Bilboko Zorrotzako trenbidea eta geltokia lurperatzeko hitzarmena baieztatu dute

  • Bilboko Udalak eta Sustapen Ministerioak "laster" sinatuko dute Zorrotzan FEVEko trenbidea eta geltokia lurperatzeko hitzarmena. Hitzarmenaren berria Ricardo Barkala zinegotziak aurreratu dio Zorrotzako Auzo Elkarteari. Hitzarmena sinatzean "Zorrotzak duen aldarrikapen historikoa gauzatzeko unea gertuago egongo da", baina elkartearen arabera, erakundeekin izandako eskarmentuak "zuhurrak izatera garamatza".

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko martxoaren 09an - 11:14
Argazkia: Ecuador Etxea

Obra eta Zerbitzuetako Ricardo Barkala zinegotzia ADIFeko zuzendari Juan Bravorekin batzartu da. Zorrotzan trenbidea lurperatzeko lanak eta etorkizuneko geltoki bat eraikitzeko finantzazioa adostu dute bi aldeek batzarrean. Gauzak horrela, finantziazioaren erdia Bilboko Udalak hartuko du bere gain eta beste erdia Sustapen Ministerioak. Lorturiko adostasuna martxoan egingo dute publiko Juan Maria Aburto Bilboko alkateak eta Iñigo de la Serna Sustapen ministroak sinatuko duten hitzarmenaren bidez.  

Lehenengo kalkuluen arabera, obra osoaren kostu ekonomikoa 70 milioi eurokoa izango da; 50 milioi trenbidea lurperatzeko eta 20 milioi geltoki berria eraikitzeko. Behin hitzarmena sinatuta, ADIFek dagokion informazio-azterketa abiatuko du, urtebete iraungo duena, balizko arrazoibideak eta ingurumen-eraginari soluzioa emateko, besteak beste.

Zorrotzako Auzo Elkartearen iritziz, hitzarmena sinatzean "auzotarren aldarrikapen historiko hau gauzatzeko unea gertuago egongo da". Baina elkarteko kideak ez dira gehiegi fio. Erakundeekin aurretik izandako eskarmentuak "zuhurrak izatera garamatza", diote. Beraz, hitzarmenaren edukia ezagutu arte zain egongo dira. Ezagutu ondoren baloratu eta informazio auzotarrekin partekatuko dutela iragarri dute. 

Urtebete igaro da auzo elkarteko kide batek Zorrotzako trenbidea eta geltokia lurperatzeko mozioa Bilboko Udaleko Udalbatzarreko bilkuran aurkeztu zuela. Aldarrikapena gogoratzeko, joan den astean udaletxeko eskaileretan elkarretaratzea egin zuten hainbat auzotarrek. Dirudienez, martxoan bertan sina daiteke akordioa. 

Albiste hau Uriolak argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bilbo
Euskal Herriaren lehen atlas kartografikoa osatu dute

Ramon Oleagak eta Jose Mari Esparzak egina, 300 mapa dakartza Imago Vasconiae izeneko bildumak eta Interneten ere kontsultagarri dago. Euskal Herriaren historiaren bilakaera irudikatzeko eta "ikerketarako jatorrizko materiala izateko" ezinbesteko tresna sortu dute... [+]


Mbolo Moye Doole plafatormak elkarretaratzea deitu du, manteroen aurkako arrazakeria eta indarkeria poliziala salatzeko

Plataformak salatu du indarra neurriz kanpo erabiltzen dela migratzaileen eta arrazializatuen aurka, eta saltzaile ibiltarien aurkako jazarpena etengabe egiten dela, batez ere turismo handiko garaietan, oporraldietan.

Manifestazioa egingo dute ostegun arratsaldean, 19:30ean,... [+]


Mecanerreko langileakaz batera mobilizatu dira Bizkaiko 60 enpresa inguru industria-politikan jarrera aldaketa bat eskatzeko

Gaur, apirilak 16, Eusko Jaurlaritzari eta Industria Sailari beren industria-politikan jarrera aldaketa bat exijitzeko manifestazioa egin dute Bizkaiko 60 industria-enpresa inguruk Mecaner enpresako langileakaz batera, Bilbon. Adierazi dute "hitzetatik ekintzetara"... [+]


2024-04-10 | ARGIA
Eragozpen fiskala bultzatzeko kanpaina abiatu dute, herritarren dirua ez dadin gastu militarrera bideratu

Gerra hots eta karrera armamentistiko betean, eragozpen fiskalera animatu ditu herritarrak KEM-MOC talde antimilitaristak, errenta aitorpena egiterakoan gure dirua ez dadin erabili gastu militarra handitzeko. Herritarrei laguntzeko bulegoak ireki dituzte EAEko hiriburuetan eta... [+]


2024-04-05 | Uriola.eus
Alokairuen laguntzak eskuratzeko baldintzak gogortu direla salatu du Berri-Otxoak plataformak

Lanbideren Etxebizitzarako Prestazio Osagarria eta gizarte-zerbitzuen Larrieldietarako Laguntzak desagerrarazi ditu Etxebizitzaren Lege berria garatu duen Dekretuak.


Eguneraketa berriak daude