Bilboko Aste Nagusiko Pregoilaria eta Txupinera aurkeztu dituzte

  • Itziar Lazkano eta Iratxe Palacios izan dira aukeratuak 2022ko Pregoilari eta Txupinera izateko.

Itziar Lazkano eta Iratxe Palacios. Argazkia: Bilboko Konpartsak.

2022ko ekainaren 28an - 10:14

Bilboko Jai Batzorde Mistoak Itziar Lazkano antzezle eta zuzendaria aukeratu du abuztuaren 20an Arriaga antzokiko balkoitik pregoia irakurtzeko. Bilboko Ospetsuak zerrendan agertzen da, “bere ibilbide artistikoagatik eta kultura eta arte eszenikoak Bilbon eta Bilbotik zabaltzeko egindako ekarpenagatik". Arrazoi horrexegatik izan da hautatua Pregoilari izateko portugaletetarra. Euskal Herritik kanpoko ikuskizunetan aritua da eta hainbat sari jaso du aktore zein zuzendari lanengatik.

Zozketa bidez aukeratu da Txupinera berriz, zozketa bidez aukeratu da: Iratxe Palacios Tintigorri konpartsako kidea. Berak botako du Bilboko Aste Nagusiari hasiera emango dion txupina. Urtero aukeratzen dute zein konpartsari egokitzen zaion jaurtitzea eta aurten Tintigorri konpartsari egokitu zaio. Ardura konpartsa-kide Iratxe Palaciosi eman diote, 1968ko Txurdinagako bizilagun bilbotarrari. Aste Nagusiaren zale porrokatua da eta bere esanetan, katuak eta ahal duen guztietan mendira igotzea maite du.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bilboko Aste Nagusia
Bilboko Konpartsek parte-hartzea debekatu diotela salatu du Luberri Konpartsak

Luberri Konpartsak salatu du Mugimendu Sozialistarekin duen harremanagatik debekatu diola Bilboko Konpartsen Federakundeak parte hartzea, eta dei egin dio "erabakia birpentsatu" dezan. Ezker Abertzalea seinalatu dute ezarritako debekuaren "erantzule politiko"... [+]


2023-08-28 | Ilargi Manzanares
Duela 40 urteko uholdeei emandako erantzun herritarra omendu dute Bilboko Konpartsek

Elkarlan Uholdea kanpainaren ekitaldi nagusia egin dute larunbatean. Elkarlanari eustera deitu dute, Lurraren beroketaren ondorioz ugaritu litezkeen muturreko klima gertakarien aurrean.


2023-08-25 | Ilargi Manzanares
Juan Mari Aburto
"Bilboko konpartsekin ez dut segurtasunaren inguruan hitz egingo”

Iazko jaietatik %50 bat igo dira atxiloketak, eta Bilboko alkateak “poliziaren presentzia handiarengatik” dela dio. Konpartsek polizia indarkeriaren ondorioz egindako salaketaren inguruan, Juan Mari Aburtok adierazi du ez duela haiekin hortaz hitz egin behar.


Bilboko Konpartsek "biolentzia poliziala" eta "zentsura politikoa" salatu dituzte

Udaletxearekin duten harremana guztiz aldatu dela eta iaz ez bezala, "konpartsen festa ereduaren aurkako erasoak" jasan dituztela salatu dute. Besteen artean, manteroen aurkako erasoak, propaganda politikoa kentzea eta kalez jantzitako polizien mehatxuak salatu... [+]


2023-08-22 | Ilargi Manzanares
Pentsiodunak Bilboko jaietan mobilizatu dira

Milaka pentsionista atera dira kalera astelehenean, txistulariekin eta konpartsekin batera, Bilboko Aste Nagusiaren oihartzuna aprobetxatuz. Hainbat erreibindikazio egin dituzte, hala nola 1.080 euroko gutxieneko pentsioa.


Eguneraketa berriak daude