Bilbon adingabe bati egindako sexu erasoa salatu dute

  • Bilboko etxebizitza baten eman da erasoa, eta Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari da. Gasteizen aldiz, gizonezko bat atxilotu dute bikotekide ohiari eraso egiteagatik.

Indarkeria matxistaren kontrako elkarretaratzea Bilbon (Argazkia: Ecuador Etxea)

2018ko urriaren 10ean - 10:17
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

ETBk emandako informazioaren arabera, 12 urteko neskatoari egindako erasoa larunbatean gertatu zen, elkarbanatutako etxebizitza batean. Argitaratutako informazioaren arabera, gizonezkoa adingabea zegoen gelan sartu eta bortxatu egin zuen. Lakuako Segurtasun sailak jakitera eman duenez, Ertzaintza gertatutakoa ikertzen dabil.

Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, heriotza mehatxuak egiteagatik

Gasteizen ostera, 42 urteko gizonezko bat atxilotu dute astelehenean, bikotekide ohiari heriotza mehatxuak eta eraso egin izanagatik.

Gasteizko Udaltzaingoak jakinarazitakoaren arabera, dei bat jaso zuten Zaramaga auzoko portal batean gizonezko bat bikotekide ohiari heriotza mehatxuak egiten zebilela esanez. Agenteak bertaratu zirenean gizonezkoa bertan aurkitu zuten, bai eta emakumea ere, lagun batekin. Antza, gizonezkoa bikotekide izandakoaren etxera joana zen bere gauzen bila, eta eraso egin zion.

Erasotutako emakumeak zauriak zituen aurpegian, eta ospitalera eraman zuten. Adierazi zuenez, bikotekide ohiak eraso egin zion, bai eta heriotza mehatxuak egin ere. Gertakaria salatu du emakumeak, eta atxilotua epailearen esku dago.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Indarkeria matxista
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Larrun #312 zenbakia
El Salvador-eko egoerari buruzko aldizkari monografikoa
Maria Ortegaren eskutik, El Salvador herrialdean bizi duten egoera konplexuan sakontzeko aukera izango dugu.