Gobernuz Kanpoko Erakundea da Bilbotik Perura, 2010ean Trujillora joandako gazte talde batek sortua. Hasierako asmoa hango proiektu batzuk diruz laguntzea zen. Azkenaldian sentsibilizazioan ari dira buru-belarri, auzoko beste talde batzuekin batera.
Duela hamar urte San Inazioko gazte talde bat Trujillora (Peru) joan zen, hango proiektu batzuetan laguntzera. Auzora bueltatu zirenean esperientzia horri jarraipena emateko zerbait egin behar zutela erabaki zuten. Hala, lanean hasi ziren. Lehenengo urteetan Trujillon ezagututako proiektuak diruz laguntzeko ekintzak egiten hasi ziren, baina denborarekin sentsibilizazioa euren tresna garrantzitsuena zela konturatu ziren. “Gure jarrera eta ingurukoena eraldatzea funtsezkoa da mundu justu bat lortzeko”, azaldu digute. Egun, antolatzen dituzten jarduera gehienak sentsibilizaziora bideratuta daude, Trujillon bultzatzen dituzten proiektuen finantzaketa ahaztu gabe.
Emakumeen Defentsa Bulegoa da Perun laguntzen duten proiektu nagusia, Alto Trujillon kokatzen dena. Profesional, boluntario eta ikasleek osatutako taldea da, instituzioen laguntzarik ez duena, eta indarkeria matxista jasan duten edo jasaten duten emakumeei zerbitzu legala, psikologikoa eta soziala ematen dizkie, dohainik. Alto Trujillo Peruko La Libertad departamentuan dagoen auzogune bat da, Trujillo hirian. 75.000 pertsona inguru bizi dira, gehienak pobrezia larrian. Emakumeen egoera oraindik eta latzagoa da elkarteko kideen hitzetan: indarkeria matxista tasa altuak eta baldintza sozioekonomiko eta kultural gordinagoak jasaten dituzte.
Emakumeen Defentsa Bulegoan hamar emakume profesionalek egiten dute lan, eta unibertsitateko ikasleak ere badituzte praktiketan. Gainera, auzoetan egiten diren ekintzen arduradunak boluntarioz osatutako taldeko emakumeak dira. 2010ean, proiektua sortu zenean, bulego bakarra ireki zuten eta 40 kasu artatu zituzten. Orain, hiru bulego dituzte Alto Trujillon, eta laugarrena irekitzeko lanean ari dira. Iaz 800 kasu baino gehiago izan zituzten.
Zonaldean ahalduntze prozesuak laguntzen dituzte, “emakumeak matxismorik gabe bizi ahal izateko”. San Inazioko boluntarioek Defentsa Bulegoaren mantenuan laguntzen dute eta bertatik sortzen diren ekimenak babesten dituzte. “Elkarrekikotasunean eta errespetuan oinarritutako harremana dugu, emakumeak beren garapenaren protagonistak izan daitezen”, azaldu digute.
Ekintza guztiak San Inazion egiten dituzte, inguruko jendea sentsibilizatzeari funtsezkoa deritzotelako. Horretarako, pentsamendu kritikorako eta eztabaidarako espazioak sortzen dituzte, esaterako, zineforumak, herrialde pobretuetako esperientzien hitzaldiak, pertsona migratuekin tailerrak, ponentziak…
Aurten ipuin lehiaketa ere antolatu dute, Adeco Elkartearekin batera. Urrian El Salvadorreko gizarte zerbitzuko emakume bat eta Alto Trujilloko Emakumeen Defentsa Bulegoko kide bat gonbidatu zituzten euren esperientziak kontatzera. Aukera baliatu eta auzoko hainbat sektorerekin lan egitea erabaki zuten, emakumeen eskubideen etengabeko urraketen inguruan hausnartzeko. Gaia sakonago lantzeko ipuin lehiaketa antolatzea bururatu zitzaien. Pentsatu eta egin. Dagoeneko jaso dituzte aurkeztutako proposamenak, eta osasun-krisia igarotakoan argitara emango dituzte, Bilboko kaleetan banatuko duten liburu batean.
Horrez gain, urtean bi azoka egiten dituzte Defentsa Bulegorako dirua biltzeko. Gabonetan azoka solidarioa antolatzen dute San Inazioko elizaren enparantzan, eta maiatzean bigarren eskuko liburuen azoka egiten dute kalean. Nolanahi ere, dirua biltzeko egiten duten ekintza nagusia Salestarren antzokian prestatzen duten jaialdia izan ohi da. Diziplina askotako artistak gonbidatzen dituzte, jendea artearen bitartez sentsibilizatzeko, eta jasotako diru guztia Bulegoarentzat bideratzen dute.
Azkenaldian, auzoko eragile eta taldeekin harremanak estutzen ari dira, sarean lan egitea ezinbestekotzat jotzen baitute. “Aldaketa sozialak nahi baditugu, aliatuak izatea funtsezkoa da, bakarrik ez garelako urrunera iritsiko”, diote. Bilobak Talde Feministarekin, Errondoko Auzo Etxearekin, Adecorekin edota Atecerekin lan egin eta espazioak konpartitzen dituzte, “elkarrekin hazteko eta ikasteko”. Peruko errealitatea gurera nola ekartzen duten galdetuta, haien jarduera guztien atzean hango emakumeen esperientziak aurkituko ditugula argitu digute. “Pertsonon eraldaketa guztion artean eraikitzen dugu, horregatik Perutik jasotzen ditugun irakaspenak hemen islatzen dira. Urrun gaude, baina ez gara horren ezberdinak eta hamaika gauza ditugu ikasteko haiengandik, baita haiek gugandik ere”.
Russell mendian gertatu da ezbeharra, amildegi batetik jausita. Gaztea Iruñekoa zen.
Auzitegi Gorenak martxoan ebatzitakoari jarraiki, astelehenean irletatik penintsulako adin txikikoentzako zentroetara lekualdatuko dituzte zortzi asilo eskatzaile. Gobernuak adierazi du adin txikikoen babes sarean integratzeaz arduratuko den etorkinen %90 maliar jatorrikoak... [+]
Getariako txosnagunean eta Aian egin dute elkarretaratze isila. Jai batzordeak txosnak itxi zituen.
Gizona Bilorian (Araba) hil dute, ustezko hiltzailea atxilotu dute Añanan (Araba).
25,6 eguneko batez besteko itxaron zerrendak daude Osakidetzako Osasun Mentaleko Zentruetan. Larrialdi kasuetan, aldiz, 24 eta 72 ordu arteko itxaronaldiak daude.
Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak Oñatiko Arantzazu egoitza eskaini dute maliar migratzaileentzat. Bertan geldituko dira Espainiako Gobernuak haien asilo eskariak ebazten dituen bitartean.
Mugimendu Feministak azaldu duenez, Fermin Muguruzaren kontzertuaren aurretik gertatu ziren erasoak. Horiez gain, beste hiru eraso zenbatu dituzte: hiru gizonak atxilotu ditu poliziak.
Manteroekin Bat plataformak eta Mbolo Moye Doole elkarteak elkarretaratzea egin zuten astelehenean Bilbon, azken asteetan poliziak manteroen aurka eginiko eraso "arrazistak" salatzeko. Izan ere, Boubacar Diouf kale saltzailearen arabera, poliziaren jazarpena... [+]
Ohartarazi du ChatGPT lanketa emozional “sakonak” egiteko erabiltzea “arriskutsua” izan daitekeela ez duelako erabiltzailearen testuingurua ezagutzen eta “gehiago biktimizatu” dezakeelako.
Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]
Abuztuaren 29ko gaueko egitaraua bertan behera utzi dute, iazko jaietan gau horretan izan baitziren indarkeria kasuak: sumisio kimiko bidezko sexu erasoak eta borrokak "nabarmen" areagotu zirela azaldu du Amets Jauregizar herriko alkateak. Abuztuaren 28tik 31ra bitarte... [+]
The Lancet aldizkariak argitaratutako ikerketa batek eman du datua eta ohartarazi du plastikoaren ekoizpenak osasunean eragina duela bere ekoizpen prozesu osoan eta gazte zein helduei eragiten diela. Gehitu du 1950tik 200 aldiz biderkatu dela plastikoen ekoizpena.
Bilboko Konpartsen Federazioak 2025eko Aste Nagusirako prestatu duen egitaraua aurkeztu du Arriaga Plazan. Federazioak, konpartsek eta Jai Batzorde Mistoak 600 jarduera baino gehiago prestatu dituzte, "gustu guztientzako ekintzez betetako Aste Nagusiaz gozatzeko".
Pablo Gonzalez Polonian atxilotu zuten 2022an espioitza leporatuta. 2024ko abuztuan aske utzi zuten baina ez zuten bere prozesua itxi. Orain, prozesua berriz ireki eta epaileek 2025eko udazkenean epaitu nahi dute Gonzalez.
Gasteizen igandean eginiko agerraldian, Txosnak. Gureak, denonak dinamikako kideek gaitzetsi dute txosnak ez direla enpresen gisara tratatu behar: "Gure ospakizunak edukiz hustu nahi dituztenen kontra, konpromisoaren, aniztasunaren eta autogestioaren alde egiten... [+]