Urteroko erantzukizunei aurre egiteko erreleboaren faltan, Bilboko Mamiki Konpartsa Feministak erabaki du 43 urteko ibilbideari amaiera ematea. Mamikik utziko duen hutsunea betetzeko asmoa duenik bada, konpartsa feminista berri bat sortzeko eraikuntza prozesua abiatu baitu Txinparta Feminista Konpartsak.
"Bagoaz!". Hala dio Mamiki konpartsa feministak berriki publiko egindako idatziak. 43 urteko ibilbidearen ondotik, taldeak erabaki baitu orain arteko jardunari amaiera ematea. Alabaina, beste bide batzuk hartzeko asmoak dituztela eman dute aditzera: "Bestelako bide batzuk jorratzea dagokigu (...) eta hainbeste maite dugun gure proiektu honetan barrena, beste parte-hartze modu batzuk begiztatzen joatea".
Bizkaiko Emakumeen Asanbladak sortu zuen Mamiki duela lau hamarkada, jai herrikoietan ikuspegi feminista bermatzeko helburuz eta eremu horretan "feminismotik, feminismorako eta feminismoaren alde ekarpenak eginez". Bilboko Konpartsak osatzen duten gainontzeko konpartsekin batera "historia egin" izanaren sentipenaz hartu dute federaziotik atera eta gehiago txosnarik ez muntatzeko erabakia. "Nahiz eta batzuetan harremanak ez diren errazak izan, erasoen aurkako borrokan aurrera egin dugu, protokoloak egin ditugu eta emakumeen borrokaren aldeko ekintzak burutu ditugu, jai-eredu hau guzti-guztientzat izan dadin ahaleginduz", egin dute balorazioa.
Antzematen denez, erabaki gazi-gozoa da hartutakoa, egiturazko arazoei eta horiei konponbidea aurkitzeko ezintasunari baitagokio. Duela urte batzuetatik hona, Aste Nagusian txosna muntatzeak exijitzen dituen ardura guztiei erantzuteko erreleborik aurkitu ezinda ikusi direla azaldu dute; antza, txosna muntatu eta jaiek iraun artean txandak egiteko jendearen inplikazioa izan dute, baina zailtasunak izan dituzte urteroko erantzukizunei heltzeko prest leudekeen emakumeak aurkitzeko. Horrexegatik jakinarazi zuten ekainean aurtengo Aste Nagusian txosnarik ez zutela muntatuko.
Egiturazko arazo horiei aterabidea emateko, barne prozesua abiatu zuten eta azken urteetan aritu dira konponbidea aurkitu nahirik. Alabaina, "min eta atsekabe handiz, Bilboko Konpartsak-eko adiskideekiko urte hauetan partekatu dugunagatik esker onez", prozesuari amaiera eman eta konpartsa ixtea erabaki dute.
Hausnarrerako abiapuntu bat utzi dute desagertu aurretik: "Denon artean sortu dugun auto-exigentzia mailari eustea benetan zaila da. Eta eskatzen duen inplikazio mailari erantzutea gero eta konplikatuagoa da norbere kontziliaziorako. Hori da utzi nahi dizuegun hausnarketa".
Mamikik jakinarazi duenez, aurten txosna ez jartzeko erabakiaren aurrean, emakumeek bultzatutako "hainbat ekimen" azaleratu ziren, "etorkizunari beste modu batean begiratu nahi ziotela ematen zutenak". "Gehienak Mamikiren barne eztabaidarako eta lanerako espazioetatik kanpo kokatzen ziren", ñabartu dute idatzian. Azaldu dutenez, ekimen horietako kideekin jarrerak bateratzeko ahaleginean aritu dira, baina "ez da posible izan".
Mamiki Berria izeneko taldeak agertu zuen Mamiki Konpartsari eusteko asmoa, bere burua aurkeztuz "Mamikiko hainbat emakumez osatuko talde berregituratu" gisa. Manifestu baten bidez adierazitakoaren arabera, txosna ez muntatzeko erabakia ez zen hartu Mamiki osatzen zuten guztiekin, eta Mamiki Berriak "egitasmoa zabaltzen saiatu" eta "orain arte guretzat gune seguru hau izan dena" berrantolatu nahi zuen.
Egun, Txinparta Feminista Konpartsa izenez, eraikuntza prozesuan da konpartsa feminista.
Urriaren 31tik azaroaren 2ra Baterajotzea izango da Zaldibarren, Euskal Herriko Gazte Feministek antolatuta. Egitaraua aurkeztu dute, eta izen ematea ireki.
Jatorra, alaia eta positiboa da Sara Mirones (Bilbo, 1997). Pandemian mastozitosia izeneko gaixotasun arraro bat diagnostikatu zioten. Ordutik, Maratón de Lunares kanpaina abiatu du gaixotasuna ikusarazteko, gizartea kontzientziatzeko eta ikerketarako dirua biltzeko... [+]
Emakumea eta lurra elkartzen dituen liburua idatzi du Onintza Enbeitak: Bizitza baten txatalak. Gure aurrekoen bizimodua jaso du, andre baten ahotan: "Baserria bere horretan, erromantizismorik gabe". Feli Madariaga (1932, Baldatika, Forua, Bizkaia) da andre hori,... [+]
Emakumea eta lurra elkartzen dituen liburua idatzi du Onintza Enbeitak: Bizitza baten txatalak. Gure aurrekoen bizimodua jaso du, andre baten ahotan: "Baserria bere horretan, erromantizismorik gabe". Feli Madariaga (1932, Baldatika, Forua, Bizkaia) da andre hori, lurrari... [+]
Arantzaren buruko loreek ez zuten arantzarik, Arantzaren bizitzak, ordea, asko. Emakume izatearekin batera, jaiotzetik batzuk. Besteak gaztetatik eransten joan zitzaizkion, komisarian torturak ezarriak, Burgosko prozesuan eta kartzelan, arantza horiek denak patriarkatuak... [+]
Vicentek 76 urte ditu eta azken mende laurdena Kanaria uharteetan darama, Maspalomas herrian, 50 urteko bizialdian ezkutatu duen izatea haizatzen: homosexuala da. Ezbehar baten eraginez, Donostiara itzularaziko dute, eta zahar etxe batean sartuko. Atzera ere, armairuko ateak... [+]
Jaizkibel konpainia berdinzaleak Herriko Etxearen eta epaileen deliberoak bete ditu, ez haatik HAOSEk, alarde baztertzailearen antolatzaileek. «Estrategia aldaketa bat» eskatu dio Jaizkibelek auzapezari; ezkerreko ordezkariek «Alardea antolatzeko».
Jaizkibel konpainia berdinzaleak ekintza berezia egin du Hondarribiko alardearen egun honetan. Gutuna eman diote alkateari, mahai gainean bestelako planteamendu batzuk jar ditzala eskatuz.
Euskal Herriko LGTBI komunitateko hamar pertsonak armairutik nola atera ziren kontatzen dute, baita euren orientazio sexualak eta genero identitateak euren bizitzan zer-nolako eragina izan zuten ere.
Ondokoak dira protagonistak: Beñat Olea komikigilea, Aitzole Araneta... [+]
Hondarribiko udal gobernuaren “ausardia faltaz”, kontsentsua bilatzearen tranpaz eta “gatazkaren espiritua berpiztu” nahi duen alarde tradizionalaren aldeko elkarteaz mintzatu zaigu Uxoa Anduaga, Jaizkibel konpainia berdinzaleko kidea. “Ez dira... [+]
Bertigo baten ostean, etengabeko txistu bat entzuten hasi zen Jexux Mari Irazu Muñoa (Larraul, Gipuzkoa, 1972) bertsolaria, bertso-eskolako irakaslea eta gai-jartzailea. Tinnitus edo akufeno deitzen zaie Irazuk entzuten dituen zaratei. Horrek egunerokoan daukan inpaktuaz... [+]
Agerraldia deitu zuen Laudioko mugimendu feministak igandean, Odoloste eguneko goizaldean Txosnagunean gertatutakoa salatzeko.
Baionako ospitalean unitate berritzaile bat ideki da: kardio-ginekologia unitatea, menopausian diren emazteei zuzendua. Gai hau, askotan tabu edo bazterrean utzia, osasun arazoak eragin ditzake bizitzako etapa horretan.
Candela emakumeen elkarteak eta PSNk eskatu dute argazkia kentzea eta udalak argitaratutako materialetan kontrol handiagoa egotea, ez egoteko estereotipo sexistarik.