Bilboko hilerriak komunitate musulmaneko 2.160 lagun lurperatzeko gunea prestatu du

  • Bizkaian bizi diren komunitateko kide guztientzat izango da, beste udalerri batzuetako kanposantuek lekurik ez dutela aurreikusita. 


2024ko otsailaren 21ean - 12:46
Gorpuak Marokora aberriratzea 6.000 eurotik gorakoa izan daiteke. Gorpuak Marokora aberriratzea 6.000 eurotik gorakoa izan daiteke.\r\n
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Komunitate musulmanak gune berria du Bilboko Udal Hilerrian. Lursail berriak dagoeneko horretarako erabiltzen zen espazioa handitzen du: 80 gorpurentzako lekua izatetik 2.160 izatera pasa da.

Erlijio Aniztasunaren Partaidetzarako Mahaiaren barruan egindako hausnarketari esker gauzatu ahal izan da proiektua. Moulay Taibi Badr, meskitako ordezkaria, pozik agertu da astearte honetan, kolektiboaren eskaera historiko bat konpontzera datorren espazioagatik:. "Beti izaten genituen arazoak norbait hiltzen zenean. Gorpua bueltan eramateak diru asko balio du. Badago ordain dezakeen jendea, baina baita ezinezkoa zaiona ere".


Erlijioa kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.