Bilboko Langile Autodefentsa Sareak lan-gatazka bat irabazi du Deustun

  • Irish Stones Pubean lan egiten zuen 22 urteko langile bati zor zioten ordainsaria ematea lortu dute.

Bilboko Langile Autodefentsa Sarearen salaketa kanpaina. Argazkia: @BilbokoS Argazkia: @BilbokoS

2020ko ekainaren 26an - 10:59
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Bilboko Langile Autodefentsa Sareak lan-gatazka batean garaipena lortu du. Deustuko Irish Stones Pubeko zerbitzari lanetan aritzen zen 22 urteko neska batek jasandako kaleratze bidegabearen kasua hartu zuen bere gain eragileak, eta ostegunean jakinarazi dutenez, nagusiak onartu egin du zegokion ordainketa egitea.

Eragileak sare sozialetan zabaldu duen bideoan azaltzen denez, Ane otsailean hasi zen tabernan lanean, eta kontratuak hiru hileko probaldia aurreikusten zuen. Konfinamendua hasi zen lehen egunean, ordea, probaldia gainditu ez zuela jakinarazi zion nagusiak, eta kaleratua izango zela. Langileari susmoak piztu zitzaizkion Deustuko jaietarako dagoeneko ordutegiak baitzituen esleituta. Ondorioz, Bilboko Langile Autodefentsa Sarearekin harremanetan jarri zen, eta haiekin batera kanpaina abiatu zuen tabernaren jarreraren aurka, bidegabeko kaleratzeagatik zor zioten dirua ordaintzea exigituz. Bi asteko kanpainaren ostean, tabernaren jabeak eskatutakoa ordaindu dio langileari.

Krisialdian desjabetuen lan eta bizi baldintzen aurkako erasoak "areagotu" egin direla ohartarazi du Bilboko Langile Autodefentsa Sareak. Egoera horren aurrean, “gure interesen alde eta gure bitartekoekin antolatzen den autodefentsa” beharrezkotzat jo dute. Garaipen horrek indartu egin dituela aitortu dute, “sistema kapitalistaren erasoei autodefentsa antolatuz” erantzuten jarraitzeko.

 

 


Sindikalgintza kanalean gehiago
2026ko apirilaren 29
Itzaletik argira
Pankarta hori… (1979)

Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.