Bilboko Zumalakarregiko errausketa-labeak azken urtean sei isuri kutsakor baino gehiago izan dituela salatu dute

  • Ez da lehen aldia Uribarriko Auzo Elkarteak Zumalakarregi kaleko errausketa labearen isuri kutsakorrak salatzen dituela. Izan ere, labea zabaltzeko baimena onartu zutenetik, isuri horien ondorioz, hainbat tira-bira izan dira auzokideen, udalaren eta enpresaren artean.

Argazkia: Bilbobranka

2021eko martxoaren 03an - 15:55

Errausketa-labeak etxebizitzetatik 500 metro baino gehiagotara egon behar dutela arautzen duen udal-ordenantza onartu zuen Bilboko Udalak 2005. urtean. Funeraria Bilbainak aldiz, ordenantza onartu baino bi urte lehenago labea zabaltzeko lizentzia eskatu zuenez (2003ko martxoan) EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak hau eraikitzeko baimena eman zion Bilboko Udalaren, auzokideen eta enpresaren arteko 4 urteko borrokari amaiera emanez.

Hala, Bilbon kokatuta dagoen errausketa labe bakarra da Funeraria Bilbaina enpresarena. Gasaren plaza gainean kokatuta dago, Zumalakarregi kaleko 10. zenbakian eta hau zabaldu zenetik asko izan dira honen aurka auzokideek egindako elkarretaratzeak, bertako isuriak “osasunerako zein ingurumenerako kutsatzaileak” direla arrazoituz eta 25.000 biztanleko hiri baten erdigunean kokatuta dagoela gogoratuz. Enpresak bere aldetik, partikula toxiko horiek ahalik eta gehien murrizteko sistema tekniko bereziak izango zituela azaldu zuen bere garaian. Eusko Jaurlaritzak ere, sistema tekniko horien kontrola eramateko ardura hartu zuen.

Irudiak: Bilbobranka

Baina Uribarriko Auzo Elkarteko kidea den Carlosen ustez, ez da horrela izaten ari. 2020ko urte hasieratik adibidez, ordu beteko iraupena duten sei isuri kutsakor zenbatu dituzte. Isuriak “beltz-beltzak eta oso sendoak” direla dio Carlosek eta nahiz eta ordu bete soilik iraun “ingurumenean zein gizartean duten inpaktua larria da”.

Labeko tximiniatik ke beltza ateratzen den bakoitzean, Auzo Elkarteak isuriari argazkia atera eta atoan Bilboko Udaleko mugikortasun eta jasangarritasun sailera bidaltzen du, salaketa egiteko zein erantzukizunak eskatzeko asmoz. 2020 urtea hasi zenetik, seitan errepikatu behar izan dute prozesu berdina eta guztietan erantzun berdina jaso, “arazoa Eusko Jaurlaritzara igortzeko”.

Zumalakarregiko labea zabaldu zutenean, Eusko Jaurlaritzak sei hilabeterik behin sistemaren eta instalazio teknikoen kalitate-kontrola egingo zuela adierazi zuen. Gure Etxea auzo elkarteak, Karlosen arabera, aspaldi darama azterketa horien txostenak eskatzen baina ez dizkiete inondik inora eman. “Sistema horren azterketa sei hilerik behin egitea garestia da, eta gure ustez ez dira horiek aurrera eramaten ari”.

“Inoiz gauean isuriak ere ikusi izan ditugu, ohikoa da noizean behin sisteman zein instalazioetan arazoren bat izatea eta horregatik are garrantzitsuagoa da mantentze-lanak egitea. Zergatik ez dituzte azterketen txostenak igortzen?” hori da eskatzen dugun gauza bakarra.

Bilboko erdigunean kokatuta dagoen errausketa labean mantentze lanak egitea eta aldi berean, sei hilerik behin Eusko Jaurlaritzak sistemaren kontrolak egin ditzan eskatzen du Uribarriko Auzo Elkarteak, gas kutsagarri horiek behingoz desagertu daitezen.

Lizentzia berriztuta

Eusko Jaurlaritzak Zumalakarregiko krematorioaren baimen administratiboa ez berritzea, eta Bilboko Udalak labearen jarduera baimena bertan behera uzteko mozioa aurkeztu zuen EH Bilduk 2013an. Mozioan Karlos III Osasun Institutuko ikerlari talde batek egindako ikerketa zientifiko baten emaitzak aipatu zituen garai hartan EH Bilduko zinegotzia zen Aitzibeer Ibaibarriagak. Environment International aldizkarian argitaratutakoaren arabera, errauste labe batetik gertu bizi diren pertsonek minbizia izateko arrisku handiagoa dute. Ikerketa hori 1997 eta 2006 urte bitartean burutu zen eta bertan mota ezberdineko erraustegiak ikertu ziren.

Argazkia: Bilbobranka

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Errausketa
2023-09-08 | ARGIA
Errausketaren aurkako giza katea antolatu dute Kontxako estropaden egunean

Gipuzkoako hondakinen kudeaketak okerrera egiten jarraitzen duela salatu du Errausketaren Aurkako Mugimenduak. Donostiako erraustegiak kutsadura areagotu eta gaikako bilketa beheragotu duela azaldu dute, eta herrialdean aurreikusten diren proiektu berriek bide hori sakonduko... [+]


2023-08-04 | Ilargi Manzanares
GHK-k onartu du aurrez tratatu gabeko hondakinak errausten aritu dela 42 egunez

“Behin-behinean” egin dutela adierazi dute, “mantentze-lanen" ondorioz. “Ingurumen eskaera guztiak” bete dituztela ere esan dute, eta araurik ez dutela apurtu.


2023-05-28 | Zero Zabor
Agur, Iñaki Usabiaga

Gipuzkoan Zubietako erraustegiaren kontrako mobilizazioetan parte hartu duten askok horietan ezagutuko zuten Iñaki, bere 80 urte paseekin aktibista beteranoena. Argazkian ageri da militante gazte batekin solasean erraustegiraino mendiz egindako martxan, 2018an.


2023-04-24 | Zero Zabor
Paris hiriburuko oilategietako arrautzak ez jatea gomendatu dute agintariek, dioxina, furano eta PCBz kutsatuta daudelako

Ile-de-France (Paris hiriburua eta inguruko metropoli osoa) eskualdeko Osasun Agintaritzak herritarrei gomendatu die beren etxeetako oilategi txikietako arrautzarik ez jatea: aginte publikoak enkargatutako azterketa batek berretsi du aurretik ToxicoWatch fundazioak beste ikerlan... [+]


2023-02-27 | Zero Zabor
PFAS toxikoak kontrolik gabe hedatzen ari direla eta, Europako Batzordeak horien arautzeari ekin dio

Europako zenbait hedabide handik sustatutako ikerlan batek argitu du PFAS kutsagarriak milaka puntu beltzetan hedatuta daudela kontinente osoan. Oinezko herritarrak aipatzen entzun ez dituen PFAS-ak (konposatu per- eta polifluoratuak, ingelesez ‘Per- and polyfluoroalkyl... [+]


Eguneraketa berriak daude