Bilboko gotzainak Elizaren sexu abusuak aitortuko ditu lehen aldiz

  • Joseba Segura Bilboko gotzainak otoitz egingo du ostiralean 18:00etan sexu abusuen biktimei barkamena eskatzeko. Otsailean Bilboko Elizbarrutiak sexu abusuen inguruan egindako ikerketaren emaitzak eman zituen eta 2019tik 32 txosten ireki ditu.


2023ko martxoaren 24an - 10:49
Azken eguneraketa: 12:02
Joseba Segura Bilboko gotzain izendatu zuten 2021eko uztailan. Argazkia: EFE
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Bizkaian Elizako kideek egindako sexu abusuak aitortuko ditu, Joseba Segura Bilboko gotzainaren eskutik. Biktimei barkamena eskatuko die otoitz eginez, Bilboko Santiago Katedralean 18:00etan. Era horretako lehen ekitaldia izango da Espainiako Estatuan.

Sexu abusuak egin zituzten 32 elizgizon identifikatuta

Bilboko Elizbarrutiak sexu abusuen inguruan egindako ikerketaren emaitzen berri eman zuen otsailean. 2019tik adingabeak babesteko batzordeak 32 txosten ireki ditu, abusatzaile bakoitzeko bat. Denera, 50 biktima elkarrizketatu dituzte.

32 txostenetatik hemezortzi kasu ordena erlijiosoei loturikoak dira eta hamalau Bilboko Elizbarrutiko abadeei, azkeneko hauek guztiak hilda daude. Kasu guztiak preskribatuta daude eta Elizbarrutiak ez du erasotzaileen izenik eman nahi izan.

Espainiako Estatuan, El Paisek egindako ikerketa baten arabera, Elizari loturiko ia bi mila sexu abusuren kasuak daude. Horren arabera, Hego Euskal Herrian 96 laguni egozten diete haurrez abusatu izana.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Eliza Katolikoa
2025eko maiatzaren 8
Hala bazan

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!