ARGIA.eus

2021eko azaroaren 30a

Bilboko Euskalduna zubipetik kanporatutako gazteak, berriz kale gorrian

  • Bilboko Udaltzaingoak zubipean eraikitako etxoletatik kanporatu zituen hainbat gazte migratzaile. Gizarte Zerbitzuak aterpe eman die horietako zenbaiti zazpi egunez, baina Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak salatu du kale gorriak direla berriz. Are, balizko aterpe hura galdu dute aterpetxean egondako tartean, udalak bertara sarbidea itxi baitu.

Amaia Lekunberri Ansola @amaialekunberri
2021eko otsailaren 10a

Urtarrilaren 29ko ostiralez, Bilboko Euskalduna zubipean txaboletan bizi ziren gazte migratzaileen aurka esku-hartu zuen Bilboko Udaltzaingoak. Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak salatu zuen gertakaria, eta kasuaren eboluzioari jarraipena egin dio. OEEk jakitera eman zuenez, urtarrilaren 29an udaltzaingoek euritik babesteko zerabilten olana handi bat kendu zieten gazteei, eta biharamunean, goizeko 08:00ak aldera, berriz bertaratu ziren hainbat agente, txaboletako bizilagunak etxegabetzera. Udaltzainek tokia utzi behar zutela jakinarazi zien, eta astelehenera arteko epea eman zien horretarako, Berriako kazetari Gotzon Hermosillak jakinarazi zuenez.

OEEk salatu zuen etxegabetzea gauzatu zuten momentuan, udaltzainek ez zietela alternatibarik eskaini gazteei. Plataformaren jarraibideak segiz, gazteek Gizarte Larrialdietako Udal Zerbitzura (GLUZ) jo zuten. Hermosillak bildutako informazioaren arabera, hasieran beraientzako tokirik ez zutela erantzun zieten, baina tarte baten buruan udal aterpe batean lo egiteko aukera eskaini zien, soilik zazpi egunez.

Zubipean lo egiten zuten zenbait gaztek Altamira auzoko aterpetxean pasa dituzte zazpi gau. Baina epe hori pasata, gazteak berriz ere kale gorrian egotera igaro direla jakinarazi zuen astelehenean OEEk. "Bien bitartean, udalak egoera probestu du zubipera sarbidea mozteko". Bertatik kanporatutako gazteei, beraz, eragotzi egin zaie aterpetzat zeukaten tokira itzultzeko aukera.

OEEko Ana Elena Altunak Berriako kazetariari azaldutakoaren arabera, "batzuetan, kalean bizi den jendeak badu bere txokoa baztertxoren batean (...) aterpetxe batean zazpi egun egiteko aukera ematen diete, eta ez dute nahi, badakitelako irtendakoan baztertxo hori galduko dutela, udal zerbitzuek desmuntatu dutelako edo beste batzuek lekua hartu dutelako". Gazte hauek ere horren beldur zirela adierazi zuen Altunak, eta bistan da beren susmoak errealitatean oinarrituak zeudela.

Txaboletatik kanporatutakoak gazteak dira oso. Hermosillak bildu zituen haien datuak, eta jakinarazi zuenez gazteenak 18 urte bete zituen urrian, eta nagusienak ez ditu izango 22 urte baino gehiago. Denak dira migratzaileak.

 

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!


Etxegabetzeak kanaletik interesatuko zaizu...
Indarkeria matxista bizi duen emakumea kaleratu dute etxetik

Azaroaren 25eko data zeraman Arrigorriagako emakume baten, haren alabaren eta biloben etxe kaleratze aginduak. Batu Elkarlaguntza Sareko kide da emakumea, eta sareak etxe kaleratzea gelditzeko deia egina zuen. Goizean goizetik herritar ugari elkartu da etxe-kaleratzea eragozteko... [+]


Etxebizitza, auzi feminista

Bilboko txabolismoa du ikergai Iñigo López Simónek, eta fenomeno hura aztertzerakoan genero ikuspegia kontutan hartzearen garrantziaz mintzo zen berriki argitaratu dugun elkarrizketan. Gizonak ez bezala, sexuaren araberako lan banaketak emakumeak ia egun... [+]


2021-09-20 | ARGIA
70 urteko alargun donostiarraren etxegabetzea saihesteko deia egin du hainbat eragilek

Irailaren 21ean 11:00etan Caixabanken aurrean bilduko dira etxegabetzea salatzeko eta ekintza saihesteko pausoak eman daitezen presionatzeko. Kaleratzeak Stop, Alokairu Benta Berri eta Inquilinos Azora plataformak dira antolatzaileak. 70 urteko alargunak alokairuko bost kuota... [+]


Etxebizitza arazoa eta faxismoa
Etxe kaleratze estrajudizialetatik harago doan arazoa

Azken hilabeteetan, zeresana eman du etxe kaleratze estrajudizialak egiten dituzten enpresen artetik ospetsuena den eta eskuin muturrarekin lotura duen Desokupak, Bizkaitik birritan kontratatu baitituzte beren zerbitzuak. Testuinguru horretan, faxismoari pauso bakarra aurrera... [+]


2021-07-26 | ARGIA
Desokupa ultraeskuindarrek Gasteizen etxebizitza bat hustu duela salatu dute

Gasteizko Etxebizitza Sindikatuak salatu du Desokupa izeneko eta etxe kaleratzeak gauzatzen dituen enpresa Abetxuko auzoan izan dela astelehenean. Asteazkenean 18:00etan protesta deitu duet eta bertan informazio gehiagorekin prentsaurrekoa eskainiko dutela adierazi dute.


Irakurrienak
Azken albisteak
Argia buletina
Egunaren laburpena
zure e-postan
Eguneraketa berriak daude