Bikotekidea hiltzea leporatuta andre bat atxilotu dute Bilbon

  • Zendutako gizona zaurituta joan zen Bilboko udaltzainengana astelehenean, eta bikotekideari egotzi zion erasoa. Emakumeak gizonezkoa salatua zuen indarkeria matxistagatik.


2015eko abenduaren 15an - 11:15
Gizonezkoa zaurituta agertu zen Bilboko Harrobia plazan udaltzaingoak duen poliza etxean.

Gizonezkoa zaurituta agertu zen Bilboko Harrobia plazan udaltzaingoak duen polizia etxean. Bikotekideak labana batekin eraso ziola azaldu zien. Gizona larri zauritua zegoela jabeturik erietxera eraman zuten larrialdi zerbitzuek. Goizean hil zen. Udaltzaingoak emakumea atxilotu du, bikotekidea hiltzea egotzita. Hildakoak 40 urte zituen, eta atxilotutako andreak 35.

Udaltzainei gizonezkoak azaldu zienaren arabera, Bilboko San Frantzisko auzoko etxe batean zirela eraso zion labanarekin emakumeak astelehen goizaldeko 02:00 aldera. Udaltzainek polizia etxe nagusian izan zuten astelehenean atxilotutako andrazkoa egun osoan, epailearenera eraman aurretik. Polizien lehen susmoa da andrazkoak gizona hiltzeko ahalegina egin zuela, eta hark, erasoa jasan eta gero, oinez egin zuela udaltzainenganako bidea andrearen aurkako salaketa jartzeko.

Bilboko Udaltzaingoak ikerketa abiatu du jazotakoa argitzeko. Jakinarazi dutenez, andreak gizona salatua zuen indarkeria matxista leporatuta, eta andrearengana hurbiltzeko debekua ezarria zuen epailearen aginduz.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gizartea
Nola landu desirak, aniztasun sexuala edota identitatea 12-18 urteko ikasleekin?

Gorputzak, identitateak, desirak, justizia soziala, ahalduntzea eta memoria: sei arlo horien bueltako unitate didaktikoak kaleratu dituzte, DBH eta Batxilergoko ikasleekin lantzeko. LGBT+ pertsonen testigantzak, diskriminazioa eta aldarrikapenak oinarri, “armairuan... [+]


2024-04-29 | ARGIA
Pablo Gonzalez kazetaria aske uztea eskatu dute beste behin Nabarnizen

Apirilaren 28an 42 urte bete ditu Pablo Gonzalezek. Kazetariak 26 hilabete daramatza Poloniako kartzela batean, Errusiaren alde espioi aritu dela egotzita. Gonzalezek idatzitako gutun bat irakurri du Oihana Goirienak. “Hor zaudetela eta ez nagoela bakarrik jakitea... [+]


Eguneraketa berriak daude