“Bilbo hiri arrotza da haurrentzat, bereziki gure auzoa: Zazpikaleak”

  • “Oraintxe bertan, zebrabidea berdean gurutzatzea bera arriskutsua da gurean”, kontatu dio ARGIAri Aitziber Sagarminaga Atxuriko eskolako gurasoak. Eskola inguruko espazio falta (espaloi estua dute), segurtasun-eza (Bilboko sarrera-irteera nagusietakoa da) eta autoen kutsadura eta zarata salatzeko, errepidea inbaditu eta "espaloi bihurtu" dute egun batez.

Atxuriko eskola inguruaren egoera salatzeko, protesta ludikoa egin dute, errepidearen errailetako bat okupatuz.

2023ko otsailaren 21ean - 06:57
Azken eguneraketa: 09:21
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Maestro Garcia Rivero ikastetxe publikoak 480 ikasle ditu eta aspalditik neurriak eskatzen ari dira eskola ingurunea egokitzeko, “haurrak eskolara lasai iritsi daitezen, ikasgelan edo patioan daudenean ez ditzaten jasan kutsadura tasa ikaragarriak eta zarata estresagarriak”. Proposamena ere egina diote Bilboko Udalari.

Zuhaitzak landatzea eta espaloia zabaltzea (errepideko erreietako bat kenduz) eskatu diozue Bilboko Udalari, kutsadurari eta segurtasun faltari aurre egiteko. Zergatik ez duzue udalaren erantzunik jasotzen?

Erantzuten digute proposamenaren bideragarritasuna aztertu behar dutela, oztopoak jartzen dizkigute, ibilgailuak direlako lehentasuna, haurren ongizatearen aurretik. Bideragarritasuna argudiatzen digute, baina alternatiba egingarria eskatzen dugu; gure ustez, eskolako sarrera-irteerak irtenbide integralagoa behar luke, baina proposamen egingarriagoa aurkeztu dugu: errepideari errail bat kentzea eta autobusen ibilbidea bukatzeko lekua beste nonbait izatea. Horrekin batera, errepideko ibilgailuen abiadura muga bermatzea eskatu dugu, alegia legea betearaztea. Eta egingarria da, beste leku batzuetan egiten ari direlako, Bilboko zentroan bertan ikusten ari gara espaloiak zabaltzen ari direla. Zergatik ez diguten oraindik erantzun positibotik eman? Zintzoki uste dugu Bilboko Udalak bere lehentasunak beste nonbait dituela eta borondate politikoa falta dela gai honetan.

"Eskolako sarrera-irteerak irtenbide integralagoa behar luke, baina proposamen egingarriagoa aurkeztu dugu. Bilboko zentroan bertan espaloiak zabaltzen ari dira"

Are gehiago, 2021ean Atxuri eskolako bi gurasok 600 euroko isuna jaso zuten, zebrabidean protesta egiteagatik. Aurrekari horiekin, luzerako borroka aurreikusten duzue?

Sen onak agintzea eta irteera ahalik eta lasterren aurkitzea espero dugu. Aipatzen duzun garai horretan, aldarrikatzen genuen udalak udaltzainak bertaratzea autobusei sarrera-irteera moztu diezaien ikasleak eskolara sartzen eta irteten diren orduetan, egoera oso larria eta arriskutsuak bizi izan ditugulako. Eskatzen genuen, ez zutenez kalea oinezkoentzat bihurtzen edota ez zutenez guk proposatutako alternatiba gauzatzen (autobusek haien bidea beste leku batean bukatzea), gutxienez udaltzainek beren lana egin zezatela, eta hala ere, urteak daramatzagu goiz eta arratsalde ikasleen sarrera-irteera orduetan hesia guk geuk jartzen, gure haurren bizitza defendatzen, udalak ez duelako udaltzainik bidaltzen.

Segurtasun handiagoa eskatua du baita ere Bilboko Pagasarribide eskolak; Araban 29 ikastetxek egin dute aldarrikapena, “eskola ingurune seguru, osasuntsu eta hezkidetzaileak” helburu; Matxinada Eskoletan mugimenduak eskola inguru seguru eta ludikoak aldarrikatzen ditu… Ikastetxeetako kanpo espazioak indarra hartzen ari diren honetan, zein oinarrizko ezaugarri behar dituzte eskola inguruek?

Gutxienez haurren ongizatea bermatu beharko lukete, ibilgailuak edo beste interes ekonomiko batzuk lehenetsi ordez. Jar dezagun fokua haurren garapenean, segurtasunean, osasunean… eskolara lasai iritsi daitezen, ikasgelan edo patioan daudenean ez ditzaten jasan kutsadura tasa ikaragarriak eta zarata estresagarriak. Errespetuz tratatu behar ditugu haurrak, haien eskubideak zaindu eta bermatu, eta gure kasuan dugun eskola inguruak ez du inolaz ere haien segurtasuna eta osasuna bermatzen, ez du haien garapena egoki zaintzen.

"Auzoak ez du bermatzen haurren jolasa; haurrentzat genituen espazio apurrak galdu egin dira, esaterako Plaza Barria: jolasteko gunea zena terrazentzako leku da orain"

Eskola ingurutik harago, oro har ba al ditugu haurrak kontuan hartzen dituzten hirigintzak eta hiriak? Bilboren kasuan, esaterako.

Bitxia da, Umeen Lagunak Diren Hirien zigilua du Bilboko Udalak 2018tik, baina gure hiria arrotza da haurrentzat, bereziki gure auzoa: Zazpikaleak. Ez du bermatzen haurren jolasa, ez haurren segurtasuna, eta haurrentzat genituen espazio apurrak galdu egin dira, esaterako Plaza Barria: jolasteko gunea zena terrazentzako leku da orain. Berdin Areatza: zabuak badira, baina kanpokoentzako tokia da, bertakoak arrotz sentitzen gara, jendez gainezka egoten da. Oro har, kale estuak eta ibilgailuen lehentasuna dira ohiko hiri osoan. Bilbok duen zigiluak eskatzen du haurren beharrak aintzat hartzea eta beraien osasuna, segurtasuna eta aisia ganoraz garatzeko gunez hornitzea hiria, baina uneotan Bilbok nekez betetzen ditu baldintza horiek.

"Umeen Lagunak Diren Hirien zigilua du Bilboko Udalak 2018tik, baina Bilbok nekez betetzen ditu horretarako baldintzak"

Hain justu, bada mugimendu bat sustatzen duena haurrak eskolara oinez eta bakarrik joan daitezela. Utopia, zuen kasuan?

Garai batean Eskola Bidean proiektuan parte hartu genuen eta etxetik eskolarako joan-etorria taldeka egiten zuten ikasleek. Aurretik lanketa egin genuen, espazio seguruenak ongi identifikatzeko eta abar, baina oraintxe bertan udalak hainbat berme jartzea beharrezkoa ikusten dugu, halako proiektu bati berriz heldu ahal izateko. Sinetsita gaude helduko dela eguna eta gure agintariek ulertuko dutela lehentasuna herritarrengan jarri behar dutela, haurrengan bereziki, eta hori lortzen dugunean, haurrak haurrekin beren kabuz eskolara joan ahal izatea bizitza arriskuan jarri gabe, Eskola Bidean moduko proiektua martxan jarriko dugu berriro, haurren garapenean eta harremanetan eragin zuzena duen esperientzia oso polita delako. Oraintxe bertan, baina, zebrabidea berdean gurutzatzea bera arriskutsua da gurean, eta oinarrizko berme batzuk gabe zaila da halako proiektu bati ekitea.

Aitziber Sagarminagak kontatu digunez, "urteak daramatzagu ikasleen sarrera-irteera orduetan hesia guk geuk jartzen, gure haurren bizitza defendatzen, udalak ez duelako udaltzainik bidaltzen".

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hezkuntza
Auzolanean ikastola eraiki!

Goizaldeko lehenengo eguzki-izpiekin batera zabaldu ditu ateak Kirikiño Ikastolak. Zapatua da, auzolan eguna. Parte-hartze batzordeko arduradunak irrintzia egin eta lanera bideratu ditu bertaratu diren ehundik gora partaide: “Hemen erronkak denonak dira! Aurrera,... [+]


Zigiluen artean elkar ulertu, alternatibak eraikitzeko

Hainbat zigilu elkarrizketan jartzea. Horixe izan da Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) eta EHKOlektiboak Usurbilen antolatutako jardunaldien abiapuntua. Bertan elkartu dira: EHKO Berme Sistema Parte hartzailea, Ekolurra zigilu ekologiko ofiziala, Idoki Iparraldeko etxe... [+]


Nerabeak

Gero eta sarriagotan ikusten ditut nerabeak sufritzen. Irakasle naizenetik Bigarren Hezkuntzan, azken urteotan gero eta kasu bortitzagoen aurrean ikusi dut neure burua, eta hortxe batez ere hasten zaigu irakasleoi korapiloa. Nola lagundu nerabeari? Ikastetxean ordu asko... [+]


Zigiluen artean elkar ulertu, alternatibak eraikitzeko

Hainbat zigilu elkarrizketan jartzea. Horixe izan da Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) eta EHKOlektiboak Usurbilen antolatutako jardunaldien abiapuntua. Bertan elkartu dira: EHKO Berme Sistema Parte hartzailea, Ekolurra zigilu ekologiko ofiziala, Idoki Iparraldeko etxe... [+]


Euskara, katalana eta galiziera Europar Batasuneko hizkuntza ofizial gisa aitortzea babestu dute hainbat unibertsitatek

Espainiako Gobernuak Europako Batzordeari egindako eskaerari Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako 28 unibertsitatek babesa eman diote. Salvador Illa Kataluniako Generalitateko presidenteak eta Imanol Pradales lehendakariak eskutitz bat sinatu dute eskaerari babesa... [+]


‘Eskumenlagoa’

Hezkuntza Sailak 2025-2026 ikasturtearen antolaketa bigarren hezkuntzako ikastetxe publikoetan ebazpena argitaratu du. Urteroko agiria da, uztail hasierakoa; ikasturte-hasierako ebazpena esaten diogu.

Aurtengoan, hauxe jasotzen du euskarazko bertsioak:... [+]


Nagusikeria

Berriz gertatu da. Bartzelonako Unibertsitateko ikerlari batzuek (emakumeak) salatu dituzte beren nagusiarengandik (gizona) jasandako sexu erasoak eta nagusikeria edo botere-gehiegikeria. Eta berriz ere, ospe handiko gizonaren aldeko adierazpena bultzatu dute, baita... [+]


Pediatra, neurologo, psikologo eta psikiatra elkarteak batu dira, deseskalatze digitala eskatzeko

Adituen irizpideei jarraituko dien pantailekiko deseskalatzea premiazkoa da eskolan eta etxean. Osasunaren bueltako Espainiako Estatuko erakunde garrantzitsuenek sortu berri duten plataformak hala dio. Internet eta sare sozialekiko “hiperkonexioa da pandemia berria”... [+]


EIRE euskal unibertsitate-irakasleen elkartearen amaiera

Erakundeek, beren helburua bete ondoren ere, bizirik irauteko ahalegina egiten dute, Max Weber-ek zioen modura. Baina porrotaren kontzeptuaren eremutik haratago joan eta jakinduria eta ausardia behar dira elkarte bat amaitzeko, Alan Badiou gogoratuz.

Euskal Herrian ere... [+]


EHUk euskarazko 32 ikaspostu gehiago eskainiko ditu Medikuntza Fakultatean

2025-2026 ikasturtean, Medikuntza eta Erizaintza Fakultatean euskarazko 32 ikaspostu gehiago eskainiko ditu EHUk. Erakundeak adierazi du kopuru hori lortzea Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailarekin eta Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailarekin izandako... [+]


2025-07-11 | Enbata
Eztabaidaren gainetik… gazte batzuen bizipena

Azterketak euskaraz gaia aktualitatean jarri zen berriz ekainean, baxoaren hilabetean. Etxepare lizeoko ikasleek aldarrikatzen segitu dute Baionako suprefeturaren edo herriko etxearen aitzinean eta euskaraz ari diren irakasleek prentsaurreko bat eskaini dute azpimarratzeko... [+]


2025-07-09 | Hiruki Larroxa
Ikastetxean, taldearen jakituria

Ikastetxeetako ikasgelak, tamalez, espazio gatazkatsuak izaten dira askotan eta, gatazka gehienetan gertatzen den moduan, emozio intentsuak eta minak izaten dira. 2022an, ikastetxeetan aritzen diren beste eragile batzuekin batera, azken urteetan ikasgela askotan bizirik dagoen... [+]


Zergatik ez dago apenas ijitorik unibertsitatean?

Datu latza utzi du Ijito Idazkaritza Fundazioaren azken ikerketak: ijitoen %0,8ak baino ez du unibertsitate titulua lortzen. Espektatiba eta erreferentzia falta, eskola-segregazioa,  aurreiritziak, arrakala ekonomiko eta kulturala… faktore garrantzitsuak dira,... [+]


Etxeko langileen erdiak ez du inoiz lan kontraturik izan, baina enplegatzaileek uste dute “baldintza ezin hobeak” dituztela

EHUk eginiko ikerketaren arabera, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako etxeko langileen %43,10ak ez du inoiz lan kontraturik izan, baina enplegatzaileen %70ak uste du "baldintza ezin hobeak" ematen dizkietela beren etxeko langileei. Etxeko langileen %27,4 egoera... [+]


Unibertsitatera sartzeko Historia azterketan datorren ikasturterako iragarri berri dituzten aldaketek kezka eta haserrea piztu dute

Unibertsitatera sartzeko azterketa eredu berria estreinatu eta gutxira, datorren ikasturterako azterketa berriz ere “goitik behera” aldatuko dietela eta probak eskakizun maila altua izango duela salatu du EAEko Historiako irakasle talde batek. Azterketa eredua... [+]


Eguneraketa berriak daude