ditugun desorekak bideratzen lagunduko diguten neurri eta tresnak eskatzen. Olentzeroren oparia balitz bezala iritsi zitzaigun, paper dotorez bildua, zaurgarritasun indizea eta ikastetxeen arteko desoreka bideratzeko tresna. Papera kentzen hasi orduko, ordea, konturatu ginen jostailuak akats larriak zituela.
Nola liteke ikasle edota familien zaurgarritasun maila neurtzeko familia bakoitzari galdetzea Netflix duen ala ez, etxean zenbat bainugela dituen, familia kideen smartphone, tablet edo e-book kopurua, Internet sarbiderik duten ala ez... eta ez hartzea kontuan objektiboagoak diren familien errenta aitorpena, jabetzak, jatorria, euskara ezagutza edo zerbitzu sozialen edota laguntza sozialeko zerbitzuen erabilera? Galdetegiak subjektibotasunerako tarte handia uzten du. Eta hori horrela, eskola plaza jokoan egon daitekeela jakitun, familiek komenigarrienak zaizkien erantzunak eman ditzakete.
Ordizian migrazio tasa orokorra %19koa da. 5 urtetik beherako haurren familien %37k jatorria atzerrian dute, baina adin tarte horretan Eskola Publikoan matrikulaturik daudenen proportzioa %56koa da. Proportzio hori are handiagoa da zaurgarritasun neurriak hartzen diren 2 urteko geletan. Ordizian eskolatuak dauden ikasleen guraso edo tutoreen %38 ez dira euskaraz moldatzeko gai, eskola publikoan matrikulaturiko ikasleen guraso eta tutoreen artean, aldiz, proportzioa %59koa da. Eta egoera sozioekonomiko zaila duten eta Gizarte Zerbitzuen esku-hartzea edo laguntza jasotzen duten Ordiziako familietako ikasle ia guztiek Eskola Publikoan ikasten dute.
Ordiziako eskolen artean, jatorriaren baitako desoreka ehuneko 31,5 puntukoa da. 25,5 puntu hazi da azken 8 ikasturtean. Eskola bakoitzeko familien euskara ezagutzan ehuneko 48 puntuko desoreka dago. Eta, esan bezala, behar sozialak dituzten ikasle eta familia ia guztiak Eskola Publikoan daude.
Hori horrela, zur eta lur gelditu ginen Hezkuntza Sailak Ordiziarako hasieran ezarritako zaurgarritasun indizea %15,96koa izatea eta Eskola Publikoarentzat %27,91koa. Matrikulazio prozesuaren ondoren zuzendu bazuen ere (Ordiziarako %34 eta Eskola Publikoarentzat %51), aurrez adierazitako zaurgarritasun adierazleetatik baxuenaren nabarmen azpitik ezarri dute behin betiko indizea, hartu beharreko neurrietan ondorio zuzenak eraginez.
Zaurgarritasuna orekatzeko aitzakiarekin, Bildarratzen sailak matrikulazioa irauli du Eskola Publikoa bi matrikula gutxiagorekin utziz
Erabat eztabaidagarriak diren irizpide eta errealitatearekin bat ez datozen datu horiek hartu ditu Jaurlaritzak ustezko orekatze neurriak aplikatzeko. Baina neurrien aplikazioan ere, jostailuak akats larriak ditu. Akatsak edo, hain zuzen ere, zaurgarritasun handiena duten ikastetxe eta kasurik gehienetan, ikastetxe publikoak kaltetzen dituen joera. Hori gertatu da, besteak beste, Ordiziako Eskola Publikoan.
Ordizian Eskola Publikoak Haur Hezkuntzako 2. mailarako 47 matrikulazio eskaera jaso zituen, Jakintza Ikastolak, aldiz, 45. Behin betiko matrikulazioa horrela gauzatuko balitz ere, Eskola Publikoak zazpi ikaspostu libre izango zituzkeen. Hezkuntza Sailak, ordea, guztiz subjektiboa eta eztabaidagarria den “Zaurgarritasun Indizean” oinarrituta eta ikasturte honetan bi ikastetxeen arteko desoreka gehienez %10 murrizteko muga aintzakotzat hartuta, matrikulazio eskaera Eskola Publikoan egin zuten hiru ikasle ikastolara bideratu ditu. Aldiz, ikasle bat bideratu du ikastolatik Eskola Publikora. Azken emaitza: matrikulazio hobea eta plaza libreak dituen Eskola Publikoa 45 ikaslerekin utzi du eta Jakintza Ikastola 47rekin.
Hau da, zaurgarritasuna orekatzeko aitzakiarekin, Bildarratzen sailak matrikulazioa irauli du Eskola Publikoa bi matrikula gutxiagorekin utziz Jakintza Ikastolaren mesedetan. Mugimendu guztiz harrigarri eta salagarria. Izan ere, desoreken murriztean oso antzeko eragina izango zukeen bi ikastetxeen matrikulazioa mantendu eta “zaurgarri” izendaturiko bi edo hiru ikasle Eskola Publikotik Jakintza Ikastolara bideratu izan balitu eta “ez zaurgarri moduan” izendaturiko kopuru bera Jakintza Ikastolatik Eskola Publikora. Horrek desoreka modu oso antzekoan murriztuko luke, hasierako matrikulazio eskaerak bere horretan mantenduko lituzke, zaurgarritasun handiena duen ikastetxearen egoera hobetuko luke eta Eskola Publikoa hobetsi edo behintzat ez luke kaltetuko.
Zergatik hartu du Hezkuntza Sailak zaurgarritasun maila handiena duen ikastetxea kaltetzen duen erabakia? Zergatik ez du babestu eta lehenetsi Eskola Publikoa?
Horiek Ordiziako datuak eta erabakiak dira, baina erabilitako irizpideak ikusita, ziurrenik gauza bera gertatu da zaurgarritasun maila altua duten EAEko gainerako ikastetxe publikoetan.
Hezkuntza Saila eskola segregazioa ukatzetik onartzera pasa da. Ez da gutxi. Orain, ordea, modu eraginkorrean, segregazioa gehien pairatzen duten ikastetxeak kaltetu gabe eta Eskola Publikoa babestuz eta lehenetsiz egitea falta zaio. Gainera, Ordizia edo antzeko desoreka handiak dituzten guneetan pauso esanguratsuak emateko plan bereziak ezinbestekoak dira.
Bildarratz jauna, zure jostailuaren akats larriak ikusita, paper dotorean berriro ere bildu eta bueltan bidaltzen dizugu. Lehenbailehen jostailuaren akatsak zuzendu eta berri bat bidaltzea eskatzen dizugu. Gabonak gertu ditugu eta matrikulazio prozesu berria ate joka, ezin dugu denbora gehiago galdu. Olentzeroren bitartez bidali nahi baduzu, bikain, baina arren, ez dugu ikatz gehiago merezi.
Ordiziako Euskal Eskola Publikoko komunitatea
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.
1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]
Sarriegi jokatzen dugu erreaktiboki Euskal Herrian eta Euskalgintzan. Albiste bat, elkarrizketa bat, epai bat, eraso bat. Ondoren, erantzuna. Tamalez, berriro ere inertzia berak nakar Ander Gurrutxagaren elkarrizketa euskarafoboa aztertzera. Gustura gelditu zen, tartean zera... [+]
Euskararen (euskaldunon) aurkako oldarraldiak ertz ugari ditu; horietako bat fronte mediatikoa da, Voxento taldea buru eta PSOE-CCOO-UGTko kide ezagunak ekintzaile nagusi. Sarri eskaintzen digute idatziren bat, barnera dezagun Euskal Herriko hizkuntza ofizialetatik zein diren... [+]
Duela gutxi, Netanyahuren gobernuak, AEBen baimenarekin, legez kanpoko jarduerarekin jarraitzea erabaki du Gazan, eta zerrenda osoaren kontrola hartzea. Historia pixka bat egingo dut ez zaidalako zuzena iruditzen komunikabide edo kazetari batzuek Gazan gertatzen ari dena 2023ko... [+]
Abuztuaren 15ean Vladimir Putin eta Donald Trump Alaskan bildu ziren. Ofizialki, Ukrainako gerrari amaiera emateko bidean beste urratsen bat emateko. Baina Gazan milaka pertsona hiltzeko gupidarik ez duen politikariak serio esan al dezake penagarria eta tristea dela Ukrainan... [+]
Duela egun gutxi 6.000 alegazio baino gehiago aurkeztu dira Azantzan eta Sarbilen poligono eoliko berri bat eraikitzeko proiektuaren aurka. Antzeko beste proiektu batzuetan bezala, herritar eta talde antolatuen ahaleginari, antolaketari eta lanari esker egin da alegazioendako... [+]
Artikulu bati zer nolako izenburua jarri ez da aise hautatzen, ezta? Hasiera batean, “euskaldun gezurti, tranpatiak” bezalako izenburua idazteko asmoa nuen, baina inor mintzeko gogorik ez dudanez, goikoari eutsi diot, ene gogoetaren muina hobeto ulertaraziko... [+]
2025ean hazkunde ekonomiko txikia (%0,6) ez da gai izango langabezia-tasak %8ko muga gainditzea saihesteko; Zor Publikoak bi bilioi euro (BPGren %115) gainditzen ditu EK-k ezarritako %60aren oso gainetik, eta Gastu Publikoak estratosferan jarraitzen du.
Horri gehitu behar... [+]
Eskubide linguistikoen ikuspegi integratzaile baten eskaintza dugu gaurkoa.
Espainiako supremazismo linguistikoa osasuntsu eta bizkor ageri zaigu, “hooligan” samalda anitz baten babesaz eta komunikabide indartsuez sustatua. Azken aurreko lagina Santi Martinezena... [+]
Euskal Herri osoan —beste herrialdeetan bezalatsu— jairik ez da falta. Negu giroan ere asko badira ospatzen direnak, uda-garaian ez da festa gabeko egunik. Egun-argi luzeak eta gau epelak jendea etxe zuloetatik kanpora, kalera ateratzeko aproposak dira eta jai giroan... [+]
Azken asteetan bolo-bolo dabil Poliziaren eta, zehatzago esanda, Ertzaintzaren gaineko eztabaida. Tamalez, eztabaida piztearen arrazoia ez dira horiek Euskal Herri Langilearen kontra erabiltzen dituzten biolentzia eta jazarpen sistematikoa. Horren ordez, Ertzaintzaren eta bere... [+]
Artikulu honek badu testuinguru bat lerroburuaren gainetik, Hernaniko Udalean Kontxita Beitiak aurkeztutako Euskal Euskal Errepublikaren aldeko mozioa onartu ez izana. Harira!
Kultura judeokristau, musulmana eta platonismoaren ustez, denbora aurrera... [+]
A zer zortea gurea! Inork nahi ez duen edozein industria-proiekturentzako puntu bero gogokoena gara gu! Ezkerraldea eta Meatzaldea, beti prest beste leku batzuetan gogaitzen duen guztia beso zabalik hartzeko. Petronor? Ederto. Lindane-hobi bat? Aurrera. Dorre elektrikoak gure... [+]
Hemengo politikariek haien diskurtsotan immigranteen etorreraren alde edo kontra egiten dute. Immigrante ez-zurien etorreraren alde edo kontra, noski. Beste mugimenduak ez dut uste gehiegi inporta zaizkienik, edozein alderditakoak izanik ere. Tronu altu-altu batetik begiratzen... [+]
Duela gutxi Eusko Jaurlaritzak bultzatutako "Euskadiko Osasun Ituna" izenekoaren porrota ez da anekdota politiko soil bat, ezta osasun-kudeaketan unean-uneko estropezu bat ere. EAEko osasunaren ikuspegi kolektibo, inklusibo eta benetan publiko bat galtzea politika... [+]