Bilbo, haurren laguna den hiria. Benetan?


2024ko martxoaren 06an - 14:43
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Guraso batzuk, egunero bezala duela hiru urtetik, Atxuri kalearen eta Ibeniko Kaiaren arteko Eskolen Zeharbidea blokeatzeko hesia jartzen dugun bitartean, espaloia ozta-ozta libratzen duten autobusek eskolatik ateratzen diren umeak aurretik eraman ez ditzaten, harrituta geratu gara eskolaren parean dagoen publizitate-markesina ikustean: “Bilbo, maite duzun hiria, maite zaituen hiria”. Benetan?

Eslogan handi bat eta gehiegizko asmo-adierazpen bat markatzen ditu Bilboko Udalak hiriko haurrekin, baina, zoritxarrez, errealitatetik oso urrun dago.

Egia da administrazio publikoek pertsonen zerbitzura egon beharko luketela. Bereziki udalak, herritarrengandik hurbilen dauden erakundeak baitira. Logikak pentsarazten dizu, udalaren lehentasunen zerrendan egongo dela bertan bizi diren pertsonekiko, bereziki ahulenekiko, adeitsuak eta errespetuzkoak diren auzoak bultzatu eta diseinatzea.

Hezkuntza-komunitate honetako familiak garen aldetik, uste dugu hala izan beharko lukeela. Zentzuzkoena dirudi. Eta, bereziki, eskolek eta eskola-inguruneek gure seme-alaben garapena modu osasungarri eta seguruan bermatu beharko luketela.

Atxuriko García Rivero eskolako patioan zarata eta kutsadura tasak OMEren gomendioak gainditzen dituzte. Are gehiago, OMEk gomendatzen du PM 2.5 partikulen eguneroko kontzentrazioa urtean lau aldiz baino gehiagotan ez gainditzea. Partikula horiek arnasbideetan sartzeko gaitasun handia dute, eta gure eskolan neurtutako hamar egunetatik bederatzitan balioa gainditu da. Halaber, zarata-maila egunero gainditu da, eta horrek lotura zuzena du ikaskuntza-prozesuaren eragozpenarekin. Neurketa horiek UPV/EHUren ikerketa baten baitan egin dituzte, dena zientifikoki frogatuta. Udalak ezagutzen ditu datu horiek.

Errealitate mingarri horren aurrean, urteak daramatzagu gure eskola eta bere ingurunea hobetzeko oinarrizkoak eta egingarriak diren hobekuntzak aldarrikatzen, eta gure bitartekoekin hainbat proposamen egin ditugu; urte horietan, izapide burokratikoek, udal-arlo desberdinekin egindako bilerek, teknikariekin pasatako orduak… txostenekin handik hona, gure pazientzia agortu dute. Harrituta eta haserre ikusi dugu, egun batean onartzen ziren proposamenak hilabete batzuen buruan bideraezinak bihurtzen zirela. Magiaz desagertzen ziren aurrekontuak... Ez da kudeaketa-ezintasunaren kontu bat, borondate politiko kontua da. Borondatea norabide batean edo bestean zuzentzean datza, eta hortaz, hiri mota bat edo bestea eraikitzea.

Atxuriko eskolako ingurua hobetzeko udalarekin ditugun esku-hartze ildo nagusiak bi dira.

Atxuriko García Rivero eskolako patioan zarata eta kutsadura tasak OMEren gomendioak gainditzen dituzte

Lehenbizikoa da eskola inguratzen duen eremuko kutsadura eta arriskua murriztea, zirkulaziorako errei bat kenduz eta espaloia arbolak landatuz handitzea. Egingarria eta erraza. Udalaren ezezkoaren arrazoia da ibilgailuen kopurua nabarmen handituko dela aurreikusten dutela. Harrigarria. Eta, horrekin batera, autoari oinezkoaren aurrean ematen zaion erabateko lehentasuna, gure haurren osasunaren aurretik ere lehenetsiz. Zirkulazioaren arintasuna da garrantzitsuena. Hala aitortu digute, gure erabateko harriduraren aurrean.

Bigarren lerroa eskolaren beraren azpiegitura hobetzea da. Eskolako azpiegituraren ardura duen udalak Next Generation funtsen partida bat bideratzea proposatu zuen 2022an leihoak hobetzeko. Ikasturte oso baten ondoren, lanak nola egin behar ziren argitu nahian (aurrekontu-partida esleituta eta jakitera emanda), iazko urrian dena geldirik dagoela adierazi ziguten eta dirua desagertuta.

Ez, Bilboko Udala eta haren agintariak ez dira haurren lagunak. Izan gaitezen argiak. Autoekin eta haien emisioekin dira adeitsuak, zarata eta arriskuarekin adiskidetzen dira. Gure kaleetan automobila nabarmen handituko duen etorkizuna proiektatu dute, eta horren aurrean erabaki ausartik hartu gabe jarraitzen dute. Hori guztia Europako estandarren, emisio gutxiko politiken, zuhaiztien eta berdeguneen beharraren... kontra doa. Ez da kapritxo bat, ezinbestekoa da hirien eta auzoen etorkizunerako.

Garaiz gaude. Atxuriko familiak eta haren hezkuntza-komunitateak lan egiteko eta zentzuzko proposamenak egiten jarraitzeko prest gaude. Hori guztia, gure eskolari ingurune duin eta osasungarria emateko, gure seme-alabei ingurune seguruak bermatzeko eta, hartara, Bilbo haurtzaroarekin adeitsua eta lagunkoia izateko. Eslogan bat baizik, behar bat delako. Baina Bilboko Udala prest al dago zentzuzko erabakiak hartzeko?

Atxuriko García Rivero Eskolako Ikasleen Guraso Elkartearen izenean, Joana Regueiro Martinez IGEko lehendakariak sinatua

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Irakurleen gutunak
2025-09-19 | Haritz Arabaolaza
Kritikoak edo kritikariak

Aurrekoan idatzitako Irakasleon figura artikuluaren harira, kontu esanguratsu bat landu nahiko nuke. Artikulu horretan aipatu bezala, jende askoren ahotan dabil irakasleon lan karga baxua dela (gehienbat hezkuntza publikokoena), eta ditugun pribilegioak gehiegizkoak direla. Ez... [+]


Sindikalgintza hezkuntza publikoan: borrokatzen jarraitzeko beharra

Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]


2025-09-18 | Josu Iraeta
Noren zerbitzura dago Ertzaintza?

Jakina da poliziari esku sartzeak beti dakarrela arrisku nabaria. Bere garrantziagatik eta seriotasunagatik, kontuz aztertu beharra eta larria denez, terminologia-trabarik gabe, badaezpada.

Duela aste batzuk Ertzaintzak Azpeitian egindako esku hartzeak, bertako herritar askok... [+]


Suteak, noren mesederako?

Edozein arlotan, arazo bat suertatzen denean, eta ia inor ados jartzen ez denean, ohiko galdera plazaratzea da onena: Nori egiten dio mesede?


Ez Ferreirak, ez Bengoetxeak, ez Perezek

2024ko irailaren 11n, "Lortzear ote gaude?" izeneko artikulua argitaratu ziguten hainbat hedabidetan. Urtebete igaro da eta garbi esan dezakegu: EHUko gobernu aldaketak (Ferreira zen buru, Bengoetxea da orain) ez digu aurrerabiderik ekarri. Orduko zailtasunek zailtasun... [+]


2025-09-11 | Piter Encinas
Eutanasiaren legea laugarren urtez indarrean

Aurtengo ekainaren 25ean Eutanasiaren legeak laugarren urtemuga bete zuen. Nire iritziz, lege hori hainbat biztanleren lanari esker lortu da, eta, nolabait, pentsa dezakegu merezitako saria izan dela; izan ere, lege hori lortu bitartean pertsona askok erailketa salaketak,... [+]


Trekutz eguna

2023ko uztailean jaso genuen berria antzuolarrok. Irimon bi aerosorgailu erraldoi jartzeko proiektu bat aurrera eramateko eskaera jaso zuela Udalak. Hasieran zalantzak eta galderak: nor zegoen proiektuaren atzean? Zein zen proiektuaren benetako helburua? Zein izango... [+]


2025-09-04 | Joseba Alvarez
Dena blokeatu!

Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.

Izan... [+]


Donostia 1813

Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.

1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]


Kirurgialari euskaldunak errektoreorde eta sailburuorde ohi letragabearentzat

Sarriegi jokatzen dugu erreaktiboki Euskal Herrian eta Euskalgintzan. Albiste bat, elkarrizketa bat, epai bat, eraso bat. Ondoren, erantzuna. Tamalez, berriro ere inertzia berak nakar Ander Gurrutxagaren elkarrizketa euskarafoboa aztertzera. Gustura gelditu zen, tartean zera... [+]


2025-09-01 | JJ Agirre
Supremazistek beti “win-win”

Euskararen (euskaldunon) aurkako oldarraldiak ertz ugari ditu; horietako bat fronte mediatikoa da, Voxento taldea buru eta PSOE-CCOO-UGTko kide ezagunak ekintzaile nagusi. Sarri eskaintzen digute idatziren bat, barnera dezagun Euskal Herriko hizkuntza ofizialetatik zein diren... [+]


2025-08-30 | Patxi Aznar
Beste urrats oker bat

Duela gutxi, Netanyahuren gobernuak, AEBen baimenarekin, legez kanpoko jarduerarekin jarraitzea erabaki du Gazan, eta zerrenda osoaren kontrola hartzea. Historia pixka bat egingo dut ez zaidalako zuzena iruditzen komunikabide edo kazetari batzuek Gazan gertatzen ari dena 2023ko... [+]


2025-08-29 | Joan Mari Beloki
Trump bake bila?

Abuztuaren 15ean Vladimir Putin eta Donald Trump Alaskan bildu ziren. Ofizialki, Ukrainako gerrari amaiera emateko bidean beste urratsen bat emateko. Baina Gazan milaka pertsona hiltzeko gupidarik ez duen politikariak serio esan al dezake penagarria eta tristea dela Ukrainan... [+]


Poligono eolikoak: oportunismo gutxiago eta plangintza demokratiko gehiago

Duela egun gutxi 6.000 alegazio baino gehiago aurkeztu dira Azantzan eta Sarbilen poligono eoliko berri bat eraikitzeko proiektuaren aurka. Antzeko beste proiektu batzuetan bezala, herritar eta talde antolatuen ahaleginari, antolaketari eta lanari esker egin da alegazioendako... [+]


Semaforo gorria

Artikulu bati zer nolako izenburua jarri ez da aise hautatzen, ezta? Hasiera batean, “euskaldun gezurti, tranpatiak” bezalako izenburua idazteko asmoa nuen, baina inor mintzeko gogorik ez dudanez, goikoari eutsi diot, ene gogoetaren muina hobeto ulertaraziko... [+]


Eguneraketa berriak daude