Bidegiren zorrari aurre egiteko diru-ekarpena egin du Gipuzkoako Aldundiak

  • Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak Bidegiren finantza beharrei aurre egiteko foru araua argitaratu du eta aurten 8,9 milioi euro emango dizkio.

Urko Apaolaza Avila @urkoapaolaza
2015eko apirilaren 14a

Datozen urteetan diru-kredituak injektatuko ditu Aldundiak Bidegin, 2011n hainbat bankurekin sinatu zuen 395 milioi euroko zorrari aurre egiteko.

Ordura arte egindako azpiegitura-lanen kostua ordaintzeko, Europako Inbertsio Bankuarengana jo zuen sozietate publikoak, hurrengo urteetan amortizatzeko asmoz. Baina trafiko aurreikuspenak ez dira inondik ere bete eta defizit larria dauka diru-kontuetan.

Zehazki, aurten 70 milioi euro itzuli behar ditu Bidegik; Aldundiak 8,9 milioi euroko finantza kreditua emango dio diru-kutxa orekatzeko. Kopuru hori, gainera, handituz joango da 2018 arte.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Bidegi  |  EH Bildu  |  Gipuzkoa  |  Gipuzkoako Foru Aldundia

Bidegi kanaletik interesatuko zaizu...
Azkenak
EGILEA
Argia buletina
Egunaren laburpena
zure e-postan
Pribatutasun politika irakurri dut eta onartzen dut
Eguneraketa berriak daude