Bilboko Udaltzaingoaren esku-hartze arrazista bat gehiago salatu du SOS Arrazakeria Bizkaiak

  • Bilboko Udaltzaingoak senegaldar gazte talde bati egindako miaketak eta identifikazioak salatu ditu SOS Arrazakeria Bizkaiak. Elkarteak salatu du halako esku-hartzeak sistematikoki gertatzen direla eta arrazakeriak bultzatuak direla.

Poliziaren miaketa arrazistak salatzeko elkarretaratze bat, Martzana kaian (Argazkia: Ecuador Etxea)

2020ko azaroaren 12an - 10:49

Azaroaren 4an, asteazkena, jazo zen SOS Arrazakeria Bizkaiak salatu duen azken gertaera arrazista. Bilbo Zaharreko Martzana kaian zegoen senegaldar gazte talde bati hurbildu zitzaion Bilboko Udaltzaingoa, dokumentazioa eskatuz eta miaketak burutuz.

Gertakizunen testiguek jakinarazi dutenez, jazarriak izaten ari ziren pertsonek udaltzainen jarrera kuestionatu zuten, eta horren aurrean agenteek adierazi zieten inguruko auzokideek deitu zutela Udaltzaingora, substantzia ilegalak kontsumitzen ari zirela jakinaraziz.

SOS Arrazakeriakek jakinarazi du miaketak egin ostean, udaltzainek alde egin zutela inor salatzeko aztarnarik batere gabe. Salatu dute hainbat pertsona arrazializaturen sozializazio esparru den eremu horretan Udaltzaingoak egiten dituen miaketak arrazakeriak motibatuak direla. Elkartearentzat, horren erakusgarri dira miaketa horien jo puntua pertsona arrazializatuen kolektibo bat izatea, eta esku-hartzeak sistematikoki gertatzea. “Adibide bat jartzearren, bi egun beranduago, azaroaren 6an, Udaltzaingoa berriz itzuli zen toki horretara esku-hartze bertsua egitera”, adierazi du.

Poliziaren esku-hartze arrazista salatzeaz gain, auzokideen arrazakeria ere salatu du elkarteak: “Poliziak esaten duenean auzokoek deitu dutelako jarduten dutela, egia izan daiteke edo ez, baina hala izanez gero, auzokideen arrazakeria sozialaren ondorioz jardungo lukete, eta arrazakeria hori iraunkorra eta onartezina da. Noiz arte jarraituko du Udaltzaingoak dei arrazista horiei sinesgarritasuna ematen?”. Bestalde, jazarpen polizial arrazistaren atzean arrazakeria instituzionala dagoela ere seinalatu dute, zeinak jendartea bitan zatitzen duen: espazio publikoan libre ibili eta eseri daitezkeenen eta halakorik egin ezin dutenen artean.

Arrazakeriak bultzatutako esku-hartze polizialek zenbait komunitateren kriminalizazioa eragiten dutela, eta segurtasunak miaketa arrazista eta masiboekin zerikusirik ez duela ohartarazi du elkarteak. Beren aldetik, halako esku-hartzeak normalizatu daitezen ez dutela onartuko jakinarazi dute.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Arrazakeria
Polizia operazio "arrazista" Donostian: 29 lagun eraman ditu Poliziak identifikatzeko

Ostegun goizeko 8:00etatik 12:20era Polizia operazio handia egon da Donostiako Martutene auzoko etxe okupatu batean. Espainiako Poliziak, Ertzaintzak eta Udaltzaingoak elkarrekin egin dute operazioa, “atzerritarren bulegoaren operazioa” dela azaldu dute. Donostiako... [+]


2024-02-27 | Leire Artola Arin
"Beloak egoiliarrak aztoratu ditzakeela" argudiatu du Iruñeko zaharren egoitza batek, garbitzaile bat lanik gabe uzteko

Arrazakeria, diskriminazioa eta islamofobia salatu ditu langileak, eta Iruñeko Lan Ikuskaritzaren aurrean elkarretaratzea egin dute, SOS Arrazakeriak eta LAB sindikatuak deituta. Ikuskaritzak salaketa itxi du, eta onartu egin du Misericordia enpresaren argudiaketa, dioena... [+]


Guztiontzat Egia, arrazakeriari eta Poliziaren gehiegikeriei aurre egiteko sarea aurkeztu dute

Donostiako Egia auzoan, azken hilabeteetan, bizilagunen artean segurtasunaren inguruko kezka handitu da, eta “beldur eta urduritasunak duen garrantzia aitortu eta sentimendu horiei lekua” egin behar zaiela aldarrikatu dute.


Senegaldarrak Monte Igeldoko giza zoologikoan

Arrazakeria zientifikoa asmatu zenetik, hamaika dira Europan zehar zabaldu ziren uste eta ideia arrazistak XIX. eta XX. mendeetan. Donostia, esklabo portu ohia izanik, ez zen zertan salbuespena izan. 1926an izan zen lehen giza zoologikoa.


Uniformeak eskola guztietan: zer dago Frantziako Gobernuak ezarri nahi duen neurriaren atzean?

Ikastetxe guztietako ikasleek uniformea eraman beharko dute 2026tik aurrera, Frantziako presidenteak iragarri duenez. Hainbat hezitzaileri galdetuta, "aniztasunaren kontrako neurria" dela garbi dute. Identitatea erakusteko eta espresatzeko modu bat da arropa, eta... [+]


Eguneraketa berriak daude